Pello Sarasola: "Erdi mailako arduradunengan dago ETBren etorkizunarenindarra".


2021eko uztailaren 19an
ETBko programazio arduradunari elkarrizketa
Pello Sarasola: "Erdi mailako arduradunengan dago ETBren etorkizunarenindarra".
Pello Sarasola, ETBko programazio arduradun berria
EITBko Ikerketa Sailean hasi zuen etxe horretan ibilbidea, 1989an. Komunikazio arlo orokorra gidatzera igaro zen gerora eta programazioaren ardura du orain bere gain. «Oso pozik nago». ETBren ereduak ongi funtzionatu duenez, irizpide lerro berari helduko diola ere iragarri du Pello Sarasolak.
ETBn audientzia azterketak egin zenituen garai batean. Zenbateraino da audientzia programazio hautaketan irizpide?
Audientzia sekula ez da helburu, ez medio publikoetan behintzat. Audientzia lan-tresna da, komunikabideak dituen helburuak lortzeko baliagarria dena. Gure helburuak, titularretan esanda, euskara eta giza-integrazioa dira eta helburu horiek finkatzerakoan muga batzuk marrazten dira produktuari begira. Muga horiek ezin dira ikus-entzule kopuruaren arabera aldatu. Era guztietara, elementu garrantzitsua da gidaketa lanetan. Orain lau urte Iñaki Zarraoak finkatu zuen Zuzendari Kontseiluan berehala eskatu zuen audientzia irizpideak kontuan hartzea.
ETBren bi kateetako audientziaren gorakadaz hitz egiten da. Zerk eragin du hori?
ETB, hasieratik, lasterketa luzea egiten ari da. Presa historikorik ez daukagu. Audientziaren bilakaera, beraz, graduala izan da. Joan den irailean, baina, estreinatutako parrillarekin jauzi galanta egin genuen. Beste kateei kendutako audientzia izan da. Lehen TVErekin soilik lehiatzen zenean %14 inguruan mugitzen zen; orain, ostera, pribatu eta guzti %20-21ean du bere eremua.
Batez ere bi ardatz aipatu behar dira: ETB-1ean «Goenkale», eta telesail berak ekarritako efektu biderkatzailea, euskaldunok euskarazko telebistaz egiten dugun kontsumoan, eta ETB-2an batez ere informatiboen kolpea. Aurtengo lehenengo lau hilabeteetako datuak hartuz, «Teleberri» da EAEn gehien ikusten den informatiboa. Eta horrek ere efektu biderkatzailea du katea ikusteko ohituretan.
Iñaki Zarraoak EITBn jarraitzen du baina Amatiño joan da. Normala al da zuzendaririk gabe funtzionatzea?
Ez dakit normala den. Hala ere, bi gauza komentatuko dizkizut: batetik, nire ustez lauzpabost urte telebista munduan aritu ostean eta bere lanak eman dion ikuspegi orokorragatik, Zarraoa da telebista munduan gehiago dakien pertsona EITBn. Bestalde, ETBn eta edozein telebistan, azken batean taldearen indarra da ardatza. ETBren gorakadaren gakoa ez da goi mailan bilatu behar, erdi mailan baizik. Nire ustez ETB erdi mailako arduradunen telebista da eta horretan dago ETBren etorkizunaren indarra. Gainera, erdi maila horretan badago jendea esperientzia oso zabalarekin, zazpi-zortzi urteko esperientziarekin, bere lanerako adin hoberenean, eta hor dago ETBren indarra, ez gorago eta ez beherago.
Nolako lana egin du Amatiñok ETBn?
Amatiño etxe honetako elementu historikoa da. ETBn egin duen azken kolaborazioan bere dinamismo hori nabaritu da.
Programazio ardura zure gain duzula, zein aldaketa egingo dituzu?
Irizpideetan orain arteko lerroa mantendu behar da, argi baitago ETB azkenengo urteotan ondo joan eta eredua eta etxea profesionalki ondo dabiltzala.
Programazio ahaleginak ditudan helburuetara bideratuko ditut. Bi zereginetara batipat: batetik, herritarrek ETBn gastatzen duten dirua ondo gastatua dagoela pentsatzera. Bigarrenez, egia da Euskal Herrian gelditzen direla oraindik hainbat giza-sektore ETBtik urrun. Hain zuzen, sektore horiek dira telebista gehien ikusten dutenak. Hots, jende adindua eta etxekoandreak, eta hauengana zuzenduko dut ahalegina.
Zeren alde egindo du apustu ETBk ikusleak bereganatzeko?
ETB-1ek jeneralista izanez jarraituko du eta garrantzia «Goenkale»ren ildoari emango dio batetik eta denborapasa saioetan elementu berriak azalduz, bestetik. Atal honetan berrikuntzak izango dira. Noski, zinema, kirolak eta haurren programazioa ere zainduko ditu.
ETB-2an «Teleberri»ren indarraz baliatu behar da eta informazio debate gisa partehartze arloan saio berriak azalduko dira. Horretaz gain, zinema eta baita ETB-2ri pertsonalitatea ematen dioten egungo telesailak.
Sumatu den beste fenomeno bat saioen erreposizioa da. Zer dela eta?
Askotan pentsatzen dugu, garena baino gehiago garenaren ustearekin, behin produktua eskaini eta jada erre egin dela. Audientzia azterketek, baina, erakusten dute saioek audientzia altua lortu arren, are altuagoa gelditzen dela ukitu gabe. Eta ez zure audientzia potentziala ez delako. Beraz, bigarren paseak lehenengoan itzalean mantendu dena erakartzen du.
Bestalde, jendeak gustura ikusi ohi ditu berriz produktuak. Esaterako, bideo banatzaileak badakite bideopelikula bat telebistan eman den momentuan kaleratu behar dela, ez telebistan eman behar dena baino lehenago.
Aurrerantzean ere errepikapenekin jarraituko duzue, beraz...
Emaitza onak lor badaitezke, bai. Gai honetan batetik gure baliabideen mugak daude. Baina errepikapenen kontua ez da arrazoi horregatik soilik. Ezin da ahaztu ondo funtzionatzen dutela; hori da bigarren arrazoia.
Zertan da ETB eta Bertsolari Elkartearen arteko arazoa?
Bi aktoreren arteko arazoa negoziazio prozesuan dagoenean, hobe hor ez sartzea. Nire ustez, momentu honetan ondo enfokatua dago. Dakidanez konponbidean da kontua eta beraz hobe da jendeari lanean utzi eta irtenbidea edota akordioa berehala gauzatzen ikustea.
Zein oinarriren gainean behar du izan akordioak?
Bertsolaritza ETBrentzat interesgarria da eta bertsolarientzat ere ETB interesgarria da difusio tresna den heinean. Interes puntu komun argia badago eta horixe da akordioaren ardatza.
«Goenkale»z gain irailetik aurrera gazteentzat beste telesailik eskaini behar al du ETBk?
Asmo tinkoa dugu horretarako, oraindik proiektu itxi batean gauzatzeke dagoen arren. Ez dakit irailetik, urtarriletik edo noiztik aurrera azalduko den pantailan, baina nahia hor dago. «Goenkale»ren klabeak islatzen dituen komedia berri bat, telesail bat. Erreferente horien artean dago, besteak beste, «Goenkale»k euskara mailan lortutako freskotasuna.
Pausoka produktora pribilegiatua al da ETBn?
Une honetan Pausokak bere gain dituen saioak «Goenkale» eta «Iparra» dira. «Goenkale» bere garaian beste produktoren esku utzi zen baina azkenean Pausokak heldu zion erronkari. Kontu egin ETBk urtean zehar lau mila milioi pezeta gastatzen dituela produktoretan eta «Goenkale» eta «Iparra» saioen aurrekontuak ikusita, erraz atera litezke kalkuluak. Ez dut uste Pausokak leku pribilegiatua duenik. Zorionez, hori bai, Pausokarekin egiten den lana ondo ateratzen da.
ETBko administrazio kontseiluaren baitan alderdi politikoek zein eragin dute?
Eguneroko lanean, profesionalen irizpidea sumatzen da asko. Eguneroko gestioan administrazio kontseiluak ez du parte hartzen, baizik eta bere segimendu eta erabakien prozesua dauka. Noski, ETBren eredu zein helburuak finkatzeko orduan alderdiek garrantzia dute, baina etekina atera eta helburu horiek ondo betetzea lan profesionala da.
ETB-1/EAJ eta ETB-2/PSE eskemak horrela funtzionatzen al du?
ETB-1/Euskal Herria eta ETB-2/Euskal Herria eskemak funtzionatzen du. Herri hau anitza da. Argi dago ETB-1 eta ETB-2, bi helburu, askotan osagarri egitea zaila dena, baina benetan biak garrantzitsuak dira. Alegia, euskara eta giza-integrazioa, eta batak indar handiagoa du helburu batean eta besteak bestean. ETB-1 igotzeak ez dio kalte egiten ETB-2ri. Baina alderantziz, euskaldunek ETB-2 ikusten ez badute, kate hori ikusten pasatu beharreko orduak beste kate erdaldunetan geldituko lirateke.
ARTOLA, Maite
54-55,56

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazSARASOLA3
EgileezARTOLA6Komunikabid

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude