Asun Balzola: idazleen itzaleko ilustraziogilea


2021eko uztailaren 19an
Asun Balzola, marrazkilariari egindako elkarrizketa
Asun Balzola: idazleen itzaleko ilustraziogilea
Liburuetan marrazkilaritza lanak egiteaz gain, liburuak idatziko astiaere hartzen du
ASUN Balzola haur literaturako liburuen ilustraziogilea da. Euskal Herrian bere izena gutxitan entzun badugu ere arras pertsona garrantzitsua dugu estatu mailako marrazkigintzaren arloan. Hainbat lanetan parte hartu du eta liburu bat irakurtzean hainbeste laguntzen gaituzten marrazkiak egiten ditu. Hala ere, marrazkiak egiteaz gain buruari bira batzuk eman, pentsatzen jarri eta ordenadoreko teklak zapaldu izan ditu berak idatziriko liburuak egin nahian. Durangoko Azokarako bere bizitza guztian beraientzat lanean aritu den Erein argitaletxeak «Martaren ibilerak» lana aurkeztuko du Euskal Herrian.
Ilustraziogile ospetsu hau bilbotarra da jaiotzez, baina ezkondu ondoren Francoren erregimenaren garaian Italiara alde egin beharra izan zuen. Bertan urte batzuk eman eta Madrilen jarri zen bizitzen, oraindik bertan jarraitzen duela. Gaztetandik etorri zitzaion marrazteko grina eta piskanaka ilustrazio munduan, bidezidorrez bidezidor, bere bidea irekitzen joan zen ilustraziogile ospetsuenetarikoa izatera iritsi arte. Jadanik 200-300 liburutan esku hartu du eta hilabetean liburu baten irudiak egiten ditu, gutxi gorabehera. Bere esanetan, «ilustrazioaren atalean orain dudan ospea izatera heltzeko lan asko egin behar izan dut. Mundu honetan ez du inork oparirik egiten eta niri ere ez didate oparirik egin, basapizti baten moduan lan eginez iritsi bainaiz orain nagoen leku honetara».
Asun Balzola autodidakta konsideratzen da. Han-hemenka lan ezberdinak egin, Madrilgo Bellas Artes-en urtebete egon eta pintura ikasten beste urte bat egin ondoren marrazkigintzan norbait izatea lortu duela uste du. «Ilustrazioa ikasi ezin den lanbide bat da, ez baitago liburuetarako irudiak egiten ikas dezakezun tokirik. Hara eta hona ibili, zirrikituz zirrikitu jardun beharra dago marrazteko ohitura hartu arte», adierazi digu bilbotarrak.
Argitaletxe guztietan
MOMENTU honetan Asun Balzolak Destino, S/M, Grijalbo, Bruño, Gaviota... Espainiako ia editorial guztientzat egiten ditu ilustrazio lanak. Baina bere argitaletxe kuttunena Erein da. Argitaletxe honentzat 1980. urtea baina lehenagotik lan ugari egin ditu eta erlazio oso estua du. Bilbotarraren arabera, «Erein nire argitaletxe gogokoena da. Nire ustez lan onenak bertan egin ditut eta harreman oso bereziak ditut beraiekin. Nik egiten ditudan lan guztiak beti miresten dituzte eta izugarrizko lasaitasuna ematen dit marrazterakoan, fede handiarekin egiten ditut lanak. Erein nirea den gauza bat bezala da, oso desberdina da beste editorialekin alderatuz, etxean banengo bezala lan egiten dut bertan». Hala eta guztiz ere, liburuen ilustrazio lanez gain iragarkiak, itzulpenak eta beste zenbait gauza ere egiten ditu, ilustraziogintzatik bakarrik bizitzea oso zaila baita, bere iritziz.
Ilustrazioan lan asko izateko eta bizitza irabazteko Madrila joan beharra dagoela uste du Asun Balzolak. «Askotan jartzen dituzun helburuen araberakoa izaten da. Euskal Herrian bizi zaitezke, irudiak egitera dedikatuta, baina Espainia osoko argitaletxeetatik lanak jasotzen dituen batentzat oso zaila da, harremanetan jartzeko askoz egokiagoa delako Madrilen bizitzea. Bertatik errazagoa da leku guztietako lana ehizatzea». Honez gain, marrazketa lanak egiteko gero eta ekipo aurreratuagoak beharrezkoak dira Asunen ustez, eta ekipo horiek aldatu eta hobetzeko beharrean izaten dira askotan, dirutza handia erabiltzen dutela. Beraz, ekipo horiekin ilustrazioan aritzeko lan asko egin behar da eta Bilbon gelditu izan balitz ez zukeela gauza handirik egingo pentsatzen du.
Egonkortasuna nagusi
LIBURUEN ilustrazioaren egoera momentu honetan ez da oso txarra, berak esandakoaren arabera. Jende asko dabil lanean mundu honetan eta bi elkarte ere badaude, bat Bartzelonan eta bestea Madrilen. Gainera eremu ezberdinak bereizten dira, haur literaturan aritzen direnez gain, egunkarientarako, testu-liburuetarako eta agentzietarako lan egiten dutenak aurki baitaitezke. Hala ere, ilustraziogile bilbotarrak aipatu zigunez, «jende oso ona eta prestatua dago marrazkigintzaren mundu honetan, baina honelako arte aplikatuak ikasteko eragozpen handiak daude, malgutasun gabezia izugarria dago».
JOSU ARANBERRI
Liburuetan marrazkilaritza lanak egiteaz gain, liburuak idazteko astia ere hartzen du
Asun Balzola: idazleen itzaleko ilustraziogilea
Oso gutxik ezagutuko dute Asun Balzola, baina haur literaturako liburu bat hartu eta bertako marrazkiak norenak diren jakiten saiatzen bagara gehienetan bere izena agertuko zaigu. Izan ere, idazleen itzalean, hitzei lagunduz liburuak ilustratzen dituen bilbotarra dugu Asun Balzola, nahiz eta aspaldidanik Madrilen bizi den, lan arrazoiak direla eta.
ARANBERRI, Josu


GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakBALZOLA1
PertsonaiazBALZOLA1
EgileezARANBERRI2Kultura

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude