Alor honetan ari diren sektoreei lehen mailako lekua emango zaie


2007ko otsailaren 21ean
Josune Aristonde HABEko zuzendariari egindako elkarrizketa
Alor honetan ari diren sektoreei lehen mailako lekua emango zaie
HABEko zuzendariak, euskalduntze eta alfabetatzearen sailak egun bizi dituen inertziak astindu eta lehentasunak ondo finkatu behar direla adierazi digu. Akordioa eta elkarlanaren bidetik aurrera egiteko asmoa agertu digu.
Josune Aristondo HABEko zuzendari berriarekin solasean
Nola jarraitu asmo duzu Martin Etxeberriak egindako bidea?
HABEren helburuak hizkuntz politikaren lehentasunen baitan kokatu behar ditugu. Orain, organikoki dagoen hurbiltasunagatik, Kultura Sailaren barruan baitaude HABE eta Hizkuntz Politikaren Sailordetza, erraztu egin da bidea, baina naturalki ere, eta hori da nire asmoa, Hizkuntz Politikak markatzen dituen lehentasunetan jokatu behar dugu, orokorrean euskararen normalizazioari begira, eta zehatzago, ditugun hiztunei eta erabilera eremuei eutsiz, eta hiztun eta eremu berriak irabaziz.
Zer gertatu da Martin Etxeberriak kargua uzteko?
Aldaketa egin ez dudanez, ez dut ezer esatekorik.
AEKrekin sinatzear zaudeten akordioa, Bertan eta IKArekiko hitzarmenak... zure kargu hartzea HABEren irekitze prozesuarekin batera etorri dela antzeman daiteke. Zertan oinarritzen da irekitze prozesua?
Urte askotan talde lanean aritu naiz, eta aurrera begira ere horixe da nire asmoa, elkarlana sustatzea, batzuen eta besteen zeregina uztartzea, eta finean, sektore publiko eta pribatuaren arteko osagarritasuna bilatzea.
Zer leku emango zaie etorkizunean euskalduntze-alfabetatzea osatzen duten sektoreei?
Lehen mailakoa. HABE sortu zenean egitekoak handiak ziren eta baliabideak urriak, euskararen hezkuntza sistemaren garapena ez zegoen gaur egun bezalaxe, euskararen jabetasuna zen erronka. Urrats batzuk eman ditugu, baina zera, inork ez dezala pentsa euskararen jabetasunak berehala dakarrela erabilera, hori ez da horrela, dakienak ez du berez hitz egiten, erabilerak euskara erraza behar du, komunikatzeko gaitasuna, gutxieneko maila batetik pauso batzuk ematea, eta honek bitartekotza didaktikoa eskatzen du, sentiberatasun kanpainak bultzatzea, erabilerara bideratutako programa bereziak... Alfabetatzearen inguruko hausnarketa egin behar dugu berriro, eta zeregin honetan ezinbesteko solaskideak ditugu helduen euskalgintzan dabiltzan sektoreak.
Aipatu duzun erronka honi erantzuteko, sektorea berrantolatzeko asmorik ba al dago administraziotik?
Berrantolatzekoa baino egokitzekoa; gure lehentasunak aurrera ateratzeko aplikazioetan ondo asmatu beharra dago, lana sistematizatu eta definizio zehatzagoen beharra daukagu, eta horren arabera, guztioi tokatuko zaigu, gugandik hasita, nahi dugun horretara iristeko egokitzapenak egitea. Noraino izan daitekeen berrantolaketa? Ni, oraingoz, egokitzapenean geratuko nintzateke.
Eusko Jaurlaritzak AEKrekin sinatu asmo duen akordioak zer aurrerapen ekar dezake azken urteotan indarrean egon den dinamikarekiko?
Gure asmoetan sektorearen normalizazioa eta homologazioa dago, eta hori lortzeko gaitasuna demostratzen dugun heinean, demostratuko dugu euskararen normalizaziorako bidea osatzeko gai garela. Izan ere, euskara normalizatzeak bere baitan dakar euskaltegiak, programak eta honetan diharduten sektoreak normalizatzea. Beraz, AEKrekin hitzarmen zirriborroa sinatu eta homologatu bidean dugun sektorearen zati bat homologatzen bada, urrats garrantzitsua emango dugu euskararen eta orokorrean gizartearen normalizazioaren bidean.
Badira akordioan zenbait puntu, hala ere, AEK asebetetzen ez dutenak. Titulazioarena adibidez, aurrera begira diplomatura kontuan hartu ez izanak kezkatzen ditu. Zer asmo duzue honen inguruan?
AEK-k oraingoz hitzarmenaren zirriborroa du eskuetan, lan materiala. Materiala jorratzen dugun neurrian, zuk aipatutako puntua, eta beste, bideratzea izango da erronka. Ikusiko dugu zertan geratzen diren gauzak. Guk akordioetara heltzeko borondate tinkoa dugu, eta euskararen normalizazioan egon daitezkeen lehentasunetan AEKrekin ados egongo garela uste dudanez, ez dut ikusten hitzarmenerako arazorik izango denik.
Datozen bost urteotan AEK-k mila milioitik gorako dirulaguntzak jasoko dituela aipatu da komunikabideetan. Mari Karmen Garmendiak ordea, orain hasi behar dela diruez hitz egiten esan du, ez dagoela ezer zehazturik. Zer jasoko du AEK-k?
Ez dut Mari Karmenek esan duena baino gehiago esango. Hori bai, diruak urriak izango dira datorren urtean, eta aurrerantzean ere ez dut uste poz handirik izango dugunik ekonomiari dagokionez. Hala ere, epe ertainera ondo etorriko zaigu, erakundeok ditugun eginkizunetan arakatu, lehentasunak finkatu eta gure inertziak astintzeko.
Hainbestetan errepikatzen duzuen bitartekoen urritasunak ez al du baldintzatuko ordea, helduen euskalduntze-alfabetatzea orain arte ez bezala benetan lehentasunez tratatu ahal izatea?
Euskalduntze-alfabetatzeak ez du hain tratu txarra jaso. Urte batzuk errazagoak izan dira beharbada, orain baino baliabide gehiagori heltzeko modukoak. Bestalde, alfabetatzearen kontua bazterrean egon da, eta aurrerantzean lehentasunetan bere lekua du.
Nahiz eta aurrekontuetan jaitsiera izan, oso txikia hala ere, baliabideen erabilera egokituz mozkin batzuk lortu ahal izango ditugu. Begiak lehentasunetara bueltatu eta inertzia batzuk astinduz, egiten ari garena baino hobeto egin ditzakegu lanak.
PETRIKORENA, J.J.
41-41,43

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\HABE
Pertsonaiaz\ARISTONDO1
Egileez\PETRIKOREN1\Hizkuntza

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude