Maite Odriozola: "Plazetara itzuliko garela uste dut".


1995eko maiatzaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maite Odriozola (ETB)-ri elkarrizketa
Maite Odriozola: "Plazetara itzuliko garela uste dut".
ETBn hasi berria den «Bertsoz Bertso» saioaren zuzendaria da Maite Odriozola. Grabaturiko bertsoak erabiliz hamaika atal eskainiko ditu ETBk. Bertso zaharrak baliatuz, gai bat hartu eta horren inguruko bertsorik onenak emititzeko asmoa dute. Astebururako agenda ere eskaintzen dute asteazkenetan Arantxa Arzak aurkezten duen saioan.
«Hitzetik Hortzera» saioko materiala erabiltzen ari zarete saio berria egiteko.
Materiala bera da. Saioaren moldaketa aldatu da. Orain programa bat osatzen duten bertso saioak kasu gehienetan lehen programa desberdinetan emanak direla esan nahi dut.
«Hitzetik Hortzera» sei urtez aritu izan da eta material asko bildu da. Bertsolari Elkartea eta telebistaren artean oraingoz konponbiderik topatzen ez denez eta programa berriak egiteko artxibo dexentekoa dagoenez, hortik jo dugu.
Bertsolariengandik presiorik nabaritu al duzu?
Bertsolariek agian oso ondo ez dutela hartuko uste dut. Horrek esan nahi du formula honetaz aparte zerbait gehiago behar dela eta akordioa lortu beharko litzatekeela Bertsolari Elkartea eta ETBren artean.
Telebista eta Bertsolari Elkartearen arteko akordioa posible ikusten al duzu?
Espero dut baietz. Horrelako saioa ezin da denbora luzean mantendu. Artxiboko material dena ematea ere ez dut uste egokia litzatekeenik. Konponbidea izango duela uste dut. Konponduko direla eta gauza berriak eta freskoak grabatzera plazetara itzuliko garelakoan nago.
ETBren audientzia datuen arabera, «Hitzetik Hortzera»k beherantz egin zuen. Ez al da kontrajarria material bera berrerabiltzea?
Nahiago nuke lehen bezala jarraitzea, baina momentu honetan ezin da eta bitarte horretan hau egin behar bada, egingo da. Lehen ikusitako bertsoak berriz ere ematea egokia ez dela pentsatzean denak bat gatoz. Nahiago nuke material berriarekin eta bertsolarien azkeneko aurpegi eta jardunekin lan egitea, baina ezin da.
GERRA, Ainhoa
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazODRIOZOLA4
EgileezGERRA1Komunikabid

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude