Estela eta argizaioletatik pilotalekuen espazioetara


2007ko otsailaren 21ean
Anton Mendizabal eskultorearen elkarrizketa bere obraz
Estela eta argizaioletatik pilotalekuen espazioetara
Anton Mendizabal eskultorearekin solastatu gara bere obraz
Oiartzungo Udaletxeko arkupetan pilotan eskuz jokatzen topatu dugu. Izerdiak lehortu eta Tolarte etxean hitz egin dugu Anton Mendizabalekin Lasarte-Oriako kultur etxean erakutsi berri dituen eskultura lanak eta oraintxe burutzen ari den pilotalekuei buruzko serieko lanen artean. Ondoan daude hainbat sariketatan entregatzeko egin dituen garaikurra dotoreak, tartean ARGIA Sarietarako egindakoa.
Artisau edo eskultore bezala ikusten duzu zure burua?
Oso zaila da muga jartzea. Artisau bezala hasi nintzen, tallista ofizioa nuen: kutxak, argizaiolak... Gero hura desarroilatzen hasi eta eskultura munduan sartzen zara. Baina eskultura horiek edo maketa horiek errepikatzerakoan berriz ere artisautza mundura itzultzen zara. Momentu honetan eskultura gehiago egiten dut.
Gustuko eskultoreak zein dituzu?
Ez dut inoren eragin zehatza, askori zor diot zerbait. Euskal eskolaz hitz egitea gehiegizkoa gerta daitekeen arren, eskultura hizkuntza badago gure herrian: Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Ibarrola, Anda, Ugarte... Horiek pixkanaka hizkuntza bat gauzatu dute. Nik hizkuntza hori neurri batean asumitu dut. Hurrengo pausoa eman nahi nuke: nire estilo propioa sortzea, hori da zaila. Orduan esan nezake artista bat naizela, bitartean ikasle bat besterik ez naiz izango.
Azken seriean, pilotalekuaren espazioarena, ez dut Oteizaren estetika jarraitu, baina bai bere planteamenduak. Aurreko serie batean Txillidaren miresle naizela suma zitekeen edo Ugarterena, Basterretxea, Ibarrolarena...
Filosofiak zer eragin du zure lanean?
Filosofia eta Letrak ikasi nituen... Pedagogia, ez Filosofia. 25 urte bota ditut ikastolan, hasierako garai zail haietan gorputz eta arima han entregatuta ibili nintzen, gero pixkanaka tailagintzan aurrera segitzen nuen neurrian ikastola pixka bat uzten joan nintzen eta azken hiru urte hauetan utzi egin dut. Pedagogia ekintza horri zeozer zor diot. Nire obrak ulerkorrak egiten saiatzea adibidez, jendeari obraren ingurumaria aztertzen laguntzen saiatzen naiz, begiak eta sentsibilitatea irekitzen. Ez obra bera biguintzen. Hor arrisku izugarria dago. Obra didaktikoa egin daiteke, baina nik ez dut hori ikusten, oso sinplea litzateke. Kontzepto sakonagoak nahi ditut, baina laguntza emanez ulertzeko. Herriak prestakuntza behar du kultura eta estetika ulertzeko. Nire erakusketetan ia beti bisita gidatua egiten dut erraztasunak ematearren.
Zein dira erabiltzen dituzun gaiak?
Nire herriari zerbait ematea baldin badaukat eskulturaren bitartez, benetan sentitzen dudan zerbait izan behar du, nahiz eta modaz kanpo egon (kromletxak, intxixuak, pilotalekuak). Iritsiko da momentu bat beste gai batzuk ere landuko ditudanak. Oso erraza da modan dagoena egitea: neo-minimal, neo-kontzeptualismo, neo-bangoardia... Tentazioa da momentu batzuetan, baina behar hori sentitzen dudanean egingo dut hori. Oraingoz behintzat, nire herriko gaiak sentitzen ditut.
Eskultore gutxi izango dira pilotan eskuz jolasten dutenak.
Niretzat pilota jokoa funtsezkoa da nire obran. Azken hiru urte hauetan gai horrekin ari naiz, pilotalekuaren espazioa aztertzen eta. Horretarako pilota sentitu beharra dago, baina kantxaren barrutik; arkupe bat ikusle bezala edo barruan egonda ikustea oso desberdina da.
Material aldetik gehienbat egurra erabiltzen duzu.
Harria ere erabiltzen dut gauza batzuetarako, batez ere harriaren hoztasuna behar dudalako frontoiarena adierazteko. Frontisa hotz-hotza dago, etsai da batzuetan eta arbel beltza erabiltzen dut orduan. Egurra erabiltzen dudanean gehienbat haritza erabiltzen dut, baina intxaurra, gerezia, lizarra eta hemengo beste egurrak ere bai.
Guggenheimen inguruan sortu zen Kultur Kezka horretan partaide izan zinen.
Proiektu hori kultura herrikoiarentzat oztopoa baldin bada, eta hala izango dela dirudi, kaltegarria iruditzen zait. Ikusi behar da zer izango den hori, baina horrek esanahi du besteontzat gutxiago izango dela. Bestalde yankee-en kultur kolonizazioak ere kezkatzen nau.
Kultur Kezka segituan desagertu zen zoritxarrez. Alor askotako jendea bildu ginen, baina ez dugu horrelako gauza interesgarriak aurrera ateratzeko adorerik erakusten. Lehenengo prentsaurrekoaren bila goazela dirudi.
Donostiako Kursaalen proiektua gehiago gustatzen al zaizu?
Ni oso arkitekturazalea naiz eta proiektua gustatzen zait. Elementu berrizaleak ditu, nahiz eta hiri erromantikoa izan. Uste dut kontraste gisa biak irabazten ateratzen direla. Kursaal zaharra ez zen bota behar, baina behin botaz gero Moneoren aukera interesgarria iruditzen zait. Hori egiteko Donostiak eta Gipuzkoak zenbat sufrituko du? Ez luke sufritu behar, beste bide bat izan behar lukete proiektu herrikoiek. Proiektu handiak onak dira eta beharrezkoak, baina ez daitezela egin proiektu txikien bizkar. Guggenheimen kasuan garbi ikusi da gutxitu egin direla herri kulturarentzako aurrekontuak.
Kutxarekin zer harreman duzu?
Pilotalekuaren espazio horietan Kutxarekin tratua egin nuen: berak hartzen dizkit eskultura guztiak egin ahala, ikerketa lan bat bezala. Prezio finkoa jarrita daukagu. Esperientzia zoragarria da. Sozialismo utopikoarekin ametsa egiten genuenean horrelako zerbait nahi genuen, estatuak edo erakundeek artista babestea. Lasaiago egin dut lan, oso libre, inongo baldintzarik ez dagoelako eta pentsatuz egiten dudanagatik epaituko nautela etorkizunean. Nonbait ezin badut huts egin, lan honetan da.
Nire lan hori hor ikusgai egongo da. Bat falta zait hamarreko seriea bukatzeko. Azpeitiko Antxieta jauregian ari dira pilotari buruzko gauza hauek guztiak biltzen. Noizbait agian zerbait egingo da.
Hemendik aurrerako proiektuak?
Abuztuan Maulen erakusketa egingo dut... Hor esperientzia bat burutu nahi dugu. Arriben erakusketa zabaldu genuenean plaza zaharrean pilota partidua bertsoekin tartekatuz antolatu genuen, gauza batzuk berreskuratzeagatik. Gonbidatutako jendea gero erakusketara joan eta beste era batera ikusi zuen. Arte plastikoak beste arte batzuekin elkartzeko sistema bat da. Orain Maulen hori bera gehiago desarroilatu behar dugu.
Gipuzkoa eta Zuberoa arteko desafioa egingo dugu. Bina pilotari eta bertsolari bana. Eta frontoi ondoko gela batean pilotari buruzko nire lanak egongo dira erakusgai eta beste batean bestelako lanak eta artisautza lanak ere bai. Gero kantaldia ere izango da hango eta hemengo kantariekin. Jendearengan erakarpena izan nahi dugu. Hemendik bi urtera erakusketa egingo dut San Telmon. Hor beste elementu bat sar daiteke, antzerkia adibidez.
SAIZAR, Joxemi
37-38,39

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\MENDIZABA1O
Pertsonaiaz\MENDIZABA1O
Egileez\SAIZAR2\Kultura

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude