"Euskal kulturari ezinbestekoa zaio publiko berria erakartzea"


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Intxauseta elkartea kultura eta gizarte ekitaldiak eskeintzen ditu.
"Euskal kulturari ezinbestekoa zaio publiko berria erakartzea"
Jean Luc Berho,Elkarteko arduradunarekin solasean
Nafarroa Beherean dago 140 biztanleko Bunuze herria, eta bertako Intxauseta kanpinean, kultura eta gizarte mailako hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero. Bertako arduraduna den Jean Luc Berhorekin mintzatu gara Parisen, buruan dituen hurbileko proiektuez.
Nola definituko zeniguke Intxauseta eta burutzen duen egitasmoa?
Lege frantziarrak onartutako elkartea da Intxauseta eta bere gune soziala Bunuzeko kanpinean du. Nirea da kanpina eta elkarteari alokatzen diot libera bateko prezio sinbolikoan. 1973an sortu zen eta lehen kontzertuak 1977an antolatu genituen. 1982tik aurrera, gizarte mailako arazoen eta kultur ekitaldien inguruan ari gara, hainbat erakunderekin harremanetan. Posta Zerbitzu eta Telefonikako Gutxituen Senitartekoen elkartearekin lan egiten dugu adibidez, uda partean gutxitu fisiko eta psikiko gazteak kanpinera ekarriz.
Iparraldean dauden artean berezia da Intxausetakoa, ezta?
Bai noski. 1936an Frantzian opor ordainduen sistema indarrean jarri zenetik egundoko azpiegiturak sortu ziren, Ipar Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugunez. Badira turismoaren bizkar soilik bizi diren hainbat gune, neguan 10.000 biztanle dituzten herriak eta uda partean 60.000 edo 100.000 pertsona jasotzeko azpiegiturak landu dituztenak. Guk arazo hau planteatu genuen, eta barnealdeko bizimoduari hainbat kalte ekarri dion turismo-industriari bizkar ematea deliberatu genuen, erabat inguruari loturiko azpiegitura garatuz. Hain zuzen ere, Bunuze bezalako herri txiki batean ez genezakeen 400 plazako kanpin erraldoia egin, eta 40 plazakoa jasotzea deliberatu genuen.
Gure lan kulturala berriz, hirietan dauden kafe-antzerkietan oinarritua da. Mendi giroko kafe-teatroa eskaintzen dugu. Hona jende kopuru finkoa hurbiltzen da urtero, eta ekonomikoki dirulaguntzetatik libre samar egoteko aukera ematen digun egoera ekonomikoa bizi dugu. Une honetan, antolatzen ditugun ikuskizunetatik eta kanpineko sarreretatik, eta gutxituekin aritzetik jasotzen ditugun dirulaguntzetatik gure aurrekontuaren % 60 betetzera iristen gara. Kultura elkarte gutxi iristen dira portzentaia honetara. Eta hau garrantzitsua da oso, sorkuntza mailan askatasunez jokatzeko aukera eskaintzen baitigu finean.
Intxausetak «kultur eta gizarte dinamizatzaile gisa» definitzen du bere burua, «desertifikazio ekonomikoak jotako eremu honetan». Zu ordea, Parisen bizi zara eta bertatik egiten duzu lan. Nola ulertzen da hori?
Halabeharrez bizi naiz Parisen, bertan lan egiten baitut. Gure egitasmoarekin aurrera egiteko orduan aurkako faktorea izan zitekeena ordea, alderantzizkoa bihurtu da. Iparraldean geratu izan banintz, ez nukeen egun ezagutzen dudan jende guztia ezagutuko. Izan ere, lagun mordo batek jotzen du guregana, Parisen hainbat elkarte, erakunde eta institutuekin harremanduta baikaude.
Bestalde, gero eta artista gehiagok hartu nahi du atzerriko bidea. Euskal Herrian batetik bestera aritu ostean, edo hainbat erakusketa egin ondoren, beharrezkoa gertatzen zaie merkatu berrietara irekitzea, eta Parisko erregioa, 30 milioi inguru biztanlerekin, helduleku polita da. Gure adarrak Pariseraino iristen direnez, arlo guztietako artisten eskaerak jasotzen ditugu, eta egia esatearren, une honetan ez gara gai ditugun eskaera guztiei erantzuteko, baina lortuko dugu. Atlantiar Pirinioetako Kontseilu Nagusiarekin ere harremanetan ari gara. Hau guztia ondo zehaztu behar dugu, euskal artisten promozio lanari etorkizun hurbilean heltzeko asmoa baitugu.
Intxausetak euskal kultura Parisen zabaltzeko tresna bihurtu nahi al du?
Ez Parisen bakarrik. Intxausetak bazkideak ditu Lyonen, Nantesen, eta beste hainbat lekutan, zirkuitu ezberdinetan lanean. Izan ere, euskal kulturak ukitu gabeko zirkuitu sindikal, politiko eta enpresarial anitz badira eta horietan sakondu beharrean gara, ezinbestekoa zaigu gure kulturarentzat publiko berria erakartzea.
Euskal Herrian ordea, nahikoa kalitaterik ba al da atzerriko merkatuetara jotzeko?
Ni ez naiz arte edo musika kritikaria, baina badira esateko asko duten talentu handiko artistak gure herrian. Imanol bat adibidez; behin ikusteko aukera izan nuen, eta jendeak emozionaturik jarraitu zuen kontzertua, baita neronek ere. Kanpoan oihartzun zabala duen kantaria da. Badira hainbat eta hainbat, Iparraldean Beñat Axiari bat, adibidez. Duela 20 urte Intxausetara etorri zenean ez zen inor hurbildu entzutera. Aurten, uda sasoian bakarrik, 20 kontzertu inguru egingo ditu... eta musikaz bakarrik ari natzaizu. Beste alorretan ere talentu handiko autoreak badira.
Askotan aipatu izan duzue Bunuze izan dela gero ezagunak bihurtu diren musikari askorentzat lehen plaza.
Lehen aipatzen nizun moduan, gure astakatasunaren giltzarria autofinantzaketan datza, eta egoera honek, ikuskizun bat antolatu izan dugunean autore ezagunekin batera berriak ekartzeko aukera eskaini digu. Beti ere artista ezagunak ikusleak erakartzeko amu aproposa gertatzen dira, eta aurten adibidez, Parisko Cite de la Truc taldea izango da gurekin.
Hasieratik jarritako beste helburu bat % 50 euskal artistak ekartzea izan zen. Munduko kulturen aurrean irekiak azaldu nahi dugu, eta asmo honekin, aurten, Txile, Argentina, Afrika eta Frantziako musikariak izango dira Bunuzen, baina, era berean, euskal kultura babestea da gure helburua eta aurka dituen hainbat errealitateri aurre egiteko ezarri dugu kuota.
Iparraldeko kostaldeko hainbat herritan kultura aurrekontuetatik % 2 edo % 3 baino ez zaio eskaintzen euskal kulturari, eta ikusi beharra dago zer nolako kultura edo folklorea promozionatzen duten. Guk beraz, % 50ekoa kontratu gisa baliatzen dugu. Telebistan euskararik entzuten ez bada, egunkarietan euskaraz idazten ez bada, kultur ekitaldietan kontuan hartzen ez bada, ez dut argi gazteek zergatik ikasi behar duten euskara. Hizkuntzaren berreskurapenean ari direnei gure laguntzatxoa eskaintzen diegu honela.
Duela bi urtetik hona Parisko Euskal Etxeak argitaratzen duen «Elgar» hilabetekarian ari zara. Zer nola ikusten duzu argitalpena eta euskal diasporaren egoera?
Inoiz ez dut harreman oso sakonik mantendu nahi izan Parisko diasporarekin, giro kontserbadorea antzematen dut bertan, eskema zaharkituekin funtzionatzen da.
Aldizkariaren ekipo berrian laguntzen hasi nintzenetik baina, ezagutzen ez nuen mundu berri batetaz jabetu naiz, euskal preso politikoei eskaintzen zaien babesa dela, hizkuntzaren irakaskuntza, abesbatzen mundua...
Gustukoa dut lan taldea, denetarik baitago, Euskal Etxeko betiko jendea, iritsi berri direnak eta ikasleak. Ni ez nabil neure burua erakustearren, «Elgar»en ari naiz sakoneko proiektu bat landu nahi dela uste dudalako. Jarrera kontserbadoreei beldur handia diet eta aldizkarian Euskal Etxeak egiten duenetik harantzago joateko asmoa ikusten dut (eta hori ez da beti erraza izan), eta bestalde, gure buruari barre egiteko jarrera, eta honek guztiak, Euskal Herria eta diasporaren aurrean, eta munduaren aurrean, begiak irekita mantentzeko aukera eskaintzen digu.
Amnesty Internationalen delegazioko partaide gisa Pakistanen izan zara berriki. Zer nolako lotura duzu erakunde honekin?
Intxauseta elkarteak hainbat harreman jorratu ditu erakunde ezberdinekin (berriki Frantziako enpresa komiteen forum batean parte hartu dugu), eta horren ondorio da Amnesty Internationalekiko lotura. Urte asko dira bertan bazkide naizela eta bidaia honetara joateko proposatu zidaten, hango egoeraren berri jasotzeko. Badakit noski, ez dugula inozoak izan behar, nahi dutena baino ez digutela erakutsi eta erakusten, baina komunikabideen mailan era guztietako aurrerapenak abiadura bizian ezagutzen ari garen gizarte honetan, garrantzitsua da edozein egoeraren aurrean isilik ez egotea. Torturatzaileei, direnak direla, horixe da gehien komeni zaiena, hots, gure isiltasuna dela medio eskuak libre izatea nahi dutena egiteko. Hori ezin dugu onartu.
ARRIOLA,Julen
41-43

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazBERHO1
EgileezARRIOLA2Kultura

Azkenak
2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan.


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
“Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!”

Iazko uztailean, ARGIAren 2.880. zenbakiko orrialdeotan genuen Bego Ariznabarreta Orbea. Bere aitaren gudaritzaz ari zen, eta 1936ko Gerra Zibilean lagun egindako Aking Chan, Xangai brigadista txinatarraz ere mintzatu zitzaigun. Oraindik orain, berriz, Gasteizen hartu ditu... [+]


Eguzki beltza

Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]


Zuhaitz landaketa: mozketa masiboak egin ahal izateko jukutria “berdea”

Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]


Benetako ninjek ez dute misteriorik

Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]


2025-03-19 | Jesús Rodríguez
Infiltratuak, legez kanpo

2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]


Biharamuna

Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]


2025-03-19 | Maialen Arteaga
Pavloven txakurra eta kanpaia

Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]


Maite Errarte:
“Etorkizuneko etnografoek sakelekoen bilakaera aztertuko dute akaso”

Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren zuzendari berria da Maite Errarte Zurutuza (Beasain, 1995), urrian Fermin Leizaolaren lekukoa hartu ondoren. Kultura materiala aztertzen jarraitzeko beharra azpimarratu du, gizartearen memoria eta bizimodu aldaketak erregistratzeko... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


ANALISIA
EH ez da salgai, legedia ere ez

Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude