"Euskal departamenduaren proposamena ez atxikitzea ez diot barkatuko Miterrandi".


2021eko uztailaren 19an
Jean haritxelhar-ek politikaz eta beste gai batzutaz hitzegiten
"Euskal departamenduaren proposamena ez atxikitzea ez diot barkatuko Miterrandi".
Jean Haritxelhar
Jean Haritxelhar Euskaltzaindiko lehendakariak urrats asko pausatu ditu Euskal Herriko Iparraldeko kultura eta politika munduan. Azken urteetan abiatu zen euskal departamenduaren aldeko elkartearen partaide sutsua izanik garesti pagatu zituen bere engaiamenduak, Baigorriko auzapez kargua uzterat bortxatu baitzuten. Ez du, ordea, umorea galtzen eta 25 urte hauetan astero bere luma xorrotxa «Herria» astekariko Gehexan Ponttori eskaintzen dio aktualitatea kilikatzeko. Euskal kulturaren inguruko dinamikaz, «Herria»n idatzitako zutabeen bilduma argitaratu berriaz eta frantses politikaz aritu zaigu, besteak beste.
Aste honetan argitaratua izanen da «Herria» aldizkarian Gehexan Pontto ordezko izenpean astero idazten duzun lerroaldi hautaketa. Zer dira zehazki Ponttoren asteroko ele zorrotz hauek?
1969an hasi nintzen aktualitateari lotua den horrelako «billet» labur baten idazten Gehexan Pontto izenarekin. 25 urtez, astero, nire iritziak bota ditut eta orotarat 1.300 bat lerroalditan agertu. Denak bildurik, nire adixkide den Beñat Oiartzabalek onartu du hautaketa baten egitea eta orden kronologikoan ematea deliberatu du idazlearen eta idazkeraren aldaketa hobekiago erakusteko.
Nolako gaiak jorratu dituzu 25 urtez?
Denetarik, baina bereziki frantses politika eta euskal giroa. Aspaldidanik «Le Monde» kazetaren irakurlea naiz eta nere adiskidea zen Robert Escarpitek egiten zuen lana bezalako bat egin nahi nuen, umore handiz moldatua den zirikada bat. Tarteka, desagertu diren euskaldun ezagunen aurkezpen eta omenaldia agertarazi dut.
Lan handia da horrelako lerroaldi laburren idaztea?
Hastapenean oren bat bederen behar nuen nire ideien laburbiltzeko. Goiz honetan, aldiz, 10 minutuz ari izan naiz. Usaina hartzen da. Azkenean denetarik ateratzen da, onak eta txarrak, baina pentsatzen dut agertuko den liburu honetan hoberenak direla aterako.
Aktualitatetik hurbil ibili naiz, neure iritzia emanez eta ez da beti denen gustukoa izan, bereziki bozkaldi denboretan.
Hauteskunde kanpainan gaude berriz ere, eta zer aldatu da funtsean 25 urte hauetan frantses politikan?
Alderdi Sozialista hondatu dela osoki. Hala ere, Frantziako Legebiltzarra ez da frantses gizartearen ispilua. Oraiko hauteskundeei begiratuz, eskuinak irabaziko du dudarik gabe, baina eskuineko hautagaien arteko ausiki franko ere izanen da.
Zuk zer eginen duzu?
Lehen itzulian, nago ez ote dudanez emakume baten alde bozkatuko. Bigarrenean, hor baldin bada seguraski, Jospin sozialistaren alde bozkatuko dut duda izpirik gabe, aspaldi honetan ezkerrekoa bainaiz bihotzez.
Zein da 14 urte hauetako Mitterranden lehendakaritzaz egiten duzun gogoeta?
Euskal departamenduaren aldeko elkartearen sortzailetarik nintzen eta ez diot sekula barkatuko Mitterandi euskal departamenduaren proposamena ez atxikitzea. Bestalde, emaitzak ikusi behar dira, bereziki irakaskuntzan: D eredua badugu Seaskarekin, B eredua irakaskuntza publikoko Ikas-bi rekin. Aldiz, irakasleen moldakuntzatik behar zen hasi eta hor izan da hutsa. Azken urte hauetan eman digute DEUG lizentzia eta CAPESa. Alderantziz egin da, baina hor daude. Hori guztia sozialistei esker egin da, salbu Seaskarena, hori Bayrouk bideratu baitu.
Aldiz, komunikabideetan deus ez da egina izan. Prentsa idatzian, «Herria» aldizkaritik aparte, ezer gutti. Euskal irratiak sortzeko ahala ukan baldin badute ere, ez dira aski lagunduak dudarik gabe. Telebistan, aldiz, atzerakada izan da, duela 15 urte Maite Barrenetxek egiten zuena baino gutxiago dugu orain: euskarazko emankizunek ez dute hiru oren baino gehiago egiten urtean. Hori salatzen dut eta salatuko dut, gure eskubideak zangopilatzen dituztelakotz. Horri buruz behar dugu borrokatu.
Euskararen transmisiorako leku garrantzitsua du familiak. Ez ote dugu alde horretarik ere huts bat egiten Iparraldean?
Egia da alde batetik lan anitzen ondorioz irabazten dena baino gehiago galtzen dela beste aldetik. Huts ikaragarria bada euskararen aldeko kontzientzia eskasagatik. Baina denbora berean guraso gero eta gehiagok ikastola edo irakaskuntza elebidunaren hautua egiten dute.
Irakaskuntzako aitzinamenduak aipatu dituzu baina berriki entzun dugu euskararen goi mailako ikasbideak ixteko arriskuan daudela. Zertan dira gauzak?
Tesia aztertzeko bidea idekitzen duen DEA kendu nahi dute ikasle gutiegi duten sailentzat, hala-nola euskara bezala Frantziako hizkuntza guttitu eta atzerritar hizkuntza askorentzat. Euskal DEA hori 1974an ezarria izan zen.
Orain, zergatik ez egin horrelako hitzarmen bat Euskal Herriko, Bordele, Pabe eta Nafarroako unibertsitateen artean diploma berri baten sortzeko?
Zer diozu gazteek aldarrikatzen duten eskakizun eta mugimenduez?
Haiekin ados naiz. Nik ikusten dut beharrezkoa dela unibertsitate bat. Ez beharbada unibertsitate klasiko bat, baina gure kariaren berezitasunei egokitua den bat. Ez du balio beti nigarrez hartzea oihuka, ekintzak obratu behar dira. Horrela sortu da Seaska, horrela sortu dira ere duela 14 urte Baionako Unibertsitateko euskarazko ikastaroak.
Indar handiz lortuak izan diren puntu horiek ez ote dira ahulegiak gelditzen euskararen ofizialtasuna Iparraldean onartua ez deno?
Prezeski, Euskaltzaindiak hori galde egin du ofizialki, ikusten baitugu garaia dela. Ez da onartzen ahal gure hizkuntzak estatus bat ukan dezan lurralde batean eta beste bat hemen. Erabaki hori igorria izan da Mitterrand presidenteari, Balladur, Pasqua eta beste ministroei.
Jakobinismo garaian bizi gara oraindik eta azken 14 urteetan ez da aldaketarik izan alde horretarik.
Jakobinismoaren haritik segituz, Frantziak ez ditu hizkuntza guttituak onartzen. Zer arrazoirengatik, zure ustez?
Frantzia kontserbadorea delako, pentsatzen duelako nazio handia dela, ez dela gehiago egia ohartu gabe. XVIII. mendean bizi da oraindik, diplomaziako hizkuntza eta herri askotako goi mailako klasearen hizkuntza frantsesa zelarik. Pentsatzen dute frantsesa unibertsala dela oraino.
Eta Gexan Ponttok idazten duenetik aldatu ote dira euskal herritarrak?
Lehen aipatu aldaketa horien ondoan aldatu da Euskal Herriari buruzko ikuspegia ere. Albertzaleek bide egin dute. Atea zabalik dute herriko etxe anitzetan. Abertzaleen artean 40-50 urteko belaunaldi bat heldu da herri baten kudeatzeko gai dena.
Nola baloratzen duzu Michel Intxauspe diputatuaren aldaketa?
Duela 20 urte, euskal departamenduaren alde ginelarik, Michel Intxauspe kontra genuen. Erran diodan bezala: «Trena abiatua delarik beti azken bagoia hartzen duk». Azkenean bere azken proposamena da euskal gizartearen pentsamolde aldaketaren lekukoa eta denbora berean gertatzen ari den aldaketa baimentzen du.
Duela 15 urte herriko auzapez kargutik bota zintuzten hauteskunderik gabe. Denborarekin nola aztertzen dituzu orduko gertakariak?
Erran nezake horiek guziak ahantziak ez badira ere, barkatuak direla. Antzinako bederatzi urtetan lanean ari izan nintzen gogotik, astean bi egun oso herrian pasatuz. Gehiago egon banintzen ohartuko nintzen azpiz jokatzen zenaz. Pasatuak pasatu, ez naiz gehiago hango aferetan sartzen. Han bozkatzen dut eta beste toki askotan bezala han ere geroa gazteengan da, haietako asko gai dira herriaren kudeatzeko.
Gexan Ponttok segituko du idazten?
Dudarik gabe. «Herria» kazetan segitzen dut, umorea baliatuz eta ondoko lelo hau gogotan atxikiz: «Ankrea dut beltza, baina ez dut nehor beltzatzen; luma dut xorrotxa, baina ez dut nehor zauritzen».
BIDART, Jojo
29-31,33

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaKultur ErakEuskaltzain
PertsonaiazHARITXELHAR
EgileezBIDART4Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude