"Egun alferrik da eleberri batekin bazterrrak nahasi nahi izatea"

Josu Alonso idazleari egindako elkarrizketa
"Egun alferrik da eleberri batekin bazterrrak nahasi nahi izatea"
Jon Alonsok, "Idiaren eraman handia" saiakeraren egileak, eleberria prest
Iruindar honen saiakera dugu Euskaltzaindia eta BBK erakundeek antolatutako iazko Mikel Zarate sariaren irabazlea. Idaztearen ofizioaz ari da liburuan, ironia ukitu batez beti ere, gure egoerari buruz barre egitea komenigarria dela baiteritzo. Honetaz mintzatu gara, aurki Susa argitaletxearen eskutik karrikaratuko duen bere lehen eleberriari buruz ere hainbat kontu atera diogula.
«Idiaren eraman handia» literaturaz egindako saiakera baino gehiago al da?
Liburua idaztearen ofizioari buruzko saiakera da. Gaiak ez dira euskal literaturazkoak bakarrik, betidanik literaturak tratatu dituenak baizik. Euskal Herrian azken urteotan gai horiek hobekien tratatu dituena Bernardo Atxaga da. Hori eta Euskal Herrikoak ez diren beste erreferentzia batzuk hartuta literaturaren inguruko gogoeta bat egin dut.
Kritikariek liburuan egiten duzun ironiaren erabilpena asko azpimarratu dute.
Ironia liburuak duen beste elementuetako bat da, ez inportanteena. Gauzak esateko lagungarria egin zaidana, zilegi da hori erabiltzea, saiakeran bada ironia bat, euskalgintzaren alor asko harrapatzen dituena, hain zuzen ere euskalgintzan gabiltzan guztiok bizi ditugunak. Gure egoerari buruz barre egitea komenigarria baita.
Zeintzuek dira barregurea ematen duten gertakizun horiek?
Agian, liburuaren gauzarik ironikoena plagio hitza esateko euskararen hitz zahar bat hartzean egiten den arrazonamendua da. Hori neurri batean gure egoerari buruz barre egitea da, euskal kulturgintzan dauzkagun hutsuneei buruz eta horiek sortzen duten giroari buruz barre egitea. Bi euskal entziklopediek adibiderako balio dute, plagio hitza bi ortografia desberdinetan aurkezten baitute, ez dute hori bera ere, bateratu.
Ezinbestekoa al da plagioa edo «bahitüra»rik egitea?
Liburuan plagio kasu batzuk ikusten dira, eta plagioa egin behar den ala ez esatea baino, orijinaltasunaren kontzeptua erlatibizatzea da egiten dena. Idazle bati ezin zaio uneoro orijinaltasuna eskatu. Hori da gaur egungo arte merkatuak eskatzen duena eta horren aurrean orijinaltasuna egon badela azpimarratzen dut, baina, aldi berean orijinaltasunak dakartzan aldaketak belaunaldiz belaunaldi eta tradizioarekin batera gertatzen dira. Gauza kolektiboa, talde lana da, eta ez da bakar bati eta unero eskatzen ahal zaion zerbait.
Euskal saiakera aztertzen delarik ez al dirudi etengabe gure zilbor-hesteari eta iraganari begira gaudela?
Pentsamenduan bai, normalean euskaraz egiten diren saiakerak euskal gaiez eta iraganaz ariko dira. Hori ongi dago, baina horretaz aparte gaurko gaiak behar dira, eta ez hori bakarrik, mundu zabalekoak direnak euskaraz egin ahal izatea.
Txema Larreak saiakera mailan Nafarroa dela gehien aportatzen duen lurraldea azpimarratu zuen ARGIAk egindako elkarrizketa batean. Zer deritzozu horri?
Txema Larreak dioena gehiegikeria iruditzen zait, horrek ezer islatzen badu Nafarroan idazten dela da, Gipuzkoan edo Bizkaian uste dutena baino gehiago, beharbada guk ere uste duguna baino gehiago.
Euskal literaturaren makrozefaliaz mintzatu izan da.
Egia da, azken batean literatura industria bat da, eta euskal literaturan industria oso ahula eta kaskarra da. Hori horrela izanda, dinamikarik handiena non dagoen aintzat hartu behar da.
Gipuzkoak darama dinamikaren pisurik handiena, gertakizun naturala da. Askoz ere hobe izanen litzateke oreka handiagoa izatea, eta euskal literaturak Euskal Herrian zehar beste garapen bat izatea. Baina hori aldatzeko, lurraldez lurraldeko euskaldunen kopurua ere aldatu beharko litzateke.
Susaren eskutik eleberria duzu argitaratzear, Durangoko Azokari begira. Saiakeraren ondorioa al da berau?
Saiakeran defenditzen dudan ideietako bat literatura ofizio bat dela da, eta ofizio bat denez, beste ofizioak bezala ikasi eta landu daitekeena; beraz, bestearen ondorioz eleberria egin dudala esan daiteke.
Aurreratu ahal diezagukezu eleberriaren hari nagusia?
Boterearen harremanen gaineko erretratoa egin nahi izan dut, botereak denok ukitzen baikaitu. Erretrato hori ironia edo umorearen bidez egina da, era filosofikoagoan egiteko boterea ezagutzen duen batek egin dezake, eta hori ez da nire kasua.
Fikzio gertagarria dugu liburuarena, bazterrak aztoratuko al ditu?
Liburuarekin nahiko nukeen bakarra irakurle saldo batek gustura leitzea da, une atsegin bat pasatzea. Gaur egun eleberri batekin bazterrak nahasi nahi izatea alferrik da, askoz ere gehiago nahasten du egunkari baten azalak. Eleberriak bizi dugun egoeraz barre egiteko balio nahi izan du, eta beharbada, bigarren maila batean, inork horrekin gogoeta piska bat eginen balu askoz hobe, noski.
Asmoa lehenagokoa izanda ere, eleberria gaurkotasuna duten zenbait gertakizunekin harremanetan jar daiteke. Gaurkotasunarekin jokatzeak lagunduko al dio obrari?
Ezetz uste dut, batez ere ikusi baitut denbora pasatu ahala egunkarietako azalek eleberriaren puska batzuk jan egiten zizkidatela. Gaurkotasuna du, eta nahi du izan, eta neurri batean gertakizun horiek ez diote batere lagundu.
LARRION, Patxi
42-43

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakALONSO2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaSaiakera
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaSariakMikel Zarat
PertsonaiazALONSO2
EgileezLARRION1Kultura

ASTEKARIA
1995eko urriaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude