"HBrekin hitz egitea galerazten diguna alternatibarik eza da"


2021eko uztailaren 19an
Jesus Egiguren, Gipuzkoako PSE-EEko idazkariari elkarrizketa
"HBrekin hitz egitea galerazten diguna alternatibarik eza da"
Jesus Egiguren, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia
Denbora luzean ilunpean egon ondoren, Jesus Egiguren da PSE-EEren estrategia berriaren bultzatzaile nagusienetakoa. Elkarrizketaren aldeko «apustua» eginez azaldu zaigu, «burujabetzaz hitz egitea beharrezkoa» dela azalduz.
Euskal Herriaren baketze prozesuari buruz azkenaldian idatzi eta esan dituzunekin ezin zarete EAEko sozialista guztiak ados egon...
Egun adostasuna dago gai honi buruz PSE-EEn. HBrekin hitz egiteko alderdi sozialista geldiarazten duen arazoa alternatibarik eza dela nioen. Eztabaidak aurrera eginez gero, edukiez hitz egin beharko da. Orduan, HBk esango luke autodeterminazioa, Nafarroa...; EAJk eta EAk ere autodeterminazioa defendituko lukete. Alderdi sozialistak une horretarako alternatiba bilatzen ez badu, ezingo litzateke aurrera jo. Alternatiba behar dugu, alderdi nazionalistekin eta HBrekin adostasuna bilatzeko modukoa, noizbait abertzaleak, sozialistak, popularrak, HBkoak... onartuko dituen tokia bilatzeko.
Konstituzioan eta Estatutuan eskubide historikoei buruz esaten denari jarraituz, badaukagu Konstituzioa eta Estatutua baino zerbait aurrerago joateko modua, eta bide horretatik bilatu behar dugu subiranotasunaren liskarraren inguruan «un comun denominador».
Espainian adostasun maila bera eman daiteke sozialisten artean?
Behin bide honi eutsi diogunean, PSOEk ez du askorik esan. Batetik Gobernua dago eta bestetik PSE-EE. Gai serioez hitz egiten hasterakoan Euskal Herrian EAJ, PSE-EE, EA eta abarren arteko gehiengoa badago, PSOEk, gustatu ala ez, onartu egin beharko du.
Baina oraingo posizioa zein da justu?
Batetik, HB eta mundu horrekiko elkarrizketaren alde gaude. Hemengo arazoari irtenbidea emateko elkarrizketari tokia egin behar zaio. Elkarrizketarik gabe ez da konponbiderik izango. Puntu honek baztertuta uzten ditu orain arte defenditu ditugun gauza asko: HBren bazterketa, elkarrizketarako baldintzak... Bigarrenik, EArekin eta EAJrekin zerbait egin nahi dugu. PP edo besteren batek Ajuria Eneko Itunean ezezkoa ematen badu, Gobernuarekin segituko dugu aurrera.
Ramon Jauregik, baina, zenbait gauza zehaztu ditu: HBrekin hitz egin bai, baina beste baldintza batzuetan, hau ez dela unea esanez.
Malgutasuna izan behar da eta aukerak aztertu. Garbi utzi behar da alde guztietatik keinuak behar direla. Baina elkarrizketa onartzen bada, azken batean baldintzak baztertuta geratuko dira.
Aldaketa honen atzean zer dago: momentu politikoa aldatu da ala, zenbait komentaristak idatzi duenez, alderdi bezala hain gaizki zaudetenez zerbait egiteko zuek ere zenbait pieza mugitu beharko dituzuela pentsatu duzue?
GAL, Intxaurrondo... kontu berriak dira, eta eztabaida hau urte pare batez luzatu da PSE-EEn. Zergatik hartu dugun orain erabakia? Euskal sozialismoaren zatirik nagusiena aldaketarako prest dagoelako. Aldaketok zergatik eman diren? Urtetan gure politikaren puntu nagusienetakoa normalizazioarena izan da eta iristen da une bat esaten duzuna: hainbeste urte pasat, neurri guztiak hartu eta honek ez du bukatzeko itxurarik. Eta azkenean diozu, zergatik ez elkarrizketari tokia egin?
Gauzak ondo biribildu ezean, orain arte egindako bide guztia arriskuan ikusten zenuela esan duzu. Ikusten duzu berriro ere zerora itzultzeko arriskurik?
Egindako lan guztiarekin ezer lortu ezean, berdin segituko dugu urte mordoan. Orain artekoak zein emaitza izan dituen ikusita, zerbait falta dela eta antzeko arazoei beste lekuetan emandako irteerak ikusita, hemen ere elkarrizketaren aldeko apustua egin behar dugu.
Nola ikusten duzue EArekin eta EAJrekin epe batean akordio batera iristeko aukera?
Ez guk ez EAJk ez EAk, ez daukagu oraindik formularik elkarrizketetan hasteko, zertaz hitz egin zehazteko... Baina EAJk, EAk eta PSE-EEk bide horren aldeko apustua egin dute.
HBrekin zertaz hitz egin?
Aurrenik, hirukoan hitz egiten hasteari buruzko akordiora iritsi nahi da. Zertaz hitz egin zehazterakoan ikusi beharko genuke HBk zer dioen. Hitz egiten hasteko bada gairik: presoak, sakabanaketa... Elkarrizketak berak soilik sekulako balioa du. Elkarrizketa sendotu eta aurrera segitzen badugu, orduan sakonago azalduko dira mahai gainean dauden gai horiek: subiranotasuna, autodeterminazioa, Nafarroa...
Zu zeu nondik hasiko zinateke hizketan: autodeterminaziotik edota presoen egoeratik?
Eduki sakonez hitz egiteko itxaron egin behar dugu. Lehenik beste gauza batzuetaz hitz egiten hasi beharko da. Dudarik gabe une honetan lehenbailehen erabaki beharrekoa presoekin zer egin izango litzateke.
Euskaldunen arteko konponbide baten eredutzat 1876ko Bergarako besarkada aipatu duzu, eta abertzaleek, aldiz, data hori foruen desagertzearen eta euskal nazionalismoaren sorburuaren ikurtzat daukate.
ETAk dio tregua lortzeko autodeterminazioa eta Nafarroaren gaiak ikusi behar direla. Alderdi sozialistak, ordea, Konstituzioa onartzen duen unetik, autodeterminazio eskubidea onartzeko arazoak ditu. Autodeterminazioaren atzean subiranotasunaren kontua dago. Nondik hel diezaiokegu subiranotasunaren gaiari? Eskubide historikoena dugu bide bakarra, Konstituzioak onartzen baititu. Hortik dator fuerismoaren bideari heltzea. Hori da bide bakarra abertzale ez garenontzat abertzaleek defenditzen dituzten kontzeptuetara hurreratzeko.
Subiranotasunaz hitz egin ezean oso zaila da irtenbidea topatzea. Fuerismoaren bideak alderdi sozialistari ateak zabaltzen dizkio honetaz hitz egiteko. Bestela Konstituzioak eta estatutuak ate guztiak ixten dizkigute.
Zuen iritziz, bake bidean protagonistak euskal alderdi politikoek izan behar dute. ETAren ustez, aldiz, gatazka Euskal Herriaren eta Espainiaren artekoa da. Elkar ulertzeko modurik bada?
Hemen arazoa, batetik, euskaldunon artean izan da, eta bestetik, euskaldunon eta Espainiaren artean. Arazoa Euskal Herriaren eta Espainiaren artekoa dela esatea, ez da egia esatea. Hala balitz, euskaldun guztiok ados ginateke helburu batzuen inguruan eta Espainiaren aurka edo Espainiarekin negoziatzen arituko ginateke.
Irtenbidea da lehenik Euskadin konpromezua bilatzea, nazionalisten, nazionalistak ez garenon eta HB eta ETAren munduaren artean. Behin konpromezua lortuta, Estatuak eta erakundeek bilatuko dute formularen bat akordio hori onartzeko.
Laster Madrilen agintzera doan PP estrategia honekin ados ez badago, berriro ere ez al da kontsentsua nahiko hankamotz geratuko?
PP gobernura iristen bada hemengo arazoen ikuspegi errealista izateko denbora beharko du. Nahiz eta PP Euskadin oso erradikal azaldu, agintera iristen denean, iristen bada, saiatuko da nazionalista, sozialista eta abarrekin akordioa lortzen.
Zuen jarrera berri hau Ezker Abertzaleari egindako keinua dela uler daiteke. Beraiei zein keinu eskatuko zeniekete zuek uler dezazuen eboluzioa eman daitekeela?
Keinua bada, baina baita asmoa ere. Gu prest gaude hitz egiteko eta orain beraien teilatuan dago pilota. Orain arte bazirudien beraiek elkarrizketa nahi zutela eta besteek ez zutela hitz egin nahi beraiekin. Ezetz erantzuten badute, argi geratuko da beraiek ez dutela nahi.
Baldintzarik gabe?
Baldintza bakarra, gutxienez giro politiko lasai bat da. Bihar izugarrizko atentatua badago, egun horretan oso zaila da HBrekin hitz egiten jartzea.
ETAk beti aldarrikatu izan du bere zeregina prozesuan. Zein zeregin ikusten diozu zuk?
IRA eta Sinn Feinekin Irlandan ez bezala, hemen Ezker Abertzalearen munduak bloke bakarra osatzen du. Beraz, zaila da pentsatzea HBrekin negoziatuko dugu eta HBk esango dio ETAri zer egin behar duen. Hemen Irlandan baino konplexuagoa izan daiteke.
Euskal presoen sakabanaketa eta Euskal Herriratzea daude berriro auzitan...
Laster konpon daitekeen auzia da. Sakabanaketa bergizarteratzea bultzatzen ari zen garaian egin zen, presoak ETAtik aldenduko ziren ustean. Hainbeste urtetan indarrean egon eta gero, ikusi da ez dituela orduan pentsatutako emaitzak lortu.
ZUBIRIA, Pello/JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazEGIGUREN3
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezJAUREGI5Politika

ASTEKARIA
1995eko irailaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Mikel Gardoki omendu dute, haren erailketaren 50. urteurrenean: «Egia jakiteko garaia da»

50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.


2025-04-28 | Gedar
Berrarmatzeari eta industria militarrari ezetz esan diete

PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.


2025-04-28 | Sustatu
Abizenaren grafia euskaratzeko modua

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.


Bai, filosofatu dezagun heriotzaz

Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?

Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (II)
Itsutu nahi gaituzten gerra hotsak

Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]


Non dago palestinarren aurkako sexu-indarkeria "sistematikoaren” aurreko haserrea?

Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.


Maiatza emankorra eta oparoa: “Maiatza urteko ardatza”

Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.


Mari zuria, elurrak urtzen dituena

Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]


2025-04-28 | Jakoba Errekondo
Egurra diamantea baino arraroagoa da

Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.


2025-04-28 | Garazi Zabaleta
Oihanartia
Alpeetako hegoaldetik Nafarroa Beherera, abeltzaintza estentsibo eta dibertsifikatuarekin

Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]


Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Eguneraketa berriak daude