"Trikitixa ez da musika-tresna ahalguztiduna, muga asko ditu"


2021eko uztailaren 16an
Joseba Tapia trikitilariari elkarrizketa
JOSEBA TAPIA
"Trikitixa ez da musika-tresna ahalguztiduna, muga asko ditu"
Donostian bere laugarren diskoa aurkeztu ondoren harrapatu genuen sekula santan ipurdia kieto leku batean izango ez duen gizasemea. Elkarrizketa egin eta ziztu bizian atera zen Iruñea aldera, Tapia eta Leturia Band diskoaren aurkezpena egin asmoz. Trikitixa munduan puntakoa dugu Joseba Tapia, eta asko du oraindik esateko musikari lasartear honek.
Azken diskoan, "Tapia eta Leturia Band", taldeko partaide guztiak dira protagonistak...
Hori izan da garrantzitsuena gure ibilbidean: talde osoak egin duela diskoa orain. Orain artekoak Leturia eta biok egindako kantuak ziren, eta ondoren beste zenbait musikariren laguntza izaten genuen. Disko honetan lortu dugu talde finkoa osatzea, eta ez bikote baten atzean datorren taldea. Uste dut, honela, suerte handia izan dugula, uste horretan gaude behintzat. Disko honetan denok egin ditugu kantuak: Mikelek mordo bat egin ditu, Batizek ere bai, neronek... Letra aldetik ere laguntza ugari izan dugu: Andoni Egaña, Jakoba Errekondo, Jesus Mari Irazu, Jon Sarasua, Xabier Montoia, Patziku Perurena, Asier Serrano, Mikel Markez eta geronek egindako kantuak agertzen bait dira.
Disko hau zer da, rock munduan muturra sartzen duen trikitixa diskoa edo trikitixaz hornituriko rock diskoa?
Zaila da horrelako definizio bat ematea. Nik uste dut Tapia eta Leturiaren ibilbidearen barruen bakarrik koka daitekeela disko hau. Disko honetan ez dugu proposatzen musika estilo bat, edo trikitixak rock mundura pasa behar duenik, edo trikitixaren egoera rock munduan. Egin duguna da momentuan okurritu zaizkiun erritmoekin komunikazio bat sortu. Oso arbitrarioak izan dira erritmo aukeraketa horiek, eta ondorioz, garrantzitsuena ez da estiloa bera baizik eta estilo horrekin egin ditugun joko komunikatiboak.
Duela gutxi Elkar etxeak Triki izeneko azpizigilua sortu zuen. Zergatik ez da editatu zuen diskoa azpizigilu honekin?
Guk ez dugu esango disko hau trikitixa ez denik; alderantziz baizik. Ez du zertan trikitixak akordeoi diatonikoari lotuta egon behar; Tapia eta Leturia izenarekin ageri den guztia trikitixa dela uste dut, talde konsagratua baikara trikitixa munduan. Adibidez, gaurko "country" musikan batzuek ez dute jadanik banjoa edo bibolina erabiltzen, eta hala ere "country" taldeak izaten jarraitzen dute.
Nik uste dut, "country"arekin gertatu bezala, Tapia eta Leturiarekin gauza bera gertatzen dela: guztia trikitixaren mundutik eta ikuspuntutik begiratuta dago, baita trikitixa gabeko kantuak ere. Beraz, trikitixa disko bat da. . Beharbada ez da trikitixaren ibilbide naturalean kokatzen, baina guk horrela aukeratu dugu. Gure ingurunea horrelakoa da, gure taldea rock mundutik dator, musika elektrikoa entzuten dugu, eta konplexurik gabe egin dugu salto beste erritmoetara.
Disko entzuterakoan nabari da erabat "sueltoan" ibili zaretela. Zein da disko honen freskotasunaren sekretua?
Alde batetik taldeko beste partaideek ere parte hartu dutelako da freskoa. Lehenengo aldia da Mikel Artiedak kantuak konposatzen dituela... Nik uste kantuaren erabileran dagoela freskotasuna; abestiak erabili egiten ditugu, erritmoak erabili egiten ditugu gure nahi eta amoetarako, eta uste dut horrek ematen diola freskotasun hori.
Euskal Herrian musika estilo bat miresteko ohitura dugu, eta musika estilo horren barruan talde bat edo bakarlari bat. Adibidez, Euskal Herrian badauzkagu "heavy", rock edo "blues" zaleak, eta musiko askok egiten dutena zera da: hartu dezagun adibidez "blues"-a, eta honen barne Buddy Guy. Musikoak esaten du; saiatuko naiz bera bezala jotzen"; musiko honek lortzen duenean bere antzera jotzea iruditzen zaio bidea bukatua dagoela, eta badirudi entzule eta kazetariek onartu behar dutela gure maila. Baina hori ez da bide zuzena. Uste dut musika estilo oro "erabili" egin behar direla. Rocka edo "blues"-a gustatzen zaidala? Ba, "nire" egiten dut musika, "nire" egiten dut jotzeko modu hori, eta hortik habiatuta egiten diren kantuek badute nortasun berezi bat.
Ez al zarete betiko Tapia eta Leturiaren entzuleen hasarrearen beldur?
Oso irristakorra da definizio hori. Ez dut uste Tapia eta Leturiaren entzulegoa beti bera izan denik. Hasi ginenean trikitixa eta panderoaz osatutako taldea ginen, eta hori bakarrik egiten genuen, Lajak eta Martinek egiten zuten gauza bera. Orduan publiko bat genuen; gero aldatzen joan da. Trikitixa herritik hirira etori zen. Ordurarte trikitixaren mundua, hirian, gaizki ikusitako gauza zen, baserritarren seinale. Gogoratzen dut Donostian jo izana behin eta jendearen begiradak "hauek zein menditik jeitsi dira?" esaten zuela.
Gure publikoa ere aldatzen joan da, baina naturalki, naturalki ere trikitixa baserritik kalera jaitsi zelako. Gure publikoa ez da beti bera izan. Gabi dagoena da trikitixa bakarrik entzuten duen jendeak seguruenik ez duela disko hau gustuko izango. Guk ezin dugu hauei begira egon beti, eta horretara bakarrik mugatu, bestela ez genuke inoiz ezer diferenterik egingo. Hala ere, uste dut oraingo Tapia eta Leturiaren entzule askoren gustukoa izango dela. Ez genuke inor ofenditu nahi disko honekin, baina beharrezkoa da aukera hauek aprobetxatzea.
Ba al dugu euskaldunok, eta euskal musikak zehazki, gainditu gabeko konplexurik?
Uste dut arriskutsua dela euskal edo euskal nortasunaz hitz egitea. Oraindik jende askok baditu. Euskal Herian beste mailatan ere konplexu asko daude. Nortasunarekin ere konplexua sko daude: euskaldun gara, ez gara? Nortzuk dira euskaldunak? Zer da euskal musika? Noraino iristen da euskal musika? Gauza hauek ez daude garbi eta konplexu asko sortzen dituzte. Dena den, ez dut uste konplexurik gabeko gizarte bat nahiko nukeenik ere. Maila batean ez dut uste txarra denik. "Konplexu" hitza bera negatiboa da, baina askotan gure ezinak eta desorekak garbi ikusten ditugu horrela. Autokritika beharrezkoa da.
Ba al dago soinu txikiarekin nahastu ezinezko musikarik?
Dudarik gabe. Disko honetan bertan badaude kantu pare bat trikitixarik ez dutenak, ez genuelako ondo ikusten estilo horretan. Soinu txikiak kantua "suabizatu" egiten du, eta guk kantu tenso bat proposatu nahi genuan; horregatik ez genuen sartu. Ez dut uste trikitixa instrumentu ahalguztiduna denik, muga asko dauzka eta bere esparruan mugitzen da. Nik oso gustora jotzen ditut garai bateko arin-arin eta fandango zaharrak, eta uste dut bere espazio naturala horixe dela gainera.
Nola dator "erreleboa" trikitixa munduan?
Oso ondo ikusten dut: gazte jende piloa, ideia askorekin... Jende askok erantzun negatiboa eman izan dio galdera honi, oraingo gazteek ez dutela bide zuzena jarraitzen eta horrelakoak.
Musikari bakoitzak bere ibilbidea du, eta ezberdina gainera. Gure kasuan hau izan da eta ondoren datozenek beste bide batzuk sortuko dituzte. Garbi ikusten duguna da ez garela betirako izango, ondorengoak etorriko direla, gauza berriak asmatuko dituztela eta gu atzean geldituko garela. Izadiaren legea da, ezta?
Joseba Tapiak soinu txikia ezagutu ez balu, zertan arituko zen orain?
Ez dago jakiterik, baina akaso musika munduan jardungo nuke beste instrumenturen batekin. Ezdakit zer gertatuko zen, baina oso pozik bizi naiz musikaren munduan.
Imajina daiteke Tapia Leturiarik gabe?
Nik uste dut inor ez dela ezinbestekoa inongo egoeratan. Gaur egun jendea ezkondu egiten da baina separatu ere bai, eta gero beste batekin maitemintzen da. Dena den, Leturia eta bion arteko loturak nahiko emaitza positiboa ematen duela uste dut.
Bada zeozer egin nahiko zenukeena baina ezin izan duzuna egin?
Asko! Nik, soinu txikiak bezala, muga asko dauzkat Gauza askotarako ez naiz oso bizkorra, eta beraz ezinezko gauza, ako. Dena den, uste dut zorionaren mugetan bizi naizela.
Zure burua imajinatzen al duzu Rufino Arrolaren modura, 86 urterekin eta plazaz-plaza?
Horrelaxe imajinatzen dut. Ez dakit adin horretara iritsiko naizen, baina uste dut beti ibiliko naizela trikitixaren inguruan.
Joseba Tapiak, esnatzen denean, zeren premia du, eta zer egiteko irrikan esnatzen da?
Asko kostatzen naiz esnatzea eta gehiago jaikitzea. Premiak? Asko, denok bezala. Gustatuko litzaidake egien ditudanak baino bost aldiz gehiago egitea. Alde horretatik falta asko ikusten ditut nire barruan ere.
Zer egin behar duzu lasai gelditzeko? Zer egiteko asmoa edo gogoa?
Ez dut luzera begiratzeko ohituraruik, nahiko "gaur eta bihar" bizi naiz. Nire buruari ez diot inoiz ere horrelako galderarik egiten. Badakit gaur zer ari naizen egiten eta gutxi gora-behera bihar zer egin nahi dudan. Hortik aurrera ez dut gehiegi pentsatzen.
Badakigu Euskal Herriko Trikitixa Elkartean zabiltzala. Zertan dago gauza momentu honetan?
Eztabaida asko izan da elkartearen inguruan duela hilabete batzuk. Gazte jendea eta zaharren arteko lotura izango zenaren ibilibidea hasi genuen, eta oso mantso baldin badoa ere, uste dut Trikitixa Elkartea aurrera doala. Lanerako prest dago jendea, hileroko bileratan biltzen gara eta zenbait poriektu aurrera doaz. Beharko genukeena zera da: trikitilari gehiago inguraraztea. Hori denboraren lana da, bitartean guk konfiantza eta lasaitasuna transmititu nahi dugu. Txapelketen eta horrelakoen aferak giroa gogortu egin dute, eta horrela zailagoa da antzeko proiektu bat aurrera ateraztea.
Xabi Nabarro
37-41

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariTAPIA3
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazTAPIA3
EgileezNABARRO2Kultura

Azkenak
Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Eguneraketa berriak daude