"Gure helburua Eremu Atlantikoko erreferentzia nagusia izatea da"


2007ko otsailaren 21ean
Jose Garaiurrebaso Bilboko erakustazokako zuzendariari elkarrizketa
"Gure helburua Eremu Atlantikoko erreferentzia nagusia izatea da"
Juan Garaiurrebaso, Bilboko Nazioarteko Erakustazokako zuzendari nagu-sia
Amaitu dira Cita'95, Exma eta Industri Gailurra. Bilboko Nazioarteko Erakustazokak bere aurtengo erronka nagusia iragan du beraz, eta jadanik azaroako txanpari heldu beharrean dago. Juan Garaiurrebaso 43 urteko bilbotarra da bertako zuzendari nagusia azken hamaika urteetan eta berak azaldu dizkigu azokaren erronken nondik norakoak.
Cita '95 eta Industri Gailurra iragan dira jadanik; balantzea egiteko ordua da.
Urte osoko gure erakusketa garrantzitsuenak dira eta oso maila ona erakutsi delakoan nago. 152 postu egon dira eta elektronika, informatika, automozioa, logistika, burdina... eta beste industria sektore askotako jarduna agerian geratu da. Ekonomiak sasoi txarrak iragan ditu 90eko hasierako urteetan eta iazko Ferroforma eta makina-erramintaren biurtekoek, besteak beste, krisi amaieraren puntua adierazi zuten. Cita'95, Exma eta Industri Gailurrarekin gure industria zati oso garrantzitsu bat nola zegoen ikusteko aukera izan dugu. Eta, hain zuzen ere, lehiakortasun maila gorantz doala ikusi da.
Koalifikazio onarena bai entzun da, baina enpresa kopuru txikiagoa ere egon da.
Electran bai, iaz baino enpresa gutxiago egon da baina gainerakoetan alor guztietan enpresa kopuruak, eskuarki gora egin ez badu ere, mantendu egin da. Dena den, aurtengo desberdintasun nagusia eta aurrerantzean joera moduan agertuko dena, aktibitate desberdinen antolaketa izan da: Iberdrolak antolatutako Edison Foruma, non 300 pertsona bildu ziren; Telefonicakoan ere jende asko izan zen eta, horiez gain, hainbat sektoretako ekitaldiak antolatu ziren.
Bilboko Nazioarteko Erakustazokak inoiz baino promozio handiagoa eta zerbitzu hobea eskaintzen du baina erakustera doazen enpresa kopurua ez da igotzen. Enpresek ez dute ahalmenik?
Hemen ere, ekonomiako gainerako sektoreetan legez, lehiakortasuna gero eta handiagoa da. Electra, adibidez, lehen hemen bakarrik egiten zen baina gero Madrilen Matelec eta Bartzelonan Filalectricekin hasi ziren... Hots, gaur egun gozokia nagusiki hiru zatitan banatzen dela eta krisi gogor batetik atera den enpresariak ere non erakutsi hautatu behar duela. Zentzu horretan, kokapenagatik eta direna direlako, Madril eta Bartzelonak abantaila handiak dauzkate.
Aipatu duzun lehiakortasun horri dagokionez, lehiakortasun ez-leialari buruzko kexak ere entzun dira Bilboko Nazioarteko Erakustazokan.
Une honetan dagoen `gerra zikinari' buruz jardun izan dugu, engainagarriak diren eskaintzak, bisitariari ordaintzea, dohain eskainitako espazioak... eta hori guztia kutxa publikoek ordaintzen dute.
Zehaztu dezakezu gehiago?
Bartzelonan oraintxe makina-erramintaren feriarekin egindutena ez da oso zuzena. Orain arte Bilbokoa Estatuko makina-erramintaren azoka garrantzitsuena zen eta jarraitzen du izaten. Guk normalean urri aldera egiten dugu baina oraingoa datorren urteko martxorako iragarri genuen. Bada, guk hori iragarri ondoren Bartzelonakoak urrirako iragarri du makina-erramintari buruzko azoka. Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina uste dut sektoreak ez duela parte hartuko Bartzelonakoan.
Zein da nazioarteko esparruan Bilbok eskaintzen duen maila?
Ona, eta sektore batzuetan puntakoa. Ferroforma, adibidez, Chicago eta Coloniakoaren ondoren ferreteria alorreko munduko garrantzitsuena da. Makina-erramintako Biurtekoa ere Europako bospasei onenetakoa da. Horien atzetik subkontratazioaren --industri tresneria lantzen duen sektore hori guztia-- alorra dator eta honetan ere, Paris eta Hannoverren ostean gurea izango da Europako garrantzitsuena. Jakina, indartsuak gara euskal industria indartsua den alorretan, gure betiko sektoreetan.
Nazioartekotze garai hauetan zuek ere atzerrira begiratu beharrean izango zarete.
Baina garbi daukagu zein den gure lekua. Aipatutako sektore horietan goi-mailan gaude eta beste batzuetan ere ondo moldatzen gara, baina bi urtetan zehar 40 erakustaldi egiten ditugu eta badakigu denetan ezin gaitezkeela goian egon. Gure helburua Eremu Atlantikoa deitzen den horren erreferentzia puntu nagusia izatea da.
Dena den, nazioartekotze puntu horri ere heldu diogu. Orain arte hemengo kontuetara mugatzen ginen, bezeroei Bilboko Erakustazokan gure zerbitzua eman eta kitto. Orain atzerrian ere gure zerbitzua eskaintzen diegu bezeroei, eta beste azoka batzuetan gure azpiegitura erabiliz hemengoei erakustokiak eraikitzen dizkiegu, esate baterako.
LETONA, Xabier
18,19

Gaiez\Ekonomia\Industria\Besteak
Pertsonaiaz\GARAIURREB1
Egileez\LETONA1\Ekonomia

Azkenak
Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude