"Bailarako baserritarren zentroa bihurtu gura dugu Zamudio ".


2007ko otsailaren 21ean
Zamudioko Abeltzain eta Nekazari Kooperatibaren artikuloa
"Bailarako baserritarren zentroa bihurtu gura dugu Zamudio ".
Jose Antonio Lekerika, Zamudioko Abeltzain eta Nekazari Kooperatibako lehendakaria
Azken hilabeteetan arazoekin ibili dira kooperatiban. Lehengo lehendakariaren aldaketarekin gauzak baretu egin dira eta inbertsioetarako prest daude jada. Kooperatiba 1945ean sortu zen, 1946an 145 bazkide zituen eta gaur egun 300. Lekerika, 54 urteko larrabetzuarra dugu lehendakari berria maiatzaren 21etik aurrera.
Zer helbururekin sortu zenuten kooperatiba?
Garai batean bailaretan herri askotan sortzen ziren nekazari kooperatibak, bailarako baserritarren beharrei erantzuteko helburuarekin. Txoriherrin hiru daude, Zamudiokoaz aparte beste bi daude, Larrabetzun bata eta Lezaman bestea. Mungian ere, adibidez, beren bailara osorako eurak bakarrik daude eta horregatik daude horren indartsu.
Zein izan da 1994ko kooperatibaren balantzea?
Orain zuzendaritza aldatu berri dugu eta, beraz, ez dakigu datu horien fidagarritasunaz, eta datorren asterako kudeatzailea etorriko da aurreko balantze guztia egiaztatzera. Emaitzei dagokienez, gure helburua ez da etekinak sortzea, zerbitzua ematea baizik, baina amortizazioei eusteko zerbait ere eduki behar dugu: iazko datuen arabera hiru bat milioi pezetako (120.000 libera inguru) etekina izan genuen.
Nekazaritza krisiarekin zuen antzerako kooperatiba asko itxi ere egin dira, zuek nola pasatu duzue?
Beste batzuek nabaritu dute, ez dakit zergatik. Guk, egia esan, ez dugu krisiaren eraginik igarri, gero eta inguruetako jende gehiago datorkigu. 1995erako aurrikuspenak oso onak dira, batetik kooperatiba zabaldu eta pabilioi eta zilo berriak eraikiko ditugu ongarriak eta hirin berriak egiteko, nekazari-denda handitu, eta Bizkaiko Nekazaritza Ganbarak ere hona etorri gura du: Txoriherri bailarako baserritarren zentroa hemen kokatu gura dugu. Dagoeneko Jaurlaritza eta Bizkaiko Diputazioarekin berba egin dugu eta finantziazio aurrikuspen onak daude.
Dirulaguntza barik, zuena moduko kooperatibak ba al dira errentagarriak?
Baietz uste dut, baina hasiera bederen subentzioarekin izan behar du. Produktu askorekin galdu egiten da, zerbitzua eman behar baita; orain, esaterako, zahiarekin parra egin edo dirua galduko dugu, oso garesti baitago. Baina inbertsioak dauden neurrian, laguntzak egon behar dira.
Koopetatiba barruan arazoak izan dituzue Jose Luis Marcaida aurreko lehendakariarekin, zer iritzi diozue zuzendaritzan bere kudeaketari?
Ez dut gustoko kritikatzea, areago bera aurrean ez dagoenean, baina oraintsu Zuzendaritza Batzordean entzun izan dudanez, lehenengo bi urteak oso ondo pasatu ziren, baina geroago Marcaidak zuzendaritzaren ahalmenak eskuratu eta gura zuena egiten zuen, eta jendea pozik zegoen salmentak ondo zihoazelako.
Apirilaren 30eko batzar nagusian berak eman zituen datuen arabera, gauzak ez zeuden batere ondo. Batzar horretarako deialdia Zuzendaritza Batzordearen sinadurarekin agertu bazen ere, zuzendaritzak ez zuen deialdi hori egin eta indargabetu egin zuen. Maiatzaren 21erako ezohizko bilera deitu zen eta bertan zuzendaritza berria hautatu, eta ni lehendakari.
Hasieran Marcaida ondo ari ei zen, non okertu zen bere lana, bada?
Kudeaketa guztia bera bakarrik eramaten hasi zenean, ez zuen Zuzendaritza Kontseilua kontuan hartzen eta honek txarto egindako kudeaketa lanen batzuk aurkitu zizkion, baina ez nuke horietan sartu gura. Lehengo atean, adibidez, batzarrean zenbaitzuek kontatzen zutenez, kontuak hartuz gero Marcaidak kalera bidaltzen zituen, eta hauek alde egiten zuten gainera. Lehendakaria ez da inor norbait kalera botatzeko, ahalmen hori Batzar Nagusiarena besterik ez da.
Instituzioen ateak ere itxi egin zituela diozue, zergatik?
Pabilioia konpondu genuenean, Jaurlaritzak 11 milioi pezetako dirulaguntza iragarri zigun, eta jadanik 4,5 milioi pezeta eman zizkigunean kontuak eskatu zituen eta ezer ez zegoela eginda konturatzean diru hori itzultzea eskatu zuen. Beste arazoetariko bat izan zen, Aberenako kapitalaren interesena: Marcaidak Aberenarekin arazoren batzuk izan zituen eta, beraz, Aberenak ez dizkigu interesok ordaintzen. Dena den, arazo hau Aberena eta La Caixarekin batera konponbidean dago.
Berak salatzen duenez, EAJk guztia kontrolatu gura du eta horregatik prestatu du bera kentzeko jokaldia?
Zuzendaritza Batzordeak Marcaidak deitutako apirileko batzarreko deialdia ikusi zuenean, lau milioiko zorra hemendik, zortzi hemendik, baserritarrek jarrita dauzkaten sei milioiak, beste bost Caja Ruralean... Horrek eragin du hau, beste ezerk ez. Gure kooperatiban ideia guztietako jendea dago eta baita Zuzendaritza Batzordean ere. Orain jadanik instituzioekiko harremanak bideratzen ari gara eta urak bere onera datoz.
LETONA, Xabier
20,21

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Nekazaritza
Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Abeltzantza
Pertsonaiaz\LEKERIKA1
Egileez\LETONA1\Ekonomia

Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eguneraketa berriak daude