"Audientziaren legeak proiektu falta adierazten du, helburu garbirik eza".


2021eko uztailaren 19an
Kultura gaiak oro har J.Inazio Ansorenaren iritziz
"Audientziaren legeak proiektu falta adierazten du, helburu garbirik eza".
J. Inazio Ansorena
Ikasketaz filogo eta lagunen lagun izaten dakien honek, Antena-3koek «Farmacia de Guardia»ko kapitulu batean parte har zezan gonbidatu zutenean, Mercero zuzendariak aitortu zuenez harriturik utzi zituen aktore gisa. Ni, berriz, berrikitan pianoa jotzen harritu nau.
Kontsumoa kontzeptua sartu da kulturan. Honek ez al du eskatzen industri-ekoizpena?
Ez da egia: kontsumo tankera batek eskatzen du hori. Industri-produktuen kontsumoa badago, baina horrek ez du esan nahi bestelakorik ez dagoenik. Saltxitxa industrialak hor daude, baina bestelakoak ere bai, on askoak gainera. Eta industri-ekoizpenean ere matizatu egin behar da.
Gauza da, produktuak iraupen urrikoak izatean sortzea baino saltzea dela helburua. Niretzat arazoa sortzea da. Saltzea komunikatzea da. Baina helburua saltzea izatean datza iraultza, eta iraupen urriko produktuak egiten dira.
Horrek ez al du sortzailea saltzailearen mende jartzen?
Ikuspegia falta zait horretan, orokorrean hartuta, garai hauek diferenteak diren jakiteko. Euskal Herrian garbiago dago gaur: administrazioarekin harremanik ez badaukazu, izugarrizko traba daukazu. Orain gainera harreman onak edukitzea konplexuagoa da. Ez dakit festetara joan behar den, edo inaugurazioetara, edo noren laguna izan behar den, edo telefono lan handia egin behar den... Baina gaur nabarmena da administrazioarekin harreman onak ez badituzu izugarri kostatzen dela produktu onak eginez aurrera ateratzea.
Ez da administrazioa bakarrik, ez nuke injustoa izan nahi. Badira beste aginte faktiko batzuk ere, kazetaritzan-eta, hiriburu bakoitzean dauden talde faktikoak... Eta haien esanetara egon behar duzu. Hori ez da bide ona.
Azkenean diplomazia askoz emankorragoa dela produktu on bat burutzea baino...
Bai, eta administrazioak badirudi ez dakiela bereizten zerk balio duen eta zerk ez. Egia esan, ez naiz gehiegitan joan, baina zerbait aurkeztera joan naizen batzuetan gauza harrigarriak entzun ditut. Duela gutxi entzun behar izan dut, administrazioko pertsona baten ahotik: «Baina zuk lana eginda dakarzu! Beste batzuek esaten didate `hau ematen badidazu halako egingo nuke' eta horrela bai». Egina eramatea zen akatsa! Eta hala ere esan beharra dago: euskal munduan administraziotik bizitzeko joera handiegia dago.
Azkenean administrazioa bihurtzen da erosle ia bakarra.
Geuk ere ez dugu nahikoa sinetsi gure produktuetan, euskal munduan. Eta hasierako izpiritura itzuli behar dugu. Orain dela hogeita hiru urte pailazoak euskaraz egitea nahi genuen. «Horretatik ezingo gara bizi _esan genuen_, eta egin dezagun beste zerbait ere bizitzeko, baina manten dezagun gure independentzia».
Une batean sinetsi dugu euskaraz ari garenok Euskal Telebistan ez bageunden ez ginela ezer, eta gezurra da. Bertsolarien kasuan bezala. ETB eta elkartearen arteko arazoan sartu gabe, lehengo batean esaten nion Andoni Egañari: «Jarri al diok bertsorik Zarauzko malekoiari?». Bertsolarien txapelduna, zarauztarra, eta ez ditu bertsoak kalean salgai jarri polemikaren erdian dagoen gai horretaz.
Aipatu duzun «independentzia» hitzak dirudi horretan klabea.
Une honetan, diruaren kanilak ura sosak tantaka ematen dituenean, askoren erreflexio bakarra izan da hartzak bezala hibernazioan sartzea, edo muntaketa ttikiak egitea. Agian elefantiasis pittin bat izan dela ere egia izango da, baina geuk ere bide berriak bila ditzakegu. Goazen geurea begiratzera. Kontua da ez dugula sinesten geu garenean eta egiten dugunean.
«Funtzioa» produktu aberatsa zen, zuzenean egina, gidoitik zuzenekora irabazten zuena. Eta ez du segitzen.
Produktuarekin pozik amaitu genuen. Garai hartan mugarria izan zen. ETBrekiko harremanez... ez pozik: ordura arte ongi moldatu ginen, hurrengo urterako hitz emanda geunden eta bat-batean era txarrean moztu zuten.
Hor lortu zen show mota bat, gero leku askotan imitatu nahi izan dutena. Beste telebistetatik etortzen ziren programa ikustera, eta Estatuan horrelakorik ez zela egiten zioten guztiek, Europan ere ez, izugarria izan da... Penagarria izan zen nola bukatu zen.
Ez duzue pentsatu esportagarri bihurtzea?
Planteatu izan da, baina guk ere ez dugu gehiegi tiratu. Askotan komentatu dugu gure artean behar bada euskaldunegiak garela horretan ere gaurko mundurako. Kanpoko eskaintzak asko izan dira, gehiago Txirri, Mirri eta Txiribitonentzat, baina telebista espainiarrak eginiko lehen eskaintza Xabier eta Piterrentzat izan zen.
Euskal Telebistaren kasuan «Funtzioa»k programazio berezi baten aldeko joera adierazten zuen. Eta geroztik gehiago jo da estandarizatuago batera.
Ikertzaile zara. Jo ezazu mezenas bat naizela. Ze proposamen daukazu nik laguntzeko?
Ikertzaile amateurra naiz. Eta ikusten dut nire sailean, musikologian, laguntzea merezi duen jenderik. Nik zer egingo nukeen? Benetan nor garen eta nor izan garen ezagutzera eramango gintuzketen proiektuak. Faltsukeria galantak badaude horretan, ez dakigu ongi zein garen. Abertzaletasunak balio batzuk dituen bezala, beste abertzaletasun batzuen kontrako mito borrokan sartu da. Mitoari bere lekua eman behar zaio: bizitzaren hatsa bilakatzea, baina ez kontzeptuetan.
XV. mendetik gaur arte hutsune handia daukagu. Mito behar horretan, oso urruti joan gara, historiaurreraino, eta frogatu ezin diren kontu asko erabili dira, baita gezurrak ere. Gure azken mendeotako herri ibilbidea aztertu behar dugu. Elhuyar horretan egiten ari den lana izugarria da, Eresbil... Zer gertatu zen XVIII. mendean? Oraindik ikerketa handia behar du, hor izan zelako jende euskalduna eta mundukoa.
Nola ezkondu Euskal Herriko mundu errefetzial hori ekoizpen moderno batzuekin, telebistarako adibidez?
Mundu erreferentzial hori oraindik bizirik dago, badago euskal jenderik bazterretan. Kontua horiengana jo eta jende ona aukeratzea da; hori da gure ekarpena. Benetako demokraziaren oinarria heterogeneitatean datza. Mendealde homogeneoegi honi dibertsitate handia eman diezaiokegu.
Eta modaren poderioz, bestalde, kontsumoko produktu ere bilaka daiteke. Atxagari zer gertatu zaio? Izugarri ona iruditzen zaie espainolei edo ingelesei. Guk ere Nobel sarien bidez ezagutzen ditugu idazle ezezagun oso onak. Geureak sor dezakeen erantzunak harrituko gintuzke.
Produktua sortzeaz aparte, zein programa aurkeztuko zenuke?
Gustora, ez nuke telebistarik egingo. Nahiago nuke txistua jotzea edo pailazoarena egitea. Telebistan, debate antzeko bat egingo nuke, baina orain daudenen estiloen kontrakoa: Hermidak ekarri zuen eta Ameriketan kiloka egiten dira horrelakoak, edozein galdera tranpadunen inguruan beltz eta zuriak elkartu, amorratuak ahal bada. Debate umoretsua egingo nuke, erritmoduna. Adibidez, egun bakoitzean gai bat eta pertsona bat, horien inguruan gonbidatu jantziak, eta tartean esketx batzuk.
Munduan komunikatzen dugunak baino inertziak agintzen du, inertzia da lege boteretsuena. Horri tripak ateratzen saiatu behar dugu. Bestela, audientziaren legeak helbururik ez izatera garamatza. Telebista publiko batek helburu txikia bederen behar du: herritarren artean bizimodua eta komunikazioa hobetzea.
Erdararen presioa non sentitzen duzu gehien?
Sufritzen dut egunero euskaraz bizi nahi duen jendea medio oso indartsuetan ere Euskal Herria den «i» horren gainean puntua ipintzeko ordez txapeltxoa jartzeko balio balute bezala tratatzen ikusita. Adibide gogor bat ipintzeko. Aurten Oñatin bildu da Euskadiko Txistularien Batzarra, gehienak euskaldunak. Aldizkariko zuzendariak esplikatu du urteko plana, euskaraz, altxa da tipo bat eta, erdaraz: «Gauza bakarra esan nahi dut, goizeko seietan jaiki naizela hona etortzeko, ez dudala ezer ulertu eta aspertzen ari naizela». Badaramatzagu urte batzuk istilutan. Txistulari Elkartean!
Txistua, tresnari helduta, orkestrarekin batera bitxi egiten da. Flauta aldiz homologatuta dago.
Txistua homologatua egotea ez litzaidake gustatuko, ez bada balioa aitortze aldetik. Pertsona guztiek gauza bera nahi izan behar dutela dirudi, eta hori tranpa izugarria da. Zer da komunikazio artistikoa? Hitzez esan ezin diren gauzak komunikatzeko ahalegina. Horretarako balio du txistuak eta danbolinak. Gure aitonari komunikazio artistikorako balio zion, eta niri ere bai.
Masa komunikazioan gertatzen da jendeak ez dakiela zer gustatzen zaion, zerbait gustatzen zaiola sinestarazten diote. Irudi publikoak eragin handia du, eta «la Euskadi del txistu y el tamboril» esaten da, mesprezuz. Gure tradizioan zerbait errotua badago, txistu-danbolina dira. Kantatzeko eran ere eragina izan du. Gaur zoritxarrez euskaldunago iruditzen zaio askori ranchera bat trikitixaz jota aspaldiko doinu bat txistu-danbolinez jota baino.
Audientziaren kontura goaz berriro...
Audientziarena amarrua. Txiste zahar hark argitzen du: aitari emazteak munduratutako haurra dakarkiotenean, belarri handi bat dakarkiote besotan. «Seme!» dio berak, eta emaginak: «Altuago hitz egin beharko diozu, gorra da eta». Belarri handi bat da audientzia, eta gorra gainera.
Gaur arteko sari bakarra _Txirri-Mirri-Txiribiton hogeita laugarren urtea betetzera goaz_ Madrilen eman zigun Tesauro produktorak, Funtzioari. Han, Telecincoko buru batek garbi esan zigun: «Hemen ez dago beste helbururik dirua irabaztea baino». Helburu bakarra dirua irabaztea duenak audientzia du legea. Esan beharko zaio horrekin batera beste helburuak ere badituela, baina aitortu behintzat egin du. Audientziarena bluf izugarria da, laster ohartuko gara horretaz. Audientziaren legeak proiektu falta adierazten du, helburu garbien eza.
Nola ikusten dira gauza horiek guztiak pailazoaren begietatik?
Txirri, Mirri eta Txiribitonen bira berriarekin ohartu gara jende nagusiarentzat egiten den gauza asko baino fuerteagoa dela gure ikuskizuna. Askotan esterotipoekin jokatu eta haurrak tontotzat hartzen dira. Baina azkarrak balira bezala tratatu behar dira, denak bezala, eta emozio fuerteak sorrarazi.
Muntaia soilagoak egin daitezke, baina seguru gure jaialdira datorren haurrak hartuko duen emozioa ezingo litzatekeela horrela sortu. Eszenatokitik nabaritzen da. Artistarentzat inportanteena iristen ari zarela ohartzea da. Behar bada emozioak transmititzea ahaztu dugu, eta kontzeptuekin gehiegi jokatu.
Aurkez ezazu Juan Inazio Iztueta, horretaz idatzi berria zara eta.
Bitxo azkarra, jatorra eta izugarri euskaltzalea. 150 urte pasatu dira Iztueta hil zenetik, eta oraindik ez gara ohartu zenbat zor diogun. Tipo izugarria; sustatzeko modukoa da nola ikusi zuen orduko begietatik Gipuzkoa, eta Euskal Herria.
Eta Odon Elorza?
Berarekin ondo konpondu naiz. Alkain alkate zela, lortu genuen aspaldiko ohitura bat berreskuratzea: alkateak aurreskua dantzatzea. Herri baten bizitzan, gizakiarenean bezala, dena ez da logikoa, badira menderatzen ez ditugun legeak ere, eta bada absurdoa. Agintera iritsi den pertsonari horrelako ohiturek adierazten diote herri baten kapritxo absurdoak ere errespetatu behar dituela. Odonek gogo berezia erakutsi zuen aurreskua dantzatzeko, nahiz eta ez naizen oroitzen azkenean egin zuen. Akaso politiko samarra inaugurazioetan, elektoralista da Odon Elorza. Baina ezagutu ditudan alkateetatik ez da txarrena izan.
OSTOLAZA, Joxe Mari
29-33

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazANSORENA2
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude