"Euskal Departamendua egunen batean iritsiko dela pentsatzen dut".


2021eko uztailaren 19an
Jean Jaques Laserre Iparraldeko lehendakariari elkarrizketa
"Euskal Departamendua egunen batean iritsiko dela pentsatzen dut".
Jean Jaques Lasserre, Iparraldeko Hautetsien Kontseiluko lehendakaria
Euskal Herrian oso ezaguna ez den lehendakaria du Ipar Euskal Herrian sortu berria den Hautetsien Biltzarrak. Jean Jacques Lasserrek, hala ere, postu hori politikari famatuei irabazi zien. Barnealdean gero eta indar handiagoa duen gizona, ekonomiaren alorrean orain arte egindako bideari politikan eman nahi dio jarraipena Lasserre zentristak.
1992an abiatu zen Ipar Euskal Herriaren egoera aztertzeko eta geroari buruzko proiektuen bultzatzeko xedea duen «Euskal Herri 2010» izeneko desmartxa. Zer diozu hiru urtez eramana izan den lanaz?
Desmartxa oso interesgarria izan da orain arte eta aitzina segitzen du. Lehenik sektore eta jatorri ezberdinetako aktore asko elkartu ditugu oraingo Ipar Euskal Herriaren diagnostiko zehatz baten egiteko. Bestalde, ikerketa horrek argitaratu ditu tendentzia nagusiak eta nolako etorkizuna jasan beharko dugun ez badugu deus ere aldatzen. Azkenean, partaide guztien artean Iparraldearentzat lantzen ahal den proiektu egokienaren inguruko adostasuna lortzeko ahala eman du.
Zer erakutsi dute ikerketek?
Oraingo egoera argi eta garbi erakusten dute eta, are gehiago, zein arazo sortuko diren azpimarratutako desoreka-joera nagusiak horrela segituz gero. Egina izan den diagnostikoaren zehaztasun eta argitasunak jende anitz harritu dute. Lehen ondorioa da gerorako aipatzen diren ekintza kolektiboentzat indartu duen elkartasun printzipioa. Konkretuki, ni baserri mundukoa naiz eta badakit Frantziako zenbait kargudunek lurralde zenbaiten odolustea ezinbestekotzat ikusten dutela; lehentasuna eman nahi diote hirien eta eskualde ekonomiko azkarren antolakuntzari. Gibelean geldituko direnei liberalismoaren arrazonamenduak aitzinatuko zaizkie desagertu arte.
Horrelakorik ez gertatzeko lurralde honetako kideen arteko elkartasuna finkatu du gure desmartxak, bereziki kostaldeko hiri nagusiak -Baiona, Angelu, Miarritzeeta barnealdeko herrien artean. Hori baliatuko dugu ekipamendu politiko orekatu baten aztertzeko. Bestalde, Ipar Euskal Herri guztiari garapenarentzat baitaezpadakoa agertzen da Unibertsitate Zentroaren azkartzea.
Beste makina bat gai nagusi ere aipatzen dugu eta seguru nago, bilkura horien guztien ondorioz, erabakitzaileak ohartu direla gauzak aldatzen ari direla. Proposamenak etorriko dira.
«Euskal Herria 2010» desmartxaren segidan sortu den Garapen Kontseiluak bost lan taldetan aztertzen dituen proiektuak zer bilakatuko ote dira?
Pentsatu genuen bezala, Garapen Kontseiluaren ondotik Hautetsien Kontseilua sortu genuen joan zen hilabetean, instituzio ezberdinetan dauden hautetsien arteko harremanen eskasiaz oharturik. Onarturiko proiektuak hautetsi horiek bultzatuko dituzte bai Departamenduan, bai Akitaniako Kontseiluan, bai Frantziako Gobernuan edota Europan. Dagokion erakundean.
Pentsatua zenutena baino beranduago sortu duzue Hautetsien Kontseilua. Hori horrela izateko, zein arazo ukan duzue zuen artean?
Debatea bikoitza izan da: batetik, norekin osatu egitura berri hori, eta bestetik, zer estatutu eman. Gaur arte genituen Ipar Euskal Herriko auzapezen bi biltzar sinbolikoak -Lapurdikoa eta Zuberoa-Nafarroa Beherekoa- bateratu egin ditugu. Ondotik gure artean eztabaidatu ditugu denek onartuko zituzten Hautetsien Kontseilu berria osatzeko oinarrizko orekak: kostalde eta barnealdeko hautetsien kopurua; auzapez, kontseilarien eta diputatuen ordezkaritza. Azkenean, hipotesi asko aztertu ondoren eta ahalik eta azkarren joan ahal izateko, hautatu dugu engaiamendu guztiek eskatzen duten egitura: elkartearena.
Ahal eta konpetentzia gutxi ematen duen egitura hori hautatuz, uste duzue desmartxa hasieran finkatu helburu nagusietara heltzen ahalko zaretela?
Hasteko, sinesten dut zerbait egin daitekela eta nire aldetik arriskuak baizik ez ditut hartzen elkarte horren lehendakaria izanez. Baina Euskal Herrian agertzen diren problemak aspaldidanik aipatuak baldin badira ere, Ravailen ikerketa edota Joxeren aitzin-proiektuarekin, ez da sekulan aterabide hasiera baten gauzatzerik izan.
Aldi honetan urrunago joateko egituratu gara: Garapen Kontseiluak eginiko ekonomia, lurralde antolakuntza, kultura edo hezkuntza mailako proiektuak aurkeztuko dizkio Hautetsien Kontseiluari eta honek, bere eztabaidak eta hautuak egin eta, proiektu bakoitzak hunkitzen duen konpetentzi alorreko instituzioekin negoziatuko du.
Ez du, beraz, erabakien hartzeko gaitasunik izanen Hautetsien Kontseilu horrek.
Adibide bat hartzeko, orain Baionako portuaren inguruko dosierra lantzen ari gara. Lehen aldikotz hemengo hautetsi guztiek dute proiektu bera bultzatuko Departamenduan, Akitanian eta frantses Estatuan. Tokiko garapenak bi baldintza nagusi ukango ditu: herritarren nahikeria eta konpetentzia dutenekin negoziatzeko gaitasuna.
Garapen Kontseiluaren funtzionamendurako lehen aurrekontuarentzat diru iturriak segurtatzeko arazoak izan direla entzun dugu.
Departamenduak 300.000 libera emanen dituela erabaki du. Akitaniatik laster etorriko da erantzuna, problemarik gabe. Europaren aldetik eskura dezakeguna aztertzen ari gara. Azken batean, Estatuak ezin du bere errespontsabilitatea ukatu. Desmartxa horren guztiaren iniziatiba Estatutik dator. Ondoko egunetan atera behar den lurralde antolakuntza lege berriak emanen ote duenentz lanean hartzeko beharrezkoa dugun egitura ez dakit, baina beti hor izanen naiz hark duen errespontsabilitatea oroitarazteko.
Ipar Euskal Herriak bere instituzio berezia ukan dezan ez litzateke egokiena?
Oraingo instituzioen aldekoa naiz, piska bat aldatu behar baldin badira ere. Beharrezkoa duguna ez da instituzio berri bat. Proiektuak dira beharrezkoak. Koadroa ez baldin bada egokiena ere, garrantzitsuena da proiektuen biltzea eta aitzina eramatea.
Zer diozu Euskal Departamenduaren eskakizunaz?
Hemengo jende gehienak hori nahi duela badakit. Egunen batean iritsiko dela pentsatzen dut, baina ni ez naiz horren aldeko militantea, ez baitut uste oraingo departamenduaren aurrekontua bitan erdibituz dauden arazoak konponduko ditugula.
Garapen Kontseiluak aztertzen dituen proiektuen bultzatzeko konpetentziak lituzkeen autonomi egitura egokia izan daiteke?
Ipar Euskal Herria bezain ttipia den eremu batean Departamenduak, Akitaniak eta Estatuak dituzten zenbait konpetentzia bilduz gauzak hobekiago joanen direla ez dut uste. Aurretik erran dut ez dudala instituzioetan lehentasunik ezartzen. Gainera, horrelako egitura batekin inguruko jendea bereizteko arriskua ikusten dut.
Hilabete hasieran Baionan izenpetua izan den Europako Batasuneko Kanpo Arazoetako ministroen arteko hitzarmenak zertxobait ekar diezaioke gure eskualdeari?
Geure eskualdeak, mugaz beste aldeko auzo-eskualdeekin harreman zuzenak ukateko aukera ematen duen estatutu juridiko berria izatea aurrerapausoa da, zalantzarik gabe.
Martxoaren 16ko Biltzar Nagusian Garapen Kontseiluko lau taldeek aurkeztutako proposamenak noiz aztertuko ditu Hautetsien Kontseiluak?
Herriko bozak hurbiltzen ari dira, ez dut uste aulkia zalantzan duten hautetsiek etorkizunean engaiatzen dituzten proiektuak aztertu nahiko dituztela momentu honetan. Ekaineko hauteskundeak igaro daitezen bitartean beha egon beharko dugu.
BIDART, Jojo
8-9,10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakKontseilua
PertsonaiazLASSERRE1
EgileezBIDART4Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude