"Arrantza politika zuzen barik Ondarroa hondoratu egingo da ".


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ondarroako arrantzaleen egoera latza
"Arrantza politika zuzen barik Ondarroa hondoratu egingo da ".
Victor Badiola, Ondarroako Altura Armadore Elkarteko idazkaria
Ezin ukatu, Ondarroako arrantzaleek sasoi hobeak ezagutu dituzte. 1992an alturako 80 bat arrantzuntzi zeuden; gaur egun 60 dira eta haien mastek modernizazioaren ekaitzari eutsi ezinean daude. Masta horiek zutik iraun dezaten ari dira Alturako Armadoreen Elkartea eta Victor Badiola. Markinan bizi eta beharra Ondarroan duen lekeitiarra.
Alturako sekorean untzien modernizazio beharra nabarmena da; ez al doa geldotxo?
Hasi ere ez da egin. 1994ko martxoan Eusko Legebiltzarrak Arrantzaren Plan Estrategikoa onartu zuen, eta honek oso ondo zehazten ditu arrantzaren munduak dituen arazoak, baina planari dagokionez, orain arte ez da argitalpen bat besterik atera. Ez ei dago aurrekonturik, eta beraz aurrekontu barik nekez atera daiteke aurrera inongo planik. Kontu eskatzerakoan Jaurlaritzak aurrekontuekin arazo handiak dituela azaldu zaigu; EBko egiturazko fondoak gobernu zentralera iristen asko pasatzen dela eta gero hori autonomietara pasatu behar da. Dena den, ez dugu ikusten diru-iturri berriak topatzeko ahalegin handiak egiten direnik, sektorea aurrera atera behar bada, finantziazio iturriak topatu egin behar dira.
Diozunez, badirudi sektorea diru publikoarekin bakarrik atera daitekeela aurrera.
Laguntza beharrezkoa da, baina nik ez dut esaten armadoreak bere baliabideak jarri behar ez dituenik, eta horretan dago gainera. Arrantzuntziak hor daude uretan, gainbalio bat dute, suntsitze prezioa, arrantza eskubide prezioa... eta armadoreek finantziazio ekonomikoa segurtasunez ikusten badute dena arriskatzeko prest daude. Baina guk apustua egiten badugu eta % 18ko banku interesa ematen bazaigu, nekez lehiatu ahal izango naiz % 4koa duen frantziarrarekin.
Gakoa orduan interesean dago?
Lehenbizikoa finantziazio ona lortzea da, eta ondoren kudeaketa hobetzea. Familienpresaren kontzeptua gainditu behar da, eta honek kudeaketa profesional serioa eduki dezala, urte bukaeran etekinak ikusi eta inbertitzen jarraitu ahal izateko. Ondarroan 12.000 pertsona bizi dira, horietatik 8.000-9.000 arrantza ustiaketatik bizi da, eta politika zuzenik martxan jartzen ez bada hondoratu egingo da.
Modernizazioarekin ari zara, ez al litzateke berrikuntzarena etorkizunari lepotik heltzeko modua?
Berrikuntzak askoz diru gehiago eskatuko luke, eta guk gura duguna oraingo une txarra gainditzea besterik ez da. 2.000-3.000 milioi pezeta besterik ez lirateke behar, eta 3R planean 40.000 pezeta gastatu dira, emaitza airosorik lortu barik gainera.
Industria transformatzailearen sorrera ere ardatz gisa hartu izan da. Nola eman behar dira pauso horiek?
Modernizazioaren ondorioz sor daitezkeen langile soberakinak, industria tranformatzaile honetara bideratu beharko litzateke. Ondarroako --edo beste herri batzuetako- portuaren arrantza ustiaketara lotutako industri lurrak sortu beharko lirateke bertan industria transformatzailea eta kontserbatzailea jarri eta guztion elkar laguntzarekin arrantza errentagarri egin dezagun.
Danimarkan, esate batera, arrantza ekoizpenean 8.000 pertsona dihardute eta transformazio industrian 32.000 pertsona; hots, itsasora doan pertsona bakoitzeko beste lau portuan transformazioan ari dira. Hori da arrantza errentagarri egitea, ekoizpenaz jabetzeaz gain beste lau lanpostu zuzenak sortzen dituzu, gehi zeharkakoak. Holanda eta Alemaniako kasuak antzerakoak dira.
1996an Espainiak bere arrantza eskubideak berreskuratuko ditu; nola eragingo du honek Ondarroako alturako itsas-flotan?
Berez, 2003. urtean berreskuratu behar ziren baina aurreratu egin ziren, printzipioz bi puntu garrantzitsuenak errespetatuz: bat bazterketa alboratzea, eta bestea 1983an Europako Komunitateko kideek onartu zituzten harrapaketa kuotak errespetatzea. Hori 2003ra arte aldaezina da. Espainia eta Portugalek, 1986an Komunitatera sartzea, kuota horiek onartu behar izan zituzten eta, beraz, orain ere gure flotak urte osoko harrapaketak planifikatu beharko ditu; horrez gain, gure ekoizleentzat zigor eta kontrol bereziak daudela ahaztu ahal izango dugu. Halaber, egunero 40 arrantzuntzi Irlandako Boxera sartu ahal izango dira.
Europako zenbait estaturen interes ekonomiko sakonak ere salatu izan dituzu, zeintzuk dira?
Arrantza aberastasuna dagoen kontinente-plataformak dituzten estatu horiek gure merkatua gura dute. Plataforma horiek dituztenez, horiek beraiek bakarrik ustiatzea gura dute, baina gero gure merkatuetan saltzeko. Nire arraina egiten dut, nire arrantzalearekin harrapatzen dut, baina saltzera zure etxera noa. Hori da euren elkartasuna. Hortik datoz eraso horiek, Kanadak bere eremua 200 miliatik 2.70lera zabaltzeko agertzen duen asmoa... Helburua gure merkatua da.
LETONA, Xabier
16,17

Gaiez\Ekonomia\Lehen sekto\Arrantza
Pertsonaiaz\BADIOLA4
Egileez\LETONA1\Ekonomia

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude