"Nazioa eta autodeterminazioaren inguruko eztabaidarako prest gaude"


2007ko otsailaren 21ean
EBk ezkerreko erantzuna emanez jarraituko du bere ibilbidean
"Nazioa eta autodeterminazioaren inguruko eztabaidarako prest gaude"
Julia Madrazo, Bilboko Udalean Ezker Batuko zinegotzia
Ibilbide politiko laburra badu ere, Julia Madrazok kalean hartu duen kultura politikoaz hitz egin digu. Bilboko Udalerako Ezker Batuak aurkeztutako zerrendaburuak 30 urte ditu, abokatua da eta, egia esan, abizen ezaguna du, Javier Madrazoren arreba baita.
Udal politikari buruz hitz egiten hasi aurretik, Lasa eta Zabalaren hileten inguruan gertatutakoaz zure iritzia entzun nahiko nuke.
Ezker Batuaren iritzi publikoa adierazi dugu dagoeneko, baina argi dago Ertzaintzaren jokabidea gehiegizkoa izan zela. Carlos Bueren epailearen jarrera ez dakit legezkoa izan den baina ez da oso humanoa izan. Gesto por la Paz eta Anmistiaren Aldeko Batzordeek izan dituzten enfrentamenduei buruz zera esango nuke: bakoitza libre dela bere iritzia nahi duen orduan eta tokian emateko baina LAB, HB eta Batzordeen ekimen falta nabarmena adierazten dituzte kontramanisfestazio horiek. Kontramanifestazioek gehienetan konfrontazioa egoerak ekartzen dituztelako.
Zure ibilbide politikoa nahiko laburra da, hauxe duzu lehenengo ardura instituzionala. Nola ikusten duzu zure burua Bilboko Udaleko zinegotzi?
Zuk aipatzen duzunaren arabera, hau da, kargu instituzionala betetzen dudan lehendabiziko aldia da, baina nire ustez eta Ezker Batuaren planteamenduen arabera, politikaren arloa askoz ere zabalagoa da. Mugimendu sozial desberdinetan eta kale mailan ematen diren fronte desberdinetan aritu naiz. EILASeko abokatua izateaz gain, Salhaketa taldearen barruan ibilia nago, Rekaldeko auzo-elkarteetan jardun dut, San Frantzisko auzoan ari den abokatu talde batean ari naiz... Hori ere politika egitea da, bizitza instituzionalean eragina duten taldeak baitira. Gainera, esperientzia hau oso baikorra iruditzen zait, beste kargu publiko batzuek egiten dutenaren kontra, kalearekiko dudan harremana zuzena delako. Udaletxean ez naiz arrotz sentitzen kalean hartutako kultura politikoa landu baitut.
Sorpassoa PSOEren aurkako Izquierda Unidaren ofentsibaren izena dugu, baina nola itzultzen da hori errealitatean?
Ez da ofentsiba, eta ez da PSOEri aurrea hartzea ere. Gero eta argiago ikusten ari gara, PSOEk, nahiz eta kontrakoa esan, aurrera daraman politika eskuinekoa dela, horregatik gure erronka nagusia estatu mailan IU ezkerreko indar hegemonikoa bilakatzea da. Hau da, ezkerreko boto emaileek IU estatuan eta Ezker Batua Euskadin erreferentzia izatea. Gainera, PSOEk ez du eskuineko politika soila egiten, baizik eta ezkerreko baloreak kutsatzen ditu.
Euskal Autonomi Elkarteko azken udal hauteskundeetako datuak aztertuz gero, Ezker Batuak emaitza onak lortu ditu Ibar Ezkerrean eta gainerako zona industrialetan. Zona hauetan daude Ezker Batuaren baseak?
Urte askotako lanaren fruituak jasotzen ari gara, Ezker Batua ezkerreko erreferente bilakatu delako. Konfiantza honek egoera pribilegiatuan jarri gaitu. Ibar Ezkerrean, adibidez, egunero lan egiteko aukera ematen digu, aurrera egiteko aukera ematen digu.
Eta igoera hori ez al da PSOEk jaso duen zigor botoen emaitza?
Ez dut uste hala denik, orokorrean behintzat, nire ustez PSOEren boto asko PPra joan direlako. PSE-EEko boto emaile asko ez dira ezkerrekoak. Une batean PSEri botoa eman diote proposamen sendotzat jotzen zutelako, argi eta garbi.
Nire ustez Ezker Batuak HBren lana gustuko ez dutenen botoa ere jaso du eta, nola ez, orain arte abstentzioaren aukera hartu dutenek Ezker Batua hartu dute alternatiba bezala. Boto fidela izan arren, boto exigentea da eta ez da, noski, baldintzagabekoa.
Nolakoa da zure ustez, Ezker Batuaren boto emailea?
Mugimendu desberdinetan parte hartzen duen jendea da, sindikatuetan edota ekologian edota mugimendu bakezaleetan ibilitako pertsonak dira. Aldaketa gosea duten pertsonak dira, aktiboak, gardentasuna eta asanblea irekiak eskatzen dituen jendea da...
Eta horretan guztian non gelditzen dira Euskal Herriak dituen ezaugarri kulturalak, hizkuntza, desberdintasun izaera?
Egia da atal horretan defizitarioak garela, orain arte ez baitugu presentziarik eduki. Kontuan izan behar dugu herri honetan sentsibilitate desberdinak daudela eta honen ondorioz, sentsibilitate batzuek klase izaeraren alde jotzen dute, beste batzuek nazio eta abertzaletasunak dituen baloreak azpimarratzen dituzte. Hala ere, korronte desberdinak biltzen ditugu gure baitan. Gu beti agertu gara euskararen alde, hezkuntz ereduak direla eta administrazioaren euskalduntzea dela. Baina umiltasun osoz esaten dizut esfortzu berezia egin behar dugula euskara hizkuntza erabilia izan dadin eta denok euskalduntzeko.
Nazioa eta autodeterminazioaren inguruan ematen den edozein eztabaidarako prest gaude. Askotan esan dugu autodeterminazioaren alde gaudela, Izquierda Unidatik ere Estatu federala proposatzen dugun unetik.
Euskal Herriko mapa politikoak ez du zerikusirik Espainiako mapa politikoarekin. Zein hutsune bete behar du Ezker Batuak EAEko udaletan?
Eguneroko lanak erakutsiko du publikoki zein den beteko dugun hutsunea. Ez dut uste HB edota PSE-EEren menpe egon behar dugunik erabakiak hartzeko orduan. Gure helburua ezkerreko erantzuna ematea da.
Udal politika egiteko orduan, eta programak ikusita, ez da posible ezker abertzalearen planteamenduekin bat egitea? Nolakoak dira zuen arteko harremanak?
Hauteskundeak oso gertu ditugu oraindik eta egia esan ez dakit alderdien zuzendaritzen arteko kontaktorik izan den ala ez. Udal politikari dagokionez, ez dut uste beste alderdien menpe egon behar dugunik, lehen esan dizudan bezala. Kasu batzuetan HBrekin bat egingo dugu eta beste batzuetan Gorordorekin. PSE-EEk eta EAJk Bilbo irekiagoa eta partehartzaileagoa egiteko apustua adierazten badute, horren alde agertuko gara. Azken batean, ezkerreko eta progresistak diren ekimenen alde agertuko gara.
Ez al da Ezker Batua Madrilgo Izquierda Unidako irizpideen menpe geldituko?
Ez dut uste. Horretarako nahiko adibide ona dugu Legebiltzarrean izandako ibilbidea. Ez dugu inoiz Madrilgo Izquierda Unidatik deirik jaso ea zer egiten ari garen galdetzen. Programa komuna izan arren, nahiko libre ibili gara orain arte eta ez dut uste kontrakoa gertatuko denik.
Zein da zure iritzia Bilbo Metropolitarra plangintzaren inguruan?
EAJ eta PSE-EE aurrera eramaten ari diren plangintza erraldoia da. Bilbo banatzen ari dira ekonomikoki eta sozialki. Bilboko erdiguneak aberatsen hiria dela dirudi eta, aldiz, periferiak hainbat behar ditu. Amezola eta Abadoibarran etxebizitza sozialak ez egitea legeari kasurik ez egitea da. Ez dut uste politika horrekin bilbotarren beharrei erantzuten zaienik; espekulazioetan ibiltzeari, aldiz, eskandaluzkoa deritzot.
EAJk Bilbo proposatu nahi du 2000. urtean Kultura Hiriburu izendapena eskura dezan.
Lotsagarria da gaia aurkeztu den modua. Ortuondok uste zuen denok horren alde agertuko ginela, eta printzipioz ez da hain ideia txarra, baina forma aldetik akats asko izan ditu alkate jaunak. Hala ere, Ministro Batzordeak eskakizuna onartuz gero, lan handia dugu aurrera begira. Noski, ikusi beharko da baita ere nola banatzen diren udal aurrekontuak eta erabaki honek ezin du inolaz ere Bilbok dituen hainbat beharrei erantzuteko gaitasunean eragin.
GARTZIA, Myriam
8-10,11

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\IU/EB
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Pertsonaiaz\MADRAZO2
Egileez\GARTZIA3\Politika

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude