"Ez gobernuak ez gerrilak ezin digute ezer inposatu"


2007ko otsailaren 21ean
Peruko Amazonaseko etnia bateko kide den Elias Diaz-i elkarrizketa
"Ez gobernuak ez gerrilak ezin digute ezer inposatu"
Elias diaz Hoyas, Peruko shipibo conibo etniako Iparia distritoko alkatea
Ehun bat etnia desberdin daude Perun eta horietako bateko kide da Elias, shipibo conibo etnia hain zuzen. Peruko Amazonasen, Brasileko mugan dagoen 10.500 pertsonako Iparia distritoko 34 urteko alkate gaztea da.
Nongo alkatea da Elias Diaz Hoyos, zelakoa da Iparia distritoa?
Peruko Amazonian dago Iparia distritoa eta han bizi gara shipibo conibo etniako 10.500 pertsona, 50 komunitatetan banatuta, Euskal Herria bezain handia den lurraldean. Dena den, beste leku batzuetan ere bizi dira shipibo coniboak, baina Ipariakoa da multzo handiena. Perun talde etniko mordoa dago, eta horietatik ezagun eta handienak aguaramak, campa ashainca eta shipibo coniboak gara. Ni Ipariako distritoko komunitate horien guztien alkatea naiz.
Ospitale bat eta eskolak eraikitzeko diru bila ari zara Euskal Herrian.
Han era guztietako behar handiak daude, han ez dago ospitalerik eta kolerak batez ere baina baita beste gaitz batzuek ere pertsona asko hiltzen dituzte. Komunitate batzuetan osasun arduraduna dago eta honen eragina handia da, baina ez dago medizinarik, hor dago gakoa.
Bestetik, 50 komunitate haietatik bik badituzte material egokiz eraikitako eskolak, baina gainerako guztietan bertako materialaz eginak daude, hostoak, lianak eta abar, baina Amazonian euri jasa handiak daudenez apurtu egiten dira eta etengabe berreraiki behar dira. Orduan, bakoitzak bi gela dauzkaten lau eskola egin gura ditugu eta orain arte, 1994 eta 1995 artean, 7,5 milioi pezeta bildu ditugu Donostia eta Ordiziako udalak eta Arkitektoen Kolegio Ofizialetik.
Nola mantentzen ditu bere herri ezaugarriak shipibo conibo herriak?
Gure ohiturak ondo mantentzen ditugu eta gure komunitateetan % 100 shipibo conibo hizkuntzan egiten dugu berba. Eskolan gaztelania ere irakasten dugu, garrantzitsua baita. Gure ohitura onak mantentzen ditugu oraindik, esate batera, lan komunala, herriko eraikuntzak egin edo herria eta bere inguruak garbitzeko. Eskola egiten bada, adibidez, berau egiteko behar den ura haurrek ekarriko dute errekatik.
Nahiko bakartuta bizi bide zarete oihanean, eragin al dizue azken hamabost urteetan Perun bizi izandako gatazka egoerak?
Ia ezer ez. Shipibo moduan ari naiz eta gure artean ez da sarraskirik egon, baina entzun izan dut ashaincak eta armetan altxatutako taldeen artean borrokak izan direla. Shipibo herria beti mantendu izan da libre kanpoko eraginetatik, pertsona gutxik bisitatu izan gaituzte; gure herria; konstituzionalki, gainerako herriak bezala, autonomoak gara, gure herriaren antolamendua guk egiten dugu, eta erabakiak guztion arteko batzarrean hartzen ditugu. Ez gobernuak, ezta armetan altxatutakoek ere ezin digute ezer inposatu.
Zein da zuen antolamendu soziala?
Komunitate bakoitzak bere buruzagia du, udal garbiketaz arduratzen den udal langilea eta teniente-gobernatzailea, herrian arazoak daudenean bitartekari lana edo neurriak hartzen dituena. Alkatea 50 komunitateen ordezkaria da. Udal hauteskundeak direnean alderdiak aurkeztu egiten dira eta herriak hautatu egiten ditu karguok. Oraingoan zerrenda independentea osatu genuen eta garaile atera ginen.
Zein da populazioaren bilakaera, eta zertaz bizi da?
Azkar hazten ari da, duela hamarkada bi Iparian 20 bat komunitate ziren eta gaur egun 50 dira. Batez ere nekazaritzatik bizi dira eta modu autosufizientean, hots, ekoiztutakoa familiak kontsumitzen du. Zerbait Pucalpa hiriko azokan saltzeko ere uzten da baina horrekin ez da etekinik ateratzen, Pucalpara egun bat dago ibaiez --garraio modu bakarra-- eta azokan saldutakoa bidaia eta bertan zertxobait erosteko erabiltzen da, eltze edo jantziren bat.... Horrez gain, arrantzaz ere bizi gara eta emakumeek artisautza lanak egiten dituzte, baina ez dago ia merkaturik saltzeko.
Horrenbeste egur dagoen lekuan, ez al da egurra bizitzeko lehengai moduan erabiltzen?
Batzuek egurra ateratzen dute, baina eurak mantentzeko lain, ez etekinik ateratzeko: urtean sei edo zazpi zuhaitz bota eta kito, oihana zaindu egin behar baita. Horrez gain, ez dugu ustiapena handiegirik egiteko tresneriarik.
Nabaritzen al duzue Amazonaseko oihanak pairatzen duen hondatze prozesua?
Bai, konpainia handiek aberastasun handiagoa edukitzeko euren tresneria erraldoiak sartu eta oihana suntzitzen dute. Guk, aldiz, mendea joan eta mendea etorri hemen bizi arren, ez ditugu zuhaitzak kupida barik botatzen, finean gu zuhaitz artean bizi gara eta.
Zein da Amazonian bizi diren gainerako herriekiko harremana?
Ashainca edo shipiboa izateaz gain, badakigu guztiok indigenak garela eta elkar lanean jardun behar dugula. Gure aiton-amonek dioskutenez, garai batean herrien arteko borrokak izaten ziren baina gaur egun ez, lanerako zein merkataritzarako harreman onak dauzkagu.
LETONA, Xabier
14-15

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\PERU
Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Herri indig
Pertsonaiaz\DIAZ3
Egileez\LETONA1\Politika

Azkenak
2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eguneraketa berriak daude