"Bertso kotuetan agian arinegi joan eta gauzak gehiegi zehaztu ditugu"


1995eko maiatzaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joanito Dorronsorok bertsolaritzaren ale ederrenak bildu ditu
"Bertso kotuetan agian arinegi joan eta gauzak gehiegi zehaztu ditugu"
Joanito Dorronsoro
Bertso doinutegia» plazaratu berria du Joanito Dorronsorok. Ia 2.200 doinu bildu ditu, aurretik bertsolaritzaren ale ederrenak bilduz argitaratu «Bertsotan»i jarraipena emanez. Bere bizitzako hemezortzi urteko lanaren emaitza da. Eta berriak biltzen jarraitzen du.
Bertso doinuak bildu eta sailkatzeko lan honen hasierako lanak kontatzekoak izango dira...
Beste asko bezala ni ere autodidakta naiz. «Bertsotan» liburua egiterakoan mila gauza zeuden erabakitzeko: zein aukeratu, zergatik, nola eskaini, eta abar. Bertsoak biltzen hasita, 1977 aldean, doinuak ere sailkatu behar ziren, eta bakoitzari adierazpen bat ipintzen nion alboan.
Horrela hasi nintzen fitxategia antolatzen, eskuz bi fitxa eginez: batean izenburua eta sailkapena _zortziko txikia, handia..._ eta bestean doinu horretaz neukan informazio guztia: non aurkitu nuen, zeinen antza hartzen nion, partitura... Geroztik, ordenadorean sartu ditut.
1980an ipintzen duzu bertsolaritzaren mugarri bat, «Amurizaren txapelketa» delakoan.
Lehen liburuan hasita, historiaren atal bakoitzerako izen bat hartzen dut: Pernando Amezketarra, Xenpelar, Bilintx, Pello Errota, Txirrita, Basarri eta bere ingurukoak. 1936koa mugarri garbia da, Basarrik txapela irabazi zuelako, eta Amurizak irabazi zuen txapelketak ipini zuen bestea 1980an.
Erreflexioa da aro honen ezaugarri bat. Lehen, bertsolari izatea gauza misteriotsua zen, dohaina, berezkotasuna. Ikasi ezin zena. 80tik aurrera ikasi eta irakatsi daiteke, sistema bat du, azter daiteke, eta irakaskuntzan sartu da. Bertsolari eskolak sortu dira, eskoletarako materialak ere bai, eskolarteko txapelketak antolatu... Teorizazio handia egin da, arte lan bat azter daitekeen moduan. Txapelketen eragina gero eta nabarmenagoa da eta _Basarriren garaietatik bazetorren_ idatziaren eragina handia.
Bertsolariak errazkeriarako joera du, eta ordainetan sekula baino doinu gehiago dakizki; hala diozu liburuan.
Garai batean bertsolari bakoitzak bere doinua zuela esan daiteke, eta normalean hartan kantatzen zuen: Txirritaren doinua, Zepairena, Saibururena... Duela laurogei urte Oiartzun aldean sei-zazpi doinurekin aritzen ziren, hala zioen Manuel Lekuonak. Gaur bakoitzak igoal dauzka berrehun-hirurehun doinu, sailkatuta, ariketa asko egiten du jendeak, asko entzuten du. Beharra ere askoz handiagoa dute. Ikusi zer betekada hartu duen jendeak «Kantatzera nijoa neska mutilari» doinu horrekin.
Aldiz zuk «Sastarretik hasita...» deitzen duzun hori, betiko zortziko txikia, ez da entzuten...
Moda kontua da, eta inertziak ere agintzen du. Lazkao Txikiren denboran kantatzen ziren doinuak ezagutzen dituzte gaurkoek, baina asko ez dituzte erabiltzen. Boladak izaten dira.
Doinuaren zehaztasunak ere badu zerikusia, txapelketan batez ere: doinua justu-justu hainbeste silabakoa izatea nahi da. Zuk aipatzen duzun doinuan, adibidez, oso erraz egin daiteke zazpikoa bezala zortzikoa, eta epaimahaiak zigortu dezake. Arriskurik gabeko doinua erabili nahi dute.
Bertsoa kantatzeko abiadura ere aldatu egin da, mantsotu.
Aspalditik dator, Basarrik berak asko mantsotu zuen. Lehen normala zen hasierako puntuetan edozer esan eta bukaerarako tiro polita. Basarri hasi zen bertsoa gehiago betetzen, lehenengo puntutik gauzak aurkeztu, logika bat jarraitu, betegarriak kendu eta gari garbia eman behar dela esaten. Basarrik ere patxada handiagoz kantatzen zuen Pello Errota eta Gazteluren garaian baino, eta gaur egun gehiago.
Gauzak bere horretan garatzen utzi ala behartu egin behar dira aldaketa batzuk?
Ikusten da bertsolariak ari direla gauza hauek guztiak aztertzen, bilkura eta ikastaroetan. Zortziko txikia, adibidez, ondo ezagutzen dute, bizitasuna duela, jendeak maite duela, baina gauza asko esateko ez du balio eta nagusirako joera dago. Azkartasunarekin berdin. Garai batean nork bertso gehiago bota txapelketa ere jokatu izan da, eta Pello Errotak irabazi zuen.
Azkar egitearen grazia estimatzen zen lehen, eta orain ere badago halako erreakziotxo bat mantso kantatzea dela eta. Eskertzen da Lizasoren azkartasuna. Orain, zailagoa da hori txapelketan neurtzea. Eta jendea txapelketarako prestatzen da, txapelketak asko markatzen du. 1936a da horretan mugarria: hor hartu zen txapelketen bidea, Basarrik irabazi zituen hura eta ondorengoak... Zepai eta Txirritak ez zuten luzitzen.
Aita Donostiaren zita bat aipatzen duzu: «Ze pena bertsolari zaharren ibilera libre mugagabea pentagramaren erregletara behartu beharra».
Adibide bat jartzeko, niri gertatu zait Hernaniko Paulo Txikiaren bertsoak hartu eta solfeoan jartzerakoan buruhausteak izatea. Edo Egileorrekin, Loidi-Saletxe zaharrarekin... Tonu laurdenetan igoal dabil bera, eta zuk tonuak eta erdiak dauzkazu idazteko. Den-dena ezin duzu jaso.
Maior eta minorrean ere askotan gertatuko zaizu berdin. Erritmoari dagokionez gauza bera, Aita Donostiaren pentagrametan ohartzen zara askotan zailtasunak izan dituela.
Nostalgia kontuak dira, ala gaurko bertsolariek berriro erabil ditzakete horrelakoak?
Ez dut proposamen garbirik, bakarrik azpimarratu egiten dut galdu egingo dela. Eta nire zalantza azaltzen dut, sarritan doinu bat paperean ipini dudanean erabat xuxen ipini ote dudan ziur ez nagoelako. Baina bertsozalea denak badaki aipatu dizkizudan hiru horien bertsokera apreziatzen.
Bertsolaria kantaria ere bada. Gaurkoak kantari onak al dira?
Denetik ikusten da. Badakit batzuk kantua ikasten ibili direla, ahotsa erabiltzen, puntakoak. Eta beste batzuek ikasi beharko lukete. Orain, gainera, gazteek gutxi kantatzen dute. Lehen Elizak egin du lan handia horretan. Zumaian bertan ikusten dut. Ez da herri bertsozalea, baina kantuzalea bai, eta gazteek okerrago kantatzen dute. Doinu aldetik, bertsolari askok belarria erne darabil doinu berriak bilatzeko, txapelketari begira batez ere.
Doinuei nota ezartzera ausartu zara. Ba al dira zuk oso ontzat dauzkazun eta baztertuta penaz ikusten dituzunak?
Bai. Aita Donostiak Nafarroan jasotako doinu batzuk badira, berak oso onak direla dioenak, nik «Bertsotan» liburuetan aipatuak... eta inork beretzat hartu ez dituenak. Bertsolariren batek edo bestek eskatu eta txapelketa baten aurretik luzatu izan diet. Baina ez zaie gustatu, entzuleei ere gustatuko ez zaielakoan. Behar bada gustuak aldatu direlako.
Erritmo arlote samarrak erraz sartzen dira, baina pittin bat zailxeagoak, 5/8 eta beste, euskal doinuei berezitasuna ematen zienak, bazterrera gelditzen dira. Erritmo aldetik asko ari gara pobretzen. Oraintxe datorkit burura Peñagarikano eta Egañak amona-ilobak zirela eta erabilitako doinua, gero Negu Gorriak-ek ere erabilia: «Bertsotan» liburuan azaldu nuen, baina baita Nafarroako bigarren beste bertsioa ere, doinu bera erritmo diferentean, eta zaharragoa. Inork ez du inoiz erabili, konplikatuxeagoa delako.
«Zatoz gure kalera, baserritar legera, musika hoiek utzita»... Xenpelar eta Iparragirreren arteko polemika aipatzen duzu doinu kontuetan.
Ez nator esentzialismo batean sinestera, baina gutxienez Euskal Herriak bere sentimenduak nola adierazi izan dituen jakitea garrantzizkoa da. Aurrekoak ondorengoan jarraipena behar du, zer den gurea eta zer kanpotik ekarria. Aita Donostiak ere Iparragirreri ematen dio jipoia. Tonto-tonto guk geure altxorra eduki eta arinegi besterena hartzea ez zait ongi iruditzen, garbizalekeriatan erori gabe noski. Fribolitate puska bat egon daiteke, bai.
Manuel Lekuonak bertsoak neurtzeko proposatzen zuen beste bidea aipatzen duzu liburuan. Bitxikeria bezala ala alternatiba gisa?
Ia denok jo dugu errazera, eta zortziko txikia, adibidez, 7-6, 7-6... zela erabaki genuen, eta handiak 10-8. Oso neurri zehatza da, baina zehatzegia behar bada eta bertso zaharrak hartu eta sistemak huts egiten du. Lekuona zaharrak kolpeak eta azentuak proposatzen zituen neurritzat. Doinu berean silaba gutxiago edo gehiago sartu daitezkeelako, askoz malguago.
Bertso eskoletan-eta urrats asko eman ditugu, nomenklatura bera geuk egin dugu, Xabier Amurizak, Joan Mari Lekuonak, neuk... Eta horrelako bidea hastea zaila izango da. Baina merezi luke Manuel Lekuonak proposatzen duena norbaitek serio aztertzea. Bertso eskoletan irakasten duguna errotik aldatuko luke.
Halako kontzentzia txarra al daukazu, injustiziaren batzuk egin direla eta...?
Behar bada arinegi joan gara, eta gehiegi zehaztu ditugu gauzak, egin behar zen lanaren premiak eraginda. Estilo zaharreko bertsolariek sufritu dute, txapelketarekin eta neurtzearekin.
Manuel Lekuonaren bidea aztertuz gero, iraultza gerta liteke. Erritmoa, doinuaren azentu haiek, doinua esaldiari ongi egokitzea... horiek baloratu beharko lirateke. Zer aztertu asko dago hor.
Uztapidez behin eta berriro oroitzen zara liburuaren sarreran. Ahaztuxea dugulako?
Irudipena daukat Uztapidek bere garaian eta jende artean izan zuen garrantzia galdu samarra gelditu ote den. Uztapide kantari aparta izan zen, jendeagan sortu zuen zirrararen arrazoietako bat kantatzeko bere eran zegoela esango nuke. Hiru txapelketa irabazi izana ere hor dago.
Lazkao Txiki batek ez al du hil behar izan merituak mundu guztiak aitor diezazkion?
Bizi zela ere bazuen izena, baina hilez geroztik handitu egin da. Kantakerara sartuz, Lazkao Txiki beti doinuaren jabe zen, ez zen sekula doinuaren mendean jarriko. Bere pentsamendua zihoan erara moldatuko zizun hark doinua.
ZUBIRIA, Pello
28-31,33

GaiezKulturaBertsolaritBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
PertsonaiazDORRONSORO3
EgileezUBIRIA2Kultura

Azkenak
2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Eguneraketa berriak daude