Soluzio nazionalistarik ez dago bortizkeriarentzako


2021eko uztailaren 19an
Elkarrizketa politikaren egoerari buruz: bereziki Euskal Herria
Soluzio nazionalistarik ez dago bortizkeriarentzako
Ramon Jauregi,Sozialisten idazkari eta Jaurlaritzako sailburua
Ramon Jauregi Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izana da. Eta horregatik, berekin hitzegitean PSE-EEren idazkari nagusiarekin eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarekin baino azken urte guztiotan EAEko politikagintza kudeatzen duen koalizioko alde sozialistaren buruarekin ari zara solasean. Eta normala denez, politika orokorra atera mahaira.
EAEko sozialisten buruak nola ikusten du egunotan Madrilgo gobernuak ematen duen debakle irudia?
Krisi sakon bat bizi dugu, aitortu beharra daukagu. Nabarmenena nire ustez zera da: Estatua desestabilizatzeko operazio serio bat dagoela. Okerrak egingo genituen, gauzak gaizki egin dituen jenderik izango da, baina une honetan Espainia dena zikindu nahi duten batzuen esku dago. Aginte ekonomiko edo mediatikoa daukate, eta Felipe Gonzalez kentzeko dena zimaurrez betetzea erabaki dute.
Desafio oso gogor bat da hori. Erantzunkizun politikoak izango direla uste dut, depurazioak ere bai. Baina gauza garrantzizkoago bat ere bada: sistema txantajeatzen ari diren horiek ere ordain dezatela.
Txantaiagile horiek zeintzu diren garbi daukazu?
Dudarik gabe. Espainiako politika eta finantzen munduan izan dira gertakizun batzuk zenbait pertsonai eta egoera sorrarazi dituztenak. Horiek daude hegaka une honetan Espainian gertatzen denaren gainean. Jendeak badaki susmoak nondik doazen; oraindik ezin baita susmoez baino hitzegin. Tentsio hau pasatzen denean, historiak bere lekuan ipiniko ditu sozialistak eta Felipe Gonzalez.
Felipe Gonzalez harrapatuta dago situazio guzti honen erdian...
Begibistakoa da Felipe Gonzalez ere erosionatzen duela prozeso guzti honek. Honek eraman behar gaitu sozialista espainiarrak aztetzera ea hurrengo hauteskundeei Felipe Gonzalezekin ala gabe egin behar diegun aurre. Eztabaida ez daukagu ahaztuta, baina daukagun ziklo ekonomikoa garantizatzeko, legealdia agortu beharra daukagu. Eta ondoren, sozialistok erabaki beharko dugu nola joan hurrengo hauteskundeetara. Orduan ebaluatuako dugu ze nolako desgastea jasan dugun, sozialistok orkorrean eta gure hautagaiek.
Euskal Herrira etorrita, eztabaida puska bat biztu duzu talde bakezaleen protagonismoa dela eta esandakoekin.
Uste dut ez nindutela oso ongi ulertu. Talde bakezaleek beren lana egin behar dute, bakearen aldeko mugimendu etiko baten bertebratzaile bezala, baina haiek bakarrik ez dira aski bortizkeriak bizi duen une berezi honi erantzuteko.
Bortizkeriaren jauzi kuantitatibo eta koalitatibo bat ikusten dugu azken hilabeteotan. Oso gauza larriak ari dira gertatzen. Hartzen badituzu HBko buruzagien deklarazioak, ETAren atentatuak aztertu, kaleko istiluak ikusi, afitxak, meatxuak, KASen diskurtsoa... Labeari egur gehiago bota nahi diote, gizarte osoaren gain presioa handitzeko. Eta honek erantzuna behar du, erantzun demokratikoa, ez beraiek dioten bezala gerra zikinaren erantzuna, inola ere ez. Bakearen aldeko militantzia eskatzen du, ez akojonatzea, kalea ez galtzea. Horretarako bakezaleek alderdiak behar dituzte, EAJ, EA, PSE eta beste alderdiek «a toque de corneta» deituta berekin batera bakea defendituko duten milaka militanteen laguntza behar dute.
Tentsioaren igoera hau zein klabetan ulertzen duzu?
ETAk uste du PPk Espainian irabazteak, hainbeste liluratzen duen negoziaketa politikoa eskuratzeko aukera emango diola. Horregatik, lehenbizi PPkoen kontra hasi da beren ekintzak burutzen, abisu bezala.
Gero, euskal politikagintzan iharduera askoz gogorrago bat sartu dute, urriagoak diren ekintza bortitzak konpentsatzeko. Jarrai bidezko mobilizazioa, KASen bidezkoa, kalean gatazka dagoen sentsazioa zabaltzeko. Azkenik, ezin dute ametitu organizazio bakezale demokratikoek kalean haiei irabaztea, eta jendea beldurtu nahi dute, kontrako manifestazioak antolatuz, politikari eta kazetarien kontrako afitxak ateraz, beren diskurtsoa gogortuz.
KASek erabakitako plan baten arabera antolatu da eskenatoki hau, azken sei hilabeteotan. Klimax bat sortu nahi dute, egoera animiko bat, kaleko giro bat, PPren gobernu bat hurrengo legealdiaren hasieran negoziatzera behartzeko. Ahalegin guztiak egin behar ditugu kalkulu horiek porrot egin dezaten.
Kalkulu hori bideragarria izango ote litzateke?
Bideragarriezina da Espainiako ezein gobernu demokratiko ETArekin negoziatzera esertzea, ezta tarteko tregoa bat dagoela ere. Algerren bezala, alegia. Hura pasatu zen, aukera galdu zuten, 78an euskaldun guztiekin herria eraikitzeko aukera galdu zuten legez. 92aren zain egon ziren, eta ez zen ezer pasa. Orain 96a edo 97an ari dira pentsatzen, eta ez da gertatuko. Ezker Abertzalean edo KAS barruan gehiengoa bortizkeriaz baino gauzak bakez hobeto lortzen direla konbentzitzeko joera bat nagusitzen ez den bitartean, etorkizun txarra ikusten diot gauza honi.
Nola bizi izan duzu HBko parlamentari batek zure aulkian karea bota zuenekoa?
Oso gaizki. Nigan pertsonalizatu nahi izan dituzte gaitz guztiak, eta ETAren kontrako borrokaren atalik beltzena. Ni joaz ipurdikoa EAJ eta EAri emateko, gobernuan elkarrekin gaudelako. Gure arteko lotura hautsi nahi baitute. EAJ eta EAri erasotzeko armarik onena «espainolak» deitzea dute, eta hala erabili dute joan den larunbatean ere.
Oso gogorra egiten zait nola nahastu nahi nauten barru-barrutik bai etikaz eta gizatasunez baina politikaz ere nazka ematen didan jokabide batekin. Baina euskal politikaren bizitzako osagai bat da, eta honetan urte asko daramagunok ohitu samarrak gaude. Nire duintasuna eta ildo politikoa defenditzeko modurik egokiena aurre ematea da, aurpegia erakustea.
GAL afera noizbait argituko ote da azkenean?
Bide horretan serio goaz. Kostako da munduan beste herri bat aurkitzea bere barruko gauza hain gogorrak hain sakon aztertu dituenik. Ikusi direnak ikusita, espetxean nortzuk dauden ikusitea, hala ere sistema judizialean sinesten ez badugu, norengan izan behar dugu konfidantza?
Baina argitasunak epaileen bidetik baino prentsatik atera dira.
Erresistentziak eta babesak izan direla esan daiteke, baina guzti hori erori da, eta ikerketa iritsi da inoiz iritsiko zenik askok uste izango ez zuten lekuetaraino. Horrek eman behar digu konfidantza, epaileak ari direla ikerketa egiten, ez dela politikarien arteko kontu garbiketa bat.
Kontu honen zipriztinek ez al zaituztete ikutuko, zu edo EAEko sozialistak?
Eusko Legebiltzarrean indarrez eta sinesgarritasunez azaldu nuen nire errugabetasuna, eta nire alderdiarena ere bai. Ez naiz inolako erantzunkizun penalen beldur, hain zuzen ere ezinezkoa delako. Eta Legebiltzarrean argi esan nuenez, ez naiz errepikatzen ariko. Baina ikerketak erantzule penalak emango ditu, eta orduan bakoitza dagokion lekuan azalduko da.
Hirukoaren osasuna zer moduz? Arrasaten bi botu zuriren bila dabiltz...
Nahiko nuke jakin norenak diren. Zihur nago gure lauek agindutakoa bete zutela. Eta demostratzeko, gu prest gaude gaur bertan sinatzeko zentsura mozioa, behar duenean EAJk aurkeztu dezan. Egun horretan botoak eskua jasoz eman daitezela.
Hirukoa ongi ari da funtzionatzen, gure arteko interlokuzioak olioztatuak daude, eta helburu eta programetan berdin. Hirurok dakigu ez dagoela beste koaliziorik, eta gobernu honen, diputazioen eta udalen batasuna haustea ezinezkoa ikusten dut.
Ajuria Eneko itunak zertaz hitzegin behar du?
Une honetan gertatzen denaz hausnarketa egin behar du. Diagnostiko amankomun bat egiteko gauza bagara, estrategia edo terapia kontsentsuatu behar genuke orain. Egia da ituna duela hilabete batzuk baino anitzagoa dela, IU eta EA etorri dira. Eta haustura egoera batetik gatoz, Elkarrirekikoa dela, bergizarteratzea, eta abar. Ezker Abertzalearen isolamendua edo harekiko hurbiltzea, horra bi muturrak. Esfortzu bat egin beharko da: diagnostikoa egin; alde bakoitzak koiuntura honetan egin behar dena azaldu; eta azkenik, funtzionamendu malgu batentzako mekanismoak ipini.
HBren munduarekiko hurbilketak EAJk eta EAk burutu behar dituzte, nik hori etengabe gaitzesten ibili beharrik gabe. Are gutxiago hasi hurbilketa horiek errentabilizatzen, une batean PPk egin duen legez. Eta nazionalistek onartu behar dute euskal gizartea den bezalakoa dela, jende asko dagoela haserre eta kokoteraino bortizkeriarekin. Ohartu daitezela bortizkeriarentzako soluzio nazionalistarik ez dagoela.
Sozialisten politika batzuetan EAJrenera eta hurrengoan PPrenera makurtzen da honetan.
Ez da hori. Gauza batzuk garbi eduki behar ditugu, eta une bakoitzean errezeta egokiaerabili. Une honetan, KASen jokabide gogor eta fazistei gogortasun eta irmotasunez erantzun behar diegu, behar izanez gero isolamenduz. Baina irmotasunak ez du esan nahi aukerak galdu behar ditugunik: tregua posibilitate bat dela, edo HB alderdi politiko normal bihurtu eta bortizkeriatik aldentzeko posibilitate bat balego, ezingo ginateke urrun egon.
Eta EAk autodeterminazioa ateratzen badu?
Gauza testimonial bat izango da. EAJren baino gogorragoa dela erakusteko. Hautesleei begirako kontuak dira, alderdiaren perfila markatzekoak.
ZUBIRIA,Pello
12-14,15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazJAUREGI2
EgileezUBIRIA2Politika

ASTEKARIA
1995eko ekainaren 25
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Adur Larrea
#2
Urko Apaolaza Avila
#4
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#5
Begi bistan
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude