"Momentu honetan pentsatzen duen jendea batez ere Nafarroan dago"


2021eko uztailaren 19an
Jose Maria Larreari elkarrizketa "Nafarroako idazleak II"ren inguruan
"Momentu honetan pentsatzen duen jendea batez ere Nafarroan dago"
Jose Maria Larreak "Nafarroako idazleak II" liburua plazaratu du Pamielarekin
Duela zortzi urte kaleratu zuen Nafarroako euskal idazleei buruzko lehen liburua, eta hari jarraikiz, bigarrena eskaini digu, Lehen Mundu Gerratik abiatu eta 70eko hamarkada bitarteko hamazazpi idazlek kazetaritza munduan egindako lanak erakutsiz. Horretaz aritu zaigu luze.
Nafarroako hamazazpi idazle bildu dituzu. Autore ezagunak al dira?
Ezagutu, ezagutu, Hegoaldean ez dugu inor ezagutzen... Patxi Zabaleta edo Larreko bat bai agian, baina besteak...
Aurretik aipatu ez den idazlerik deskubritu al duzu?
Fermin Ixurko bera, guztiz ezezaguna dugu. Bere artikuluetan ikusten da oso ondo ezagutzen zuela jendeak nola hitz egiten duen, eta aldi berean, klasikoen berri zuela, nahiko arraroa hori, argitaratu gabeak zirenez inortxok ez zituen-eta ezagutzen.
Diren guztiak bildu al dituzu?
Askoz gehiago ere badira. Baina liburu hau jeneroka antolatu dudanez, kanpoan geratu dira hainbat, ez baitiet entseguei erreparatu, ezta pilota kronikei ere, esate baterako. Bada jende bat gero, bere antologiak prestatzen ari dena, eta horiek ere ez ditut aipatu.
Zer irizpiderekin antolatu duzu liburua?
Kronologia aldetik mugatu dut: Lehenengo Mundu Gerraren ostean «Gure Herria» sortzen denetik, 1977an desagertzen den arte. Urte horretan izan ere, Pedro Diaz de Ultzurrunek «Diario de Navarra»k egiten zuen nafar hizkuntzaren orria utzi zuen. (Momentu honetan gauza kuriosoa gertatzen da orri horrekin: nabarristen eskuetan dagoen egunkarian Gipuzkoako bi apaizek egiten dute euskarazko orria).
Iparraldetik bi mundu gerren arteko artikuluak jaso ditut batez ere, eta Hegoaldetik, Espainiako gerratik hasi eta datozen 40 urtetan argitaratu dena.
Epe honetan beraz, jende honek kazetaritza mailan egindako ekarpena aldarrikatu nahi izan dut.
Ekarpenari buruz, zer azpimarratuko zenuke?
Lehenik eta behin euskal prentsa ez dela «Egunkaria»rekin sortu. Garai batean ARGIAk kanpaina bat egin zuen, «Gu gara euskal prentsa» lelopean, «Herria» aipatu gabe, eta geroztik, «Egunkaria» sortu ondotik, ildo bereko kontuak aipatu izan dira. EHUn tesi bat egin da, non esaten den «Egunkaria»rekin hasten dela prentsa. Ez da horrela. «Eskualduna»rekin hasi zen, eta zoritxarrez, egun ez dago inon bilduma oso bat. Lan honekin azaltzen dudanez, batez ere espainolaren bidez deskubritzen ari garena hizkuntzaren aldetik asmatua dago.
Zer dela eta antolatu zenuen lehen liburua idazleka, eta jeneroka hau?
Lehen liburuarekin hasi ginenean, gure ustez onenak lapurtarrak izan arren, idazle ezezagunei heldu behar geniela pentsatu genuen, Larreko eta gisakoei. Ez genekien bildutako materialarekin zer egin, ortografia aldatu eta baturatu, edo bere horretan utzi, eta azkenez testuak goitik behera errespetatu genituen, eta errazena zenez, idazleka antolatu.
Gero konturatu naiz hobe zela jeneroka egin eta kazetaritza mailako molde ezberdinak bereiztea, testu objetiboak batetik (kronikak, adibidez) eta subjetiboak bestetik (editorialak, artikulu politikoak).
Idazleen jardunari begiratuta, ba al dago nagusitzen den jenerorik?
Gehienak apaizak izaki, eta sermoilariak, editorialak jorratzen zituzten batipat, eta horien bidez gaur egun ere bizirik dagoen hizkuntza bat sortu zuten, herrian ikusi ahal dena, eta ez herrian bakarrik, egun Hegoaldean egiten diren artikulu gehienak oso moralizanteak dira eta berehala antzematen da apaizek sortutako hizkuntzak kutsatuta daudela.
Niri deigarrienak bidaien kronikak egin zaizkit. Euskaldunak ez ziren oso urrutira joan zale, baina Xabier, Loiola, Erroma eta Jerusalen ezagutzen zituzten. Bidaien kronika politak aurkitu ditut.
Euskal prentsaren historian asko geratzen al da biltzeko?
Bai noski, nik egin dudanaz gain, lan handia dago euskal prentsaren materialak biltze aldetik. Hori eginez gero, argi ikusten dut ordea, lapurtarrak eta nafarrak bakarrik geldituko zirela.
Koka al ditzakezu liburuan aipatutako idazleak Euskal Herriko literaturan?
Guk literaturaren hiru historia ditugu: Mitxelena, Villasante eta Sarasolak kontatuak. Horietan ez da kontuan hartu ordea, prentsan idazten zena. Orain norbaitek euskal literaturaren historia egingo balu, jenero horiek kontuan hartu beharko lituzke, batzuk oso literarioak direlako, eta hizkuntzaren estandaraziorako funtsezkoak.
Zer diozu hainbatetan aipatu ohi den ekialdeko idazleen bazterketaz?
Euskara batua egin eta Euskal Filologia abiatu zenetik, bi gauza gertatu dira: aldez aurretik nahikoa izorratuta zegoen bizkaiera deuseztatu da, eta bestalde, Lapurdiko idazleak kondenatuak izan dira. Horiek alde batera, erdigunea Gipuzkoan geratu da, Eusko Gobernuak horrela erabakita. Ikustea besterik ez dago dirulaguntzek nora egiten duten: Andoain News=Egunkaria.
Egungo nafar literaturari zer lotura antzematen diozu aurrekoarekiko?
Hizkuntza aldetik nahiko garbia da. Nafarroa aranismoak jo ez duen eremua da, eta bestalde badago lotura bat Iparraldearekin, berez, beste herrialdeek ez dutena.
Bestalde, une honetan pentsatzen duen jendea batez ere Nafarroan dago, «Egunkaria»ko igandetako kontsagratuen orri horretan besterik ematen badu ere, izan ere guztiak dira Donostialdekoak, lerro berekoak.
Lan hau gaurkotzeko asmorik ba al duzu, egungo idazleekin eta?
Nik materiala badaukat, entseiuak batipat, laboraritzaz, osasunaz eta gai historikoez, batez ere. Liburu honek daukan harreraren arabera, ikusiko dugu besterik egin daitekeen.
Azken urteotan baina, asko aldatu dira kontuak. Beste argitalpen batzuk daude indarrean, artikulu bildumak esate baterako, eta jendeak nahiez gero, badaki non irakurri autore bat.
Azterketak egin dituzu, entseiua jorratu, bildumak... non sentitzen zara erosoago?
Gehien gustatzen zaidana entseiuen esparrua da. Baina, zaila izateaz gain, eta oso alferra naizenez, ahal dudana egiten dut. Kultura ofiziala zein aspergarria den ikusita, orain bazterrekoak diren kontuez arduratzen naiz, niretzat zentroa hor delako, ez egunero publikatzen diren gauzetan.
Beste alorrik ukitzeko asmorik?
Ez dakit, lehen soziolinguistika interesatzen zitzaidan, orain unibertsitatean sartuko denez ordea, ez zait batere interesatzen.
Pamielakoa zaitugu. Zer funtzio ikusten diozu argitaletxeari nafar literaturari dagokionez?
Euskal Herriko erdal idazle hoberenak Pamielan argitaratzen dira, eta gero, besteek, eguneroko prentsan isiltasuna pairatzen duten horiek, hor dute lekua.
PETRIKORENA, J.J.
37-39

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLARREA5
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaSaiakera
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazLARREA5
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude