"Bide baketsua emankorra izan da eta horrela jarraituko dugu".


2021eko uztailaren 19an
Dawa Thondup, Dalai Lamaren ordezkaria-ri elkarrizketa
"Bide baketsua emankorra izan da eta horrela jarraituko dugu".
Dawa Thondup, Tibeteko Dalai Lamaren ordezkaria Europan
Tibetarrek Txinaren errepresio bortitza jasaten dute. Iraultza sozialistaren ondoren behin-betiko Txinarekin harremana finkatzea baino Txinaren okupazio basatia ezagutu zuen Tibetek. Harrezkero, Thondupek dioskun legez, «errepresioa, kolonizazioa eta kultur galera» egunerokotasun bihurtu dira.
Koka iezaguzu, historia garaikidean, Tibetek gaur egun jasaten duen egoera.
1949an estatu independentea zen, baina Txinak Tibet bere lurralde gisa hartzen zuen. 1951n, Txina eta Tibeten arteko harremanak finkatzeko Beijingera bidalitako ordezkaritzari egindako presioa medio, «Tibeten askapen baketsua bideratzeko 17 puntuen akordioa» sinatu zen. Baina Tibeteko Gobernuaren onespena barik. Harrezkero, errepresio bortitza, gure kulturaren galera etengabea eta ekonomi kolo nizazioa jasan dugu. Behin eta berriro egin ditugu ahaleginak Txinako Gobernuarekin Tibeteko egoera konpondu guran baina alperrik.
Errepresioak milaka heriotza ekarri dizkizue, hala ere erresistentzia baketsuaren alde egin duzue.
1951tik gaurdaino batez ere modu baketsuan erresistitu izan dugu. Nik ezin dezaket esan tibetar guztiak biolentziaren aurka daudenik, Tibeten samin eta amorru izugarria baitago. Baina Dalai Lama da Tibeteko buruzagi nagusia eta bere pertsona oso sustraitua dago herritarrengan, biolentzia ezari buruzko bere iritzia oso indartsua da eta honek eragin handia du herritarrengan.
Baina samin horrek guztiak eztanda egin dezake noizbait.
Ezin da horrelakorik baztertu baina azken 36 urteotan bide baketsua jarraitu dugu, orain arte emankorra izan da eta modu horretan jarraitzeko arrazoi onak dauzkagu. Biolentzia defenditzen den mugimenduetan adimen oreka galtzen da eta honek ezegonkortasuna eta gustura ez egotea dakar. Horrez gain, biolentziak enfrentamendua dakar eta honek esentzia galtzea. Enfrentamendu barik, komunikazioa, elkarrizketa eta harreman onera iritsi daiteke.
Erabili behar du herri batek noizbait biolentzia?
Normalean ez. Indarkeriaren ordaina oso handia da. Oso logikoa eta emozionala da baina hori ez da arrazoi nahikoa, eta gainera gizateriaren aurkakoa da. Hobe da atsegina eta lasaia izatea. Horrez gain, emaitza ez da oso argia, biolentziak biolentzia gehiago dakar eta azkenean arazoaren ikuspegia galtzen da. Aurrera egiteko eta ikuspegi zehatz bat edukitzeko bihotza gorde beharra daukagu.
1992an Dalai Lamak bost puntuko erdibidea proposatu zion Txinari. Txinaren erantzunik ez baina tibetarren artean ikuspuntu desberdinak eragin ditu.
Dalai Lamak dagoeneko esan du puntu hauen ekimenak porrot egin duela eta, akaso, beste zerbait pentsatu beharko dela. Txinak lehengoari eusten dio, hots, Tibet Txina dela eta kitto. Beste jarrerak Tibeten independentzia defenditzen du. Dalai Lamak konponbidea negoziazio batetik etorri behar duela proposatzen du, alegia, ez dela independentzia izan behar baina bai autonomia, horrela Tibetek bere autogobernua izango luke.
Dalai Lamak, erlijio boterea eta botere politikoa biltzen ditu, ez dirudi hori oso demokratikoa denik.
1969ko martxoaren 10ean Dalai Lamak esan zuenez, independentzia eskuratzean herri tibetarrak nahi duengobernu mota aukeratu beharko du. 1992ko urtarrilean Dalai Lamak berretsi egin zuen etorkizuneko gobernuan berak ez zuela zereginik izango eta ez diela Dalai Lamaren ohizko zeregin politikoei helduko. Halaber, txinatarrak erretiratzean, eta konstituzioa egin bitartean, herriak aukeratutako behin-behineko gobernua eta lehendakaria izango direla jakinarazi zuen.
Txinak eraldakuntza handia ezagutu du, nabaritzen al dira aldaketak Tibeten?
Txinan ez dago kanpoan pentsatzen den besteko aldaketarik. Dena den, indar asko oraindik aldatzen ari dira. Tibeti dagokionez, guk kolonizazioa besterik ez dugu ezagutzen, ez dugu aldaketarik ikusten.
LETONA, Xabier
14-15

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaTIBET
PertsonaiazTHONDUP1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude