"Sistema mekatronikoarekin giltza kopiaezina merkaturatuko dugu"


2007ko otsailaren 21ean
Luis Zubia AZBE enpresareb gerentearekin elkarrizketa
"Sistema mekatronikoarekin giltza kopiaezina merkaturatuko dugu"
Luis Zubia, sarraila eremuko Azbe enpresaren gerentea
Aretxabaletako famili-enpresa zaharra --ekainaren 26an 75. urteurrena ospatu zuen-goi mailako berrikuntzekin datorkigu XXI. mendearen atarian, sistema mekatronikoa horren erakusle. Luis Zubia 58 urteko aretxabaletarrak 10 urte daramatza AZBEko kudeatzaile moduan; berak azaldu dizkigu 97 langile dituen enpresa honen gorabeherak.
Egingo zenidake azken bizpahiru urteetako bilakaeraren azterketa txikia?
1994an fakturatutakoa 1993koa baino handiagoa izan zen. Krisiaren ondorioz, urte gaitz samarrak izan dira, baina guk gure inbertsioekin jarraitu dugu, batez ere goi mailako makineriaren horniketarekin. 1995ari dagokionez, lehenbiziko hiruhilekoa ona izan da, bigarren hiruhilekoan merkatuaren erritmoak nabarmen egin du behera baina guk aurrera jarraitzen dugu gure inbertsio planekin. Aurten 1.600 bat milioi pezetako fakturazioa aurrikusten dugu eta kopuru horren % 22 esportazioan oinarritzen da; gaur egun munduko 54 estatura iristen gara.
Sarraila mekatronikoa da Azberen azken `booma'; aurrikusia duzue dagoeneko bere arrakasta?
Ez dakit zilindro mekatronikoari `boom' dei dakiokeen, nire ustez gure herronka propioa da, duela hamabost urte hasitakoa. Orduan zilindroaren sistema mekanikoa bakarrik ezin zitekeela izan pentsatu genuen eta lanari ekin genion. Gure 75. urteurrena ospatzeko, ahalegin berezia egin dugu aspaldian jarritako helburua bete ahal izateko. Bere arrakasta segurtatuta dagoela uste dugu, eta hori bere ezaugarrietan oinarritzen dugu: giltza kopiaezina da, orain arte ere esaten zen zilindroa kopiaezina zela, eta egia zen baina bakarrik zilindroa egiteko makina egin arte. Duen txipagatik da kopiaezina. Gainera edozein sarraila zilindrikotan jar liteke.
Zertan datza zilindro sistema hori?
Zilindro mekatronikoak hiru osagai batzen ditu: bata mekanikoa, edozein zilindro mekaniko alegia; elektronikoa da, osagai elektronikoak daramatzalako; eta informatikoa da barruan, ulergarri esateko, ordenagailu txiki bat daramalako.
Dena den, orain arte zergatik ez da horrelakorik atera, mikrotxip baten kontua besterik ez baldin bada?
Hain zuzen mikrotxip hori inoiz baino mikroagoa delako, fabrikatzaile gutxi sartu ahal izan dira horrelako herronka batean. Sistema guztia 10 mm bider 25 mm-ko espazio batean sartzeko lana hiru urtekoa izan da. Ikerketa eta prestakuntza lan honetan 90 milioi pezeta inbertitu ditugu.
Zenbat pagatu beharko luke kaleko erosleak horietako sistema bat?
Segurtasun zilindro arrunt batek balio dezakeena gutxi gorabehera, eta gaur egun hauek 3.000 eta 8.000 pezeta artean daude. Edozelan ere, ez dut uste segurtasun zilintro normal batek baino hiru bider baino gehiago balio dezakeenik. Baina abantailak ere handiak dira, eta erosketa honen amortizazioa begibistakoa da. Etxeko norbaiti giltza galduz gero, lehenbizi zilindroa aldatzea otutzen zaio. Sistema honekin, aldiz, giltza galduz gero ez da zilindroa aldatu behar, sistemak daraman giltza operatibo berezi batekin, galdutako giltzak baliogabe uzten baitira; edo txipeko mezua aldatuz gainerako giltzak baliogabetu daitezke.
Urrirako jada produktua merkaturatuta egongo da eta gure bideragarritasun aurrikuspenen arabera, lehenengo urtean 150.000 mekanismo egiteko moduan izango ginateke.
Sistema hau al da azken urte hauetan daramazuen birmoldatze prozesuaren amaiera?
Honek aire berria ekarri digu enpresara. Dagoeneko bederatzi urte daramatzagu teknologiaren berrikuntzan eta honek aurrera jarraitzeko indarra ematen digu. Mundu mailan ere Alemania, Holanda, Italia eta Frantziako zenbait enpresak sistema honekiko interesa agertu digute.
Une honetatik aurrera, sistema honetan oinarrituta gauza asko garatu dezakegulakoan gaude, burua proiektuz beterik dugu eta hau merkaturatu eta bi urtera gutxi gorabehera, beste asmakizun harrigarri hauetako bat kaleratzeko moduan izango gara.
Zer?
Oraingoz ezin da esan.
Euskal Herrian, oro har, kasu gutxi egin zaio atzerriari; orain, ostera, gero eta gehiago egiten zaio. Azalduko zenuke nola landu dituzuen atzerriko merkatuak?
Azbek behin ere ez du filosofia esportatzailea izan, baina duela zortzi bat urte zenbait enpresaren artean bakarrik esportaziora bideratutako kontsorzioa eratu genuen. Kontsorzioak aurrera jarraitzen du baina horrez gain gure bulegoa ere badugu eta gogor ari da lanean. Gaur egun 54 estatura iristen gara eta hori ezin da telefonoz egin.
Ucem-en bilakaera larriaz, zuen etorkizuna indartsuagoa ikusten da.
Jakina, baina ez dut lehiakide baten bilakaera komentatu gura. Ez dakit nola eragingo digun, denborak esango du.
Kooperatiben munduarekin Deba Garaia eremu oparoa da, lagungarri al da hori Azbe moduko enpresa batentzat?
Bai, kooperatiben sorreraz geroztik ingurune soziala aldatu egin da eta ezin gara beren eraginetik kanpo jarri. Eragin handia dute, Aretxabaletan batez ere, uste dut oso eraginkorrak izan direla, industrialdeak... Seguruenik honek beste leku askotan baino emaitza hobeagoak eskaintzen ditu.
LETONA, Xabier
16-17

Gaiez\Ekonomia\Industria\Besteak
Gaiez\Gizartea\Zientzia\Informatika
Pertsonaiaz\ZUBIA1
Egileez\LETONA1\Ekonomia


Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude