"Bake konferentzia ez zitzaidan ekimen arbuigarria iruditu".


1995eko maiatzaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Odon Elorza Donostiako alkatearekin elkarrizketa
"Bake konferentzia ez zitzaidan ekimen arbuigarria iruditu".
Odon Elorza, Donostiako Alkatea
Bigarrenez, Odon Elorza Donostiako alkatetzarako PSE-EEren hautagaia da. Donostiarra eta Zuzenbidean lizentziatua. 39 urte baino ez dituen arren, jada 16 daramatza politikagintzan, 1979. urtetik. Hiriburu bateko alkate izan eta bere alderdian kargu garrantzitsurik ez duen politikari bakarrenetakoa dela azpimarratu digu.
Benetan uste al duzu alkatetza errepikatzeko aukera daukazula?
Donostiarrek azken lau urteotan egin dugun lana eta gestioa kontuan hartzen badute, bai. Donostiaren modernizazio, berpizte eta gaztetzearen prozesua sustatu eta sakondu dugu. Hori guztia egin dugu, hain konposaketa ezberdina duen hiruko gobernu batek, EAJk, PPk eta PSE-EEk osaturikoak, inplizitoki dakartzan eragozpenak izanda ere.
Zertan aldatuko litzateke Donostiako Gobernua hirukoa agintera iritsiko balitz? Ez da gauza bera izango PPrekin edo EArekin agintzea...
Ikusteke dago PP kanpoan geratuko den, baina hala balitz politika aurrerakoiagoa egiteko aukera izango litzateke, hirigintza eta etxebizitza gaiei dagokienez batipat. Lau urteotan sentikortasun falta jasan dugu EAJren eta PPren aldetik etxebizitza politikak diseinatzerakoan. Beste baldintza batzuetan politika oldarkorragoa garatuko genukeen. Etxebizitza babestuen promozioa eta alokairuko etxebizitzak prezio egokiagotan jartzea falta izan zaigu. Ez dugu behar bezainbeste borrokatu lurraren espekulazioa.
Zerk arduratzen zaitu gehien: amaitzear dagoen legealdiko lorpenak kapitalizatzeko eragozpenak, ala orokorrean PSOEk jasaten duen narriadura gainditzeko eragozpenak?
Azken honek. Hiritarrek ontzat hartu dute gestioa, eta oposizioko taldeen zenbait hautagaik aitortzen dute garatutako lana ona izan dela. Bestalde, giroan antzeman daiteke PSOEren narriadura eta sinesgarritasun galera Estatu mailan, ustelkeria kasuak eta justifika ezin litezkeen beste kontu batzuk direla medio. Baina ilusioz, eta tipikoa ez eta zuzena izango den kanpainari esker, jendearengana iristea eta bozkatzerakoan beste kontu batzuk kontuan hartzea lortuko dugu: gestio mailakoak, PSE-EEko hautagaiaren izaerari dagozkionak, oso talde jatorra daramagula...
Epe sozialista amaierara iristen ari al da?
Alderdiaren politikan zenbait aldaketa egiten ez badira, mezua eraberritzen ez bada eta bai Gobernuan eta bai zuzendaritzan pertsonak aldatzen ez badira, sozialisten epea boterean amaierara iristen ariko litzateke. Hala balitz, basamortuan barrena bidaia hasiko litzateke eta oposiziora itzuliko. Mezu ezkertiarragoa hartzeko balioko luke horrek, praktika politiko pedagogikoagoa eta Gobernuan sozialisten politikak izan beharko lukeen konpromezua berreskuratzeko: gizartea eraldatzea.
Zenbat denbora beharko dute sozialistek oposiziora ohitzeko?
Iritsiz gero, eginbeharretara eta mentalitate berrira moldatzea berehalakoa litzateke. Ez luke inolako traumarik eragingo. Ohardun gara botere-epeak amaitzen direla, eta alderdi sozialistak gizartea eraldatzeko lanabes behar du izan, bai Gobernutik bai oposiziotik.
Zure alderdia markatzen duen ustelkeria eta promesak ez betetzearen irudia nola pentsatzen duzu gainditzea?
PSOEn gehiengoa jatorra eta ondratua dela erakutsi behar da, ikuspegi ezkertiarretik lan egiten duena. Donostiarrei zintzo eta bihotzetik hitz eginez, ondo egindakoak eta gaizki eginikoak planteatuz. Eta batipat, gainontzeko indar politikoekiko elkarrizketa eta tolerantzia izpiritu batek zuzendutako kanpaina eginez, inork pentsa ez dezan Donostiako sozialisten ordezkaritza baztertzailea dela; ez zintzoa eta imajinaziorik ez duena, alderantziz baizik.
Agian, jende askok ondo ikusiko luke PSE-EE eta PP joatea elkarrekin...
Ez da ematen koalizio hori. Gertatzen dena da biolentziari buruz hitz egiterakoan, bi alderdien buruek egiten dituzten analisi eta adierazpenak oso antzekoak izan daitezkeela. Hala ere, ez da horrela. Azken hilabeteotan EAJ eta PPren arteko borroka ikusten ari gara baketze estrategiari dagokionez. Aldiz, PSOE askoz diskurtso burutsuago eta lasaiagoa garatzen ari da.
Bestalde, irabazten duenak irabazita ere, hor dago Mayor Orejak Donostian agintzeko proposamena ere...
Hura beroan eginiko proposamena izan zen, Gregorio Ordoñezen hilketak hiriko sektore intelektual eta aurrerakoietan eragin zuen gaitzespenaren ondorio. Beraien ustez gure kaleetan pluraltasun politikoa egotea aberatsa da. Modu ezberdinean pentsatzen duten gizon-emakumeak egotea, baina arau demokratikoak errespetatuz, elkar-bizitza posible egiteko.
Dena den, alkatea aukeratzean serioski hartu behar dira kontuan zein izaera eta zein proposamen dituen hiriaren arazoei erantzuteko. Ezin da beroan jokatu eta PPk proposatzen duena alkate jarri behar dela esan Gregorio Ordoñezen hilketaren gaitzespen-adierazpen soil moduan.
Zertan amaituko da Kursaalen inguruan Mari Karmen Garmendiarekin duzun liskarra?
Donostiako zenbait proiektutarako Jaurlaritzako kontseilari nazionalistek ez dute euren laguntza ekonomikoa lotu. Hori da Kursaalen kasua. Konpromezu faltaren benetako arduraduna ez da Mari Karmen Garmendia, Joseba Arregi baino. Arregik hiru urtetan toreatu egin gaitu, eta aurrekontu guztia Bilboko Guggenheimen, Euskalduna Jauregian eta Donostian ez dauden beste ekimen batzuetan agortu du. Horrekin batera, beste jarrera batzuek ere ez diote mesede egin kultura eta aisialdi hornikuntzen garapenari Donostian. Horregatik salatu nuen egoera hau, eta horien artean zegoen Garmendiaren aurka egindakoa. Oinarrian, EAJ kritikatzen dut. Agian arrazoi baztertzaileengatik eta Donostiako alkatea EAJkoa ez zelako, gestioak errazten, konbenioen sinaduran... ez didate lagundu.
Sozialistak GALen erantzule al dira?
Ezin da esan sozialistok garenik GALen erantzule. Baieztapen horri epaileek epaitzerakoan eta gizarteak bozkatzerakoan erantzun behar diote. Epaileek afera epaitu zain egon behar dugu. GALen existentziak zuzenbidezko estatu demokratikoaren deslegitimaziorako balio izan du, eta argudio garrantzitsuak eman dizkie Espainian garantia demokratikoak egon ez, tortura eta gerra zikina dagoela esan... eta horren arabera borroka armatua justifikatzen saiatzen direnei.
Nola interpretatzen dituzu PP eta EAJren azken liskarrak, GALen afera eta autodeterminazio eskubidea direla eta?
Hauteskunde interesen araberakoak dira. EAJri interesatzen zaio, PP eta PSOEtik urruntzeko, EA deskolokatzeko eta nazionalismoaren esparruan botoak urratzeko. Horrela, nazionalismoaren estrategiaren gune bihurtu nahi dute, hauteskunde kanpaina bat gerturatzen denean edo Salburuako zelaietara joan behar dutenean egiten duten bezala.
PPk, aldiz, badaki EAJren aurka jartzea ondo etorriko zaiela Euskadin eta batipat Estatuaren gainontzeko lurraldeetan, non askok mesfidantzaz ikusten duen EAJ. Mayor Orejari oso ondo datozkio EAJrekiko aurkakotasun horren makulua edota biolentziari buruzko bere analisiak. Horrek botoak emango dizkiola uste du.
Gatazka eta biolentzia ez dira abstraktoak Donostian. Zure agintaldian inolako bilakaerarik sumatu al duzu?
Aurrera egiten ari ginela eta hiria irekiagoa, toleranteagoa eta elkar-bizitzarako eta elkarrizketarako egokiagoa bihurtzen ari dela uste dudanean, bat-batean gertaera lazgarriren bat gertatzen da. Orduan, gauza asko berplanteatzen dituzu eta urrats hori erreala baino fikziozkoa dela iruditzen zaizu. Hala ere, lau urteon ostean hiria pluralagoa dela uste dut, elkarrizketara gehiago jotzen dela.
Gatazka areagotu egin dela dirudi. Zergatik dela uste duzu?
Hauteskundeen hurbiltasunak eragina du beti. Gainera, GAL aferaren berragertzeak eta Lasa eta Zabalaren gorpuen aurkikuntzak muturtze fenomenoa eragin dute, eta HB-KAS-Jarrai munduko berehalako erantzuna. Testuinguru horretan beren mezuak areagotzeko, multzoa bateratzeko eta hauteskunde esparruari eusteko aukera ikusi dute; Ordoñezen hilketaren ostean sortutako duda txiki eta iritzi ezberdinen ondoren.
Zer deritzozu Elkarri-ren Bake Konferentzia bezalako ekimenei?
Bere garaian ez zitzaidan ekimen arbuiagarria iruditu. Nire alderdiak erabaki hura hartu zuen, eta errespetatu egiten dut. Gregorio Ordoñezen hilketaren jarraian izan zen eta ulertzen dut nire alderdiaren jarrera behartua zela. Beste testuinguru batean horrelako ekimen batek erantzun ezberdina mereziko zukeen PSOEren aldetik. Horrelako atentatu garrantzitsu baten ostean eta hain giro latzaren aurrean oso zaila zen PSOEk jarrera ezberdina hartzea. Ideia bat da, ezin dut txalotu, baina ezta arbuiatu ere. Gauzak egin behar dira, imajinazioa erabili eta irtenbideak bilatu.
JAUREGI, Mikel/ZUBIRIA, Pello
8-9,10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunUdal
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSE
PertsonaiazELORZA4
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude