"Dirurik ez dagoenez, ideiak aldatu eta umilago jokatu behar dugu"


2021eko uztailaren 16an
Amaia Rodriguez,Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendariari elkarrizket
"Dirurik ez dagoenez, ideiak aldatu eta umilago jokatu behar dugu"
Amaia Rodriguez, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria
Zinema, antzerkia, musika eta dantza modukoak sustatzea dagokio Amaia Rodriguezi. Eta ez du diru askorik izango horretarako; aurreratu digunez, kultura aurrekontuak % 5 jaitsiko dira.
Zer egiten du biologo batek kultura kontuetan?
Hori ez da nire kurrikulumean garrantzitsuena. Nire balio garrantsitsuena enpresa pribatuan lan egina izan da, eta nire lana momentu honetan gehiago ikusten dut kudeatzaile bezala kultur espezialista baino. Lanpostuan ez zait eskatzen gai batean espezialista izatea, diru publikoaren gestio ona egitea baizik.
Zeintzuk dira finkatu dituzun lehentasunak?
Guretzat lehentasun handia du euskarak. Telebista eta irratian aurrerapenik ezagutu du, esparru horietan eguneroko bizitzan sartuta dago. Baina ez da aski. Hor ditugu antzerkia eta zinema, arlo oso garrantzitsuak dira eta horietan euskara normaltzeak lehentasuna du.
Zure aurrekoak ere, Eusebio Larrañagak, adierazi zigun euskararen aldeko diskriminazio positiboaz aritzeko asmoa. Hala ere, aipatu dituzun bi alor horiexetan euskarazko produkzioak ez du bururik jasotzen.
Hori errealitatea da, baina gizarteak erakusten du bidea... Dramaturgiaren alorrean adibidez, hemengo jendeak askoz ere aukera gehiago du erdal munduan, euskaraz oso gauza klasiko eta mugatuak daude. Dramaturgia berria sortzeke gaude, eta horrek denbora beharko du. Epe laburrera, erdira eta luzera begirako plangintzak egin behar dira, beraz, orain azpian dauden egiturak landuz: dramaturgiaz ari naiz, zinema mailan gidoien kontuaz, idazleen munduaz...
Antzerti eta gero, antzerkia unibertsitatera eraman zen, diplomatura sortuz. Orain urrats hori eten egin duzue. Zer gertatzen da antzerkiaren hezkuntzarekin?
Ohitura falta dago; dantza, antzerkia edo zinema ez dira hezkuntza munduan txertatuta egon, eta asko kostatzen da makineria astun hori aldatzea.
Momentu honetan, bai antzerkian bai dantzan, iniziatiba txiki eta bakanak daude, ez dago normalizazio bat. Guk argi dugu hezkuntza munduko jendearekin lan egin behar dugula, eta lerro hauek hezkuntzan txertatu behar ditugula, kulturan prest gaude, baina gure arazoa diru falta da. Ez dugu dirurik horrelako plangintza serio bati aurre egiteko, antzerkiaren hezkuntzan adibidez.
Donostian egindako postgraduaren esperientzia interesgarria izan da, baina ez da aski, plangintza serioa behar dugu; zentzu honetan gure asmoa litzateke gutxienez lurralde bakoitzean horrelako eskaintza zabaltzea. Horretan ari gara. Baina zer gertatzen da? Donostiakoa postgradua zen, aukera hori izateko aurretik gradua izan behar duzu ordea, eta gradurik ez dago. Graduak bultzatzeko Madrileko legeak aldatu behar dira, eta orain kaleratu diren ikasketa berrien artean ez dago antzerkia edo dantza ikusten duenik.
Egitura publikoak bultzatzeko orduan, beraz, hau guztia kontuan hartu behar da. Honek ez du esan nahi lanean jarraituko ez dugunik. Ni prest nago jarrera hau behar den lekuan defenditzeko.
Zertan da antzerkiaren zirkuitu iraunkorra?
Zirkuitua behar-beharrezkoa da, baina egiturak aurrera egin dezan programatzaileen esku dago batik bat. Gaur egun 40 laguneko Biltzar Orokorrean bildurik lan egiten dute, eta hainbeste jenderekin zaila gertatzen da zerbait konkretua gauzatzea; gauzak honela, urrats bat eman dute eta lan talde txikiagoak sortu, helburu batzuk aitzineratzeko. Zabalkunde kanpaina bati heldu diote, adibidez. Izan ere, hauxe dugu antzerki munduko arazo nagusia, gero eta jende gutxiago joaten da obra bat ikustera. Jendeak ihes egin du.
Alor honetan zein izango da zure egitekoa, orain artean bezala zabalkundea foru aldundien esku utzi eta kreazioa laguntzea?
Hemen pentsatzen zen Eusko Jaurlaritzak kreazio edo produkzioari lagundu behar ziola. Antzerkia eta zinemaren munduan ordea, ez dauka zentzurik kreazioari ematen zaion laguntza zabalkundea edo esplotazio plangintzatik bereiztea. Eta honen ondorio dira gertatutakoak. Arrazoi osoz kritikatu izan zaigu diru publiko asko bota izan dugula eta gero obrak ez direla ikusi. Hori ez da posible. Prozesua bere osotasunean hartu behar da. Ez dauka zentzurik muntaia ponpoxo, eder eta garestia bultzatzea, gero zirkuituan sartzeko aukerarik ez badago. Nik hori argi daukat, eta nire lanerako modua aldatu egingo dut, prest nago produkzioak babesteko, baina ez dut begibistatik aldendu nahi esplotazio plana, bestela dirua alferrik botatzen ari gara eta. Zuzen jokatu ezean, gauza oso kaltegarriak gertatzen dira. Seriotasuna eta profesionaltasuna erakusten duten taldeak saritu behar dira eta ez bakarrik muntaia bat egiteko prest daudenak.
Euskal Mediarekin koprodukzio sistema jarri zen indarrean. Euskal zinema sendotzeko orduan errentagarria gertatu al da?
Euskal Mediaren helburua Euskal Herriko produkzioa bultzatzea eta bertan ekoizle sendo eta indartsuak sortzea zen. Baina administrazioak erronka horri erantzuteko diru mordoa jarri behar zuen mahai gainean, eta ez du jarri, ezin du jarri. Helburu honi heltzeko 120 milioi pezeta baino ez ditugu urtero. Nola bultzatu produkzio indartsurik kopuru horrekin? Beste hausnarketa bat egin beharrean gara: ideia oso ona da, baina prest al gaude diru gehiago jartzeko? Ez bagaude, hasierako ideiak aldatu eta askoz ere umilago jokatu beharko dugu, beheko egituretan lan eginez, gidoigileak direla edo laburmetraiak. Daukagun diruarekiko politika zintzoa osatzea dagokigu.
Beste bide bati heltzeko ordua da: filmeak euskaraz egiteko dirurik ez dugunez, zergatik ez ditugu bikoizketa on batzuk egin eta horiek zabaltzen? Zergatik ez ditugu gure herrietan euskal zinemaren zirkuitu kulturalak programatzen? Filme mordoa dugu Euskadiko Filmategian gordeta; atera eta erabil ditzagun.
Zertan dira aurtengo aurrekontuak?
Kulturako aurrekontuak %5aren inguruan jaitsiko dira. Guk bestalde, plangintza berri batzuk sortu nahi ditugu, eta beraz, aurreko legealdietan mantendu diren hainbat programa nagusi, zinemaldiak, Musika Hamabostaldia, OLBE... gehiago jaitsiko dira. Gure helburua ekintza handi horietan babesleak sartzea da, oso pozik parte hartzen baitute horrelakoetan, eta diru publikoa hortik askatu eta beste programa askoz ere sakonago eta zailagoetara jartzea; adibidez, dramaturgia zaintzen, gidoigintza lantzen edo dantza garaikidea bultzatzen.
Hainbatetan kritikatu izan denez, laguntzarik ezean baztertua izan den herri kulturari nola erreparatuko diozu?
Behar-beharrezkoa da eguneroko kultura. Herrian sustrai eta azpiegitura zabalik ez badago, akabo! Zaindu eta animatu egin behar da. Baina herri kultura askoz ere hurbilago dago udaletxeetatik Eusko Jaurlaritzatik baino. Guk plangintza handi batzuk sortuko ditugu dinamika hori bultzatzeko, dirurik ez dugu, ordea, udalez udal banatzeko.
Udaletxeek ere sakelak hutsik dituzte.
Besteon antzera, beren lehentasunak ezarri beharko dituzte, beharbada horrenbeste egitura ponpoxo egin beharrean gauza sinpleetara joz. Azken batean herri honetan dena nahi izaten dugu, izugarrizko kontzertuak antolatzea, munduko kantari onenak ekartzea...
PETRIKORENA, J.J.
45-47

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazRODRIGUEZ4
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude