"Soinuarekin eskulpitu eta marrazten dugun ingeniariak gara".


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Daniel Lazerus soinu teknikariari elkarrizketa
"Soinuarekin eskulpitu eta marrazten dugun ingeniariak gara".
Daniel Lazerus, Los Angelesko soinu teknikaria IZren grabazio estu- dioetan.
Txoro txoro maitemintzeak zer egiten duen! Michael Jackson, Steve Wonder, Diane Ross, Quincy Jones edo Joe Cockerren moduko musikariekin batera aritzetik, IZren grabaketa estudio xumeetara igaro zen. Daniel Lazerusek ez du gustuko teknikari hitza, soinu ingeniaria da. Konponketa tekniko soilak ez baizik eta, intuizioa lagun, soinuarekin marrazten saiatzen dela adierazi baitigu Los Angeleskoak.
Zer egiten du estatubatuar batek Euskal Herrian?
Txoro txoro maiteminduta. Donostiako neska zoragarri batez maitemindu nintzen, eta hemen naiz. Garai batean kantitatek mugitzen ninduen, dirua pilatu nahi nuen. Egun, ordea, bizitzakalitatea estimatzen dut.
IZk Amasan duen grabaketa etxera iritsi aurretik zertan aritu zinen lanean?
Musikaria nintzen. Hasieran bateria jotzen nuen Los Angelesko musika talde ezberdinetan; geroago, berriz, teklatuaren atzean. Ondoren, Hollywoodeko grabazio etxe ospetsu batean sartzeko aukera izan nuen, baina ez musikari edo teknikari gisa, bestelako zereginetan baizik: lurra garbitu, hautsontziak hustu... Lan hari esker, grabazio ingeniariei laguntzen hasi eta laster zenbait disko eta filme proiektuetan parte hartu nuen. Berehala, nire nahasketa produktora nuen.
Musikari handiekin batera aritzeko parada izan duzu.
Joe Cocker, Steve Wonder, Diane Ross, Quincy Jones, Michael Jackson eta beste hainbatekin lan egin dut eta nire bizitzan esperientzia oso garrantzitsua izan da.
EEBBetatik al datoz doinurik entzunenak?
Han jaio eta hazi nintzenez, ez naiz agian pertsona egokiena horri erantzuteko. Lehen bizitzeko leku bakartzat nituen EEBB. Egun, Euskal Herrian bizi naiz, eta maite dut. Baina ohartzen naiz, ezagutu dudan jendeagatik, euskal musikariek EEBBetako musika asko erosten dutela eta beraz, baietz erantzun dezaket.
Zein da, zehazki, grabaketa teknikari baten eginbeharra?
Herri honetan gutaz hitz egitean teknikari hitza aipatzen da. Alabaina, beste herrialde zenbaitetan gu ingeniariak gara; soinuarekin marrazten dugun jendea. Zenbait nahastaile eta teknikari benetako artistak dira; abestia eskulpitu eta marrazten dutenak. Gisa horretako kantuak entzutea zoragarria da, soinuaren sakonera guztia jasotzen baitute. Nahi izanez gero konponketa teknikoak oso azkar landu ditzaket, baina ez da hori garrantzitsuena. Intuizioarekin batera lortzen den zerbait da, sormenari dagokiona.
Grabaketan ari zarela, zure irizpidez jardun al dezakezu?
Nahasketa ingenieritza dut gustuko. Hau da, koproduzitzea eta beraz, lana zein bidetan zuzendu nahi dudan esateko aukera dut. Froga ugari egiten ditut. Nire karrerako une honetan, esperimentatzeko tartea badut. Erosoagoa litzateke agian, eguna joan eguna etorri, era berdinean lan egitea, horrek ziurtasuna eskaintzen baitu. Hala ere, nahiago dut ertzetan egon eta uneoro ideia ezberdinak garatzea. Horregatik, beti ikasten ari naiz.
Soinu teknikarien lanak musikarienak adina garrantzi al du?
Garrantzi edo pisu bera bai, baina ezberdina da. Ziur naiz Pink Floyd edo antzeko taldeei galdera hori eginez gero baietz erantzungo luketela. Beraiek kontu handiz hautatzen dituzte profesionalak, azken batean eurek osatutako lana soinu egokiz entzun nahi baitute.
Produktuaren azken tajukeran, zenbateraino alda liteke, teknikarien eraginez, musikariek aurrez pentsatutakoa?
Adibide batez azalduko dut. The Beatles ikaragarriak ziren. Lau abeslari eta musikari bikainek osatzen zuten taldea. Izatez, ordea, bosgarren beatle-a ere bazen: George Martin. Honek soinuak nahasten zituen, baina musikaria ere bazen. Eurek nahi zuten moduan grabatzeko abildadea zuen. Izan ere, teknikari batek ez du soilik soinu ingenieria izan behar. Produktua ongi irtengo bada, musikaz jakitea ezinbestekoa zaio. Nik soinuekin esperimentu arraroak egitea atsegin dut: mikrofonoa hartu eta beste leku batera eraman eta ohartu akaso soinu kalitate hobea erakusten duela.
Amasako baserri hau hautatu du IZk grabazio etxe. Honelako lekuak al dira grabatzeko egokienak?
New York hiriaren erdian dagoen zarata guztiarekin ez da erraza grabatzea. Atsedenerako bost minutu hartu eta kalean bi mila pertsona pizza zati bat eskuratzeagatik borrokan ikusten dituzun leku batek ez ditu lana egiteko baldintza onenak eskaintzen. Ingalaterran ere ezagunak dira baserri antzeko grabaketa etxeak eta oso aproposak dira guk ditugun beharretarako.
Euskal Herriko musika ezagutu eta lantzeko aukera izan duzu. Zer iritzi diozu bertako musikari?
Ruper Ordorikarekin proiektu batean aritu naiz eta izugarri gustatu zait. Une honetan, berriz, Egan taldearen diskoarekin nabil eta oso jende gaztea topatu dut bertan. Nire iritziz, Euskal Herriko musikak garapen bizia izan du oso tarte laburrean. Halabeharrez, talde euskaldun gazteek beste herrialdekoek baino aukera murritzagoak dituzte. Hala ere, talde ugari daude eta ari dira sortzen, eta lanerako beti prest gainera.
ARTOLA, Maite
42-43

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argiteletxe\IZ
Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Besteak
Pertsonaiaz\LAZERUS1
Egileez\ARTOLA6\Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude