"Autodeterminazio eskubidea hemen eta Madrilen aldarrikatuko dugu".


2021eko uztailaren 19an
Antton Karrera (IU/EB)-ri politika elkarrizketa
"Autodeterminazio eskubidea hemen eta Madrilen aldarrikatuko dugu".
Antton Karrera, IU-EBko zerrendaburua Donostiako Udalerako
LKIn urte luzez jardun eta gero, Antton Karrera IU-EBko zerrendaburua da Donostian datorren maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako. ETAko kidea izandakoa, Burgosko auzian epaitu zuten eta VI. Asanbladaren ostean erakunde armatua utzi egin zuen, LKIn sartzeko. Politikagintzan bide luzea egina du, beti ere «gizarte hau errotik aldatzeko asmoa» buruan duela.
Ezer baino lehen, azal ezazu Donostiako IU-EBn darabilzuen saltsa.
Zerrenda osaketa izan da guztia eragin duena. Lehenengo posturako denek niri eman zidaten botoa. Baina bigarrenerako eta gainontzekoetarako ez zen akordiorik lortu. Ondorioz, IU-EBren estatutuak dioen bezala, Euskal Herriko Kontseiluak erabaki zuen zerrenda. «Herri Hats»ekoek egin zitzaien proposamena ez dute onartu, aurrealdean egon nahi baitzuten. Zerrenda inposatu egin dela diote. Euskal Herriko Kontseiluan EBko jarrera guztiak biltzen dira. Eta Donostiako zerrenda aho batez onartu zen, Bilbon eta Gasteizen ez bezala.
Gauza asko esan dituzte egiak ez direnak, kalte egiteagatik esandakoak gainera. Gure jarrera barruko demokrazia ukatzea dela, jendea baztertzea dela eta talde irekia ez egitea dela leporatzen digute. Donostiako EBko Kontseiluak Donostiako afiliatuen gogoa ez duela ordezkatzen esaten dute, beraiek onarturiko kontseilua izanda ere.
PCEkoekin bat eginda estatu kolpea eman al duzu?
Ez naiz inoiz PCE-EPK-koa izan. Bigarren zerrendagai izateko pertsona neuk proposatu nuen, eta bera ere ez da PCEkoa. Hirugarrena ere ez. Dioten bezala `estatu kolpea' eman bagenu, zerrendan PCE-EPK-koak egongo lirateke, baina ez daude.
Dituen boto perspektibak ikusita, ez al dago IU-EBren egitura kontrolik gabeko hazkundean?
Ez nuke hori esango. EBk bere egiturak nahiko sendoturik ditu. Ideia mailan eta zer lortu nahi duen argi dauka. Agian Donostian egitura horiek ez zeuden hain sendoturik, baina sendotuko dituela uste dut. Hori sendotu gabe egotearen errua, orain «Herri Hats»en dabiltzan horiek dute, beraiek baitzeuden Donostiako Kontseiluan.
Nola jokatuko duzu Donostia bezalako hiri burges batean?
Donostian oso arazo larriak daude gaur egun. Donostia da Estatu guztian etxebizitza garestienak dituen hiria. Langabezia %25etik gorakoa da, eta lan egiten duten asko egun batean lan eta hurrengoan ez ibiltzen dira. Donostia bizitzeko oso egokia da, baina guztiontzako hiria egin behar dugu. Nola egiten den hori? Lehenengoz, demokrazian oinarritutako partehartzea lortu behar da. Hori lortu ezean, eta horretarako inguruko auzoei, langabetuei, egun batean lan eta hurrengoan ez dabiltzanei, etxebizitza topatzeko aukerarik ez dutenei... hitz egiteko aukera ematen ez bazaie, Donostia ez da guztiontzako hiria izango. Ez litzateke gizarte hau aldatzeko borrokan jardungo lukeen hiria izango.
Zein dira Donostiarako zure programaren berezitasun nabarmenenak?
Batetik, jendeari parte hartzeko bideak ireki behar zaizkio, euren aldarrikapenak udaletxean behar bezala bideratzeko baliabideak jarriz. Bigarrenez, etxebizitzaren kontua dago. Etxebizitzak jendeak dituen aukeren mailan jarri behar dira. Etxebizitzak egin eta 30 milioi pezetan jartzea alferrikakoa da.
Langabezia %25ekoa da, eta hori konpontzeko nerri zehatzak hartu behar dira: erakunde guztiak batu, horretarako zinegotzi bat izendatu, neurri guztiak zinegotzi horren eremuan sartu... INEMekin, sindikatuekin, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailarekin, Diputazioekin, enpresariekin... plangintza zehatza egin behar da.
Azkenik, ingurugiroaren gaia dago. Kalitatezko bizitza egin nahi badugu egunero borrokatu behar dugu ingurugiroa zaintzeko. Neurri gogorrak hartu behar dira eta jendea arazoaz ohartzen saiatu behar dugu.
Azken lau urtetan Donostiako gobernu taldeak egindako lanari zer deritzozu?
Gauza asko esan eta agindu zituzten, baina lau urteotan ikusi dugu zer egin duten: hor da Benta-Berrikoa, agindutako laguntza ofizileko etxebizitzarik ez dago, garraio-arazoak ez dira konpondu, langabezia kopuruak okerrera egin du, emakumeen arazoak konpontzeko erabilitako dirua aurrekontuaren %0,17ra ez da iritsi... Sekulako obrak egin dituzte eta egunero egunkarietan azaldu dira, baina guztia sektore batera zuzendu dute. Beste gauza asko erantzun gabe geratu dira, eta erantzun desegokia emanda beste batzuk.
Eta oposizioko taldeek egin dutena?
Barruan egon ez naizenez, ezin dut behar bezala baloratu. Ikusi dudanez, oposizioa, batipat, EAk eta HBk egin dute. HBk Donostia beraren arazoak konpontzeko proposamenak baino, Euskal Herriko politikaren arazo eta gaiak plazaratu ditu batez ere. Beraz, barreiatuta gelditu da. EAk, ostera, ez du oposizio garbirik egin. Lau urteotan ez da oposizio seriorik egin.
Zein koaliziotan hartuko zenuke parte hurrengo legealdian Donostiako Udalean?
Maiatzaren 28ko emaitzen ostean ikusiko da zein aukera dauden, eta orain hipotesitan aritzeak ez dakar ezer. Nolanahi ere, koalizioren bat egiteko orduan, besteek zer esaten duten, Donostia aldatzeko zein akordio lor daitezkeen eta zein programa duten hartuko dugu kontuan. Baina ez gara aurkezten gobernuan nahitaez egoteko. Baldin bagaude hobe, eta ez baldin bagaude geure planteamenduak egingo ditugu eta oposizio serioa landuko dugu.
Norekin ez duzu aginduko berak eskainita ere?
Zaila egiten zait alderdi batzuekin akordio zehatzak egitea, PPrekin esaterako. Zerbait zehatza egiteko serio egin behar da, eta serio egiteko programak ez dauzkagu eta zerrendak ere ez. Bi horiek bat egiten dutenean egiten dira planteamendu horiek guztiak. Erbia harrapatu baino lehen saltzeak emaitza urriak ematen ditu.
Hernanin IUk izan beharreko jokamoldea eta sortutako istilua zertan bukatu da?
Hernanin zerrenda egina dute eta zerrendan lehenengo doana oso emakume serio eta langilea da. Hernanin oso emaitza onak lortuko dituztela espero dut.
Eta zertan geratu da IU-EBk HBri alkatetza itzuliko ziola esanez Tomas Goikoetxeak egin zuen proposamen hura?
Niretzat ez zen une egokia hura esateko, eta hala azaldu nion Tomasi berari. Hauteskundeak egin arte, eta emaitzak eta programak aztertu arte, ez dut uste horrelakorik esan behar zuenik, nahiz eta gerorako asmo hori izan.
ETAn ibilitakoa, LKIn ezagutu zaitugu urte luzez. Nola iritsi zara IU-EBra?
ETAn ibili nintzen, Burgosko prozesuan epaitu ninduten, eta VI. Asanbladan gelditu nintzen, hortik LKIn urte mordoa egitera pasatuz. Urte mordoa egin dut borrokan gizarte hau errotik aldatzeko. Baina beti demokrazian oinarrituta. Dugun helburua eta hori lortzeko erabiltzen ditugun bideak ez badaude uztartuta gizarte hau ezin da aldatu. Historiak erakusten duenez, jendea asko borrokatu da eta euren helburuen alde bizia eman dute, baina erabilitako bideak ez dira izan helburuari loturikoak. Ondorioz, helburuak ez dira lortzen.
IU-EBtik gizarte hau alda al daiteke?
Gizarte hau ezkertiarren aldetik aldatzeko, elkartasun handiagoko eta berdintasunezko gizartea egiteko, demokrazia erabiliz, EBk oso proiektu garrantzitsua dauka. Apurka alderdiko gauzak irakurtzen hasi nintzen, oraindik EBkoa ez nintzela, eta oharkabean bertan topatu nuen neure burua. Beharbada Donostian eta Euskal Herrian oro har beste tokietan baino beranduago indartu da.
IUren Estatu mailako egituraketa ez al da soineko estuegia?
IUk Estatu mailan indar handiagoa du eta Estatuan lan bat betetzen du. Baina lortzen ari da toki bakoitzean bere politika propioa egitea. Horretarako autonomia behar da. Adibidez, Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea lortu behar duela aldarrikatzen dugu EBkook. Eta ez dugu hemen bakarrik aldarrikatuko, baita Madrilen ere. Autodeterminazio eskubidea oinarrizko printzipioa da, eta onartu egin behar da.
ETAn nengoela ere ez nuen nire burua nazionalistatzat jotzen. Gizartea aldatzeko ez dut ikusten nazionalismoa biderik egokiena denik. Nazionalistak beti beste batzuen aurka jardun dute. Elkartasunezko gizartea bermatuz, Euskal Herriak dituen berezitasunak aldarrikatu behar ditugu, eta lehenengoak izan behar dugu horretan. IUren Estatu mailako egitura ez da oztopo Euskal Herrian gauzak ondo egin eta Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzeko. Pentsatzen duguna galaraziko baligu, orduan bai litzatekeela oztopo. Orduan jendeak arrazoi izango luke guri espainolista deitzeko. Gertatzen ez den artean, ez da oztopo, laguntza baino.
Zer dauka gaurko IU-EBk lehengo EEk ez zeukana?
EEk hasera batean izango zituen planteamendu ezkertiarrak, baina une batean oso politika instituzionala egitera pasatu zen. EBk planteatzen badu soil-soilik politika instituzionala egitea, EEri gertatu zitzaiona gertatuko zaio. Instituzioetan lan egitea garrantzitsua da, baina ez bada oinarritzen gizartea errotik aldatu nahiaren zentzuan eta herria osatzen duten kolektiboetan, gizartea ez da aldatuko.
Nola ikusten dituzu Zutik-eko zure kide ohiak?
Une honetan bidegurutze batean daude. Bidegurutze horretan nora jo edo zer egin erabakitzeko prozesuan daude. Hori gainditu eta aurrerapausoa emango dute, eta espero dut jende mordoa Ezker Batura igarotzea.
Eta HBkoak?
HBkoak ere bidegurutzean daude. Aldaketa eman beharko dute. Lortu nahi diren helburuak eta erabiltzen diren bideak ezkondu ezean, gero eta okerrago joango dira.
ZUBIRIA, Pello /JAUREGI, Mikel
8-9,10-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakIU/EB
PertsonaiazKARRERA1
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Interview. Urez eta hondarrez
Lurra zapaltzeko moduak

Interview. Urez eta hondarrez
Egileak: Telmo Irureta eta Mireia Gabilondo.
Aktoreak: Telmo Irureta eta Dorleta Urretabizkaia.
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Konpainia: Tentazioa.
Noiz: apirilaren 2an.
Non: Victoria Eugenia Klub Aretoan,... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Haur filosofiari buruzko podcasta igandean estreinatuko du ARGIAk: ‘Galdera Basatiak’, Iñigo Martinezek gidatuta

Galdera batzuen aurrean, behin eta berriz helduok ume sentitzen garela dio Iñigo Martinezek, “bizitza zulo existentzialez beterik” dagoelako. Galderaz galdera "behin-behineko erantzunen bila" aritzeko asmoa du irakasle eta filosofoak. ARGIA... [+]


2025-04-04 | Euskal Irratiak
Beñat Molimos: “Herritarren babesari esker du Laborantza Ganbarak iraun hogei urte hauetan”

Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Instituzioek preso atzerritarren birgizarteratzea oztopatzen dutela salatu du Salhaketa Nafarroak

Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.


Netanyahuri babesa erakutsi eta Nazioarteko Zigor Auzitegiko kide izateari utziko dio Hungariak

Gergely Gulyas Hungariako Presidentetza ministroak eman du erabakiaren berri, Hagako auzitegiak atxilotze agindua ezarrita dion Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa herrialdera heldu den egun berean. Israelgo armadak Gazako eremu gehiago hartzeko asmoa duela... [+]


Eguneraketa berriak daude