"Estatutua garatu ezean, ikusiko dugu Konstituzioaren zein zati ez bete".


2021eko uztailaren 19an
Joseba Egibar (EAJ)-eri elkarrizketa
"Estatutua garatu ezean, ikusiko dugu Konstituzioaren zein zati ez bete".
Joseba Egibar, EAJko Euskadi Buru Batzarreko bozeramailea
EAJren zatiketaz geroztik, bere alderdiaren Gipuzkoako gizon `indartsua' da 35 urteko andoaindar hau. Zuzenbidean lizentziatua, EBBko bozeramaile izateaz gain, GBBko lehendakari eta Gasteizen parlamentari da Joseba Egibar.
Zein da Carlton hoteletik atera duzun irakaspenik handiena?
Elkarrizketaren kultura. Elkarri-k lortu du bost alderdi politiko ezberdin bakeari buruz, demokrazia arauei buruz, indarkeriari buruz, autodeterminazioari buruz subiranotasunari buruz... hizketan jardutea.
Denok bakea lortu nahi dugu, baina abiapuntuak ez dira berdinak, helmuga berdina izanik ere ez daukagu oso definituta bakea nola ikusten dugun. Elkarrizketa pribatuak izan arren, publikotasuna eta publizitatea sekulakoa izan da. Binakako edo hiru alderdiren arteko elkarrizketak ere gauzatu beharrean egongo gara aurrerantzean.
Alderdien artean zegoen banaketa leuntzea ekarri al du konferentziak?
Ajuria Eneko Itunak helburu argia dauka: ahal den gizarte zatirik handiena integratzea joko demokratikoan. Itunak defizit hori aitortu beharra dauka, HBk ordezkatzen duen gizataldea integratzea ez baitu lortu. Bi gizarte zati horien arteko zubigintza posibleak zer nolako elkar-ulertze eta konpromezu eskatzen dituen izan da bake konferentzian hitz egin dena. Elkarrizketaren kultura hedatzen den neurrian, negoziazio politikoaren atalean ere urratsak emateko aukera izango dugu.
Irlandako prozesuak izango zuen eraginik...
Antzeko prozesuek beti izaten dute halako eragina. Hemen PSE-EE eta PP urduri jarri dira, «hor zertan ari ote dira» euren buruari galdetuz. Bakoitzaren posizioak nondik nora dabiltzan, jendea nondik nora mugitzeko prest dagoen, aniztasuna errespetatuz zer nolako malgutasuna erakusten duen alderdi bakoitzak, arazoak dituen espresio guztiak gainditzeko zer nolako baliabideak aurki daitezkeen aztertu dugu bertan. Kanpotik kritikatzen aritzea ez da oso inteligentea izan.
Carltonen HBrekin eztabaidatu duzuena eta 92an hitz egindakoa zertan dira ezberdinak?
92koak beste intimitate bat zuen. Edukiei dagokienez, ez dakit HBk zein analisi egingo duen EAJren posturaz. Guk ez dugu ikusi HBren posizioetan aldaketarik. Beste alderdiek egin duten esfortzua ez dakit orain egingo duten hausnarketan baloratuko duten. Malgutasuna eta freskotasuna erakutsi behar luke.
Elkarrizketaren bigarren fasea aipatu da. ETArekin hitz egiteko?
Zerbait egiteko aukerarik balego, elkarrizketa pribatuak mantendu beharko lirateke. Horretarako ezinbestekoa da elkarren arteko errespetoa. Bakoitzak ordezkatzen duena ordezkatzen du eta nik ezin diezaioket HBri egotzi ETAren ordezkaritza. Beraiek, aldi berean, EAJ den bezala hartu behar dute, ez Madrilen morroitzat. Nortasuna ezagutzetik abiatuz, egitekoa isilean egin behar da. Euskal arazoari irtenbidea hemengo alderdien eskutik eman beharko zaio. ETA eta Estatuaren arteko negoziazio hutsak ez du ezer lortuko.
ETAk du gidaritza politiko -militarra, nahiz eta politikoki HBk eduki testigu hori erdi-hartuta. HBk gidaritza politikoa murriztua dauka. Uneotan HBk duen hauteslegoa, 170.000 boto inguru, gehiago ordezkatzen du Elkarri-k HBk berak baino, helburuetan eta bake-bidea urratu nahi izatean bederen. HBk gidaritza politikoa ez badu sendotzen, gero eta desorekatuago egongo da egoera hori HBren hauteslegoaren barruan.
Zertaz hitz egin behar da ETArekin?
Ez dugu mugarik jartzen. Hizketan hasteko ETAk armak utzi edo su-etena iragarri behar duela diote batzuek. Armak isilik egoteak prozesua bizkortu egiten du. Prozesu konplexua da eta aurreratzeko ETArekin hitz egin behar da, HBk bere ordezkaritza politikoa hartu behar du, eta alderdien artean gutxieneko adostasuna beharko genuke. Baina amaierako eszenatokiak bainoago arduratzen nau abiapuntu sendoa jartzeak.
PSOE eta PP jokoan ez sartzekotan, gauza askorik ezingo da lortu.
Nahiz eta konferentzian egon ez, PSOEk ezker abertzalearekin harremanak izan ditu eta ditu, eta PPk ere edukiko ditu. Baina biak beldurtuta agertu dira. Ez ote diote beldur benetako bake prozesu bati? Beraiek kezkatzen ditu euren presentzia eta eragin politikoa non geratuko den besteok konpontzen bagara. Heldutasun demokratiko falta erakutsi dute. Elkarrizketari beldur izatea sekulakoa da.
Hemendik aurrera Elkarri-k zer paper joka dezake?
Elkarrizketa eta akordioaren aldeko giza-mugimendu gisa agertu da. Elkarri-k ideiak nahiko zentratuta ditu eta alderdiek ordezkatzen dutenaz at, beste zerbait ordezkatzen du. Aitortzen dute edozein prozesu politikotan gidaritza eta protagonismoa alderdi politikoek dutela, eta beraiek izan daitezkeela dinamizatzaile.
Ezker abertzalean zatiketa eragitea omen da zuen estrategia.
Herri honetan beti egongo da ezker abertzalea. Ezker abertzaleak bere proiektua bide demokratikoetatik aurrera eramatea nahi genuke. Zertan egin dezakegu lan ezker abertzalea hausteko, edo presoak banatzeko edo ETA zatitzeko? Guk ez daukagu inolako estrategiarik ezker abertzalea zatitzeko. HBtik jende bat deskolgatu izana ez da guk diseinatutako estrategia baten ondorio, eurak beraien estrategia behar den moduan ez egokitu izanagatik baizik.
Nola lortzen duzue hauteskundero horrelako istilua sortu eta azkenean Felipe Gonzalezekin konpontzea?
Nahiago nuke Felipe Gonzalezekin hitzarmen gehiago bagenitu, ez daukagu bat bera ere zoritxarrez. PSOE eta EAJren arteko harremanak laugarren edo bostgarren mailakoak dira. Estatutuaren garapenaren gaia ikusi besterik ez dago. Beste gauza bat da analisi bat egin eta horren eskutik pentsatzea gobernu hau botatzea PP jartzeko kaltegarri litzatekeela onuragarri baino.
Askoren iritziz, CiUk eta EAJk mantentzen dute Gonzalez agintean.
Irudi hori islatzen dugu, eta guretzat karga da. Egoera horri etekinik aterako bagenio, gaitzerdi! 93an izan zen negoziazio prozesuan ez genuen akordiorik lortu. Ordutik, baiezkoa edo ezezkoa eman diegu zenbait proposameni, baina ez dugu hitzarmenik gauzatzeko baldintzarik ikusi.
Uneotan hilabeteko epea eman diogu gure buruari Estatutuaren garapenaren inguruan. Estatutuaren %70 beteta dagoela eta, zergatik kexatzen garen diote sozialistek. Lege batetaz ari gara, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berak dio Estatutua ez garatzea inkonstituzionala dela. Beraz, inkonstituzionalitate horretan oinarritzen badira Estatutua ez garatzeko, geuk ere erabakiko dugu Konstituzioaren zer %30 ez bete.
Ez daukagu zertan minutu bakarra galdu behar Espainiako Konstituzioa aldatzen. Negoziatu dezagun zer nolako estatutua eta zer nolako subiranotasun-bidea egin nahi dugun. Herri hau hori gauzatzen hasten bada, ez dago legerik, ez mugarik, ez 8. artikulurik, ez «ABC»rik... geldituko duenik, indarraren bidez ez bada. Estatuak esan dezala munduaren aurrean indarra erabiltzeko prest dagoela herri baten gehiengoak aurrera egin nahi duelako.
Autodeterminazio eskubidearen aldekoa al da herri honen gehiengoa?
Burujabetasuna herri honen gehiengoak onartzen du. Autodeterminazio eskubidea osatzen da lurralde osotasuna gauzatzeko bideak urratuz, demokratikoki herri honetako biztanleen iritzia errespetatuz, baina argi izanik Europa berrian bizkarrezur sendoa behar dugula: politikoki, kulturalki eta ekonomikoki.
1996an Jose Maria Aznar Moncloan presidente ikusten al duzu?
Ez dakit bera, baina PPko bat bai. PSOEk UCDren aurka bere garaian eta PPk PSOEren aurka gaur egun oso joko zikina praktikatu dute. Ez dakit Espainiako politikak normalizazio biderik aurkituko duen: ez dago balorerik, ez errespetorik, denak elkarren kontra, boterea helburu bakartzat hartuta... Orain besteoi ukatzen digutena ari dira aldarrikatzen, patriotismoa hain zuzen. Espainiartasuna da salbatu behar dena.
Zer egin behar du hemendik aurrera Ajuria Eneko Mahaiak?
Ajuria Eneko Mahaian fase agortu da, eta berria ireki beharra dago. Ajuria Eneko Mahaia bertan egoteko baldin bada, hobe dugu etxera joan. Ajuria Eneko Itunak gestio fasetara igaro behar du eta fase horretan ausarta izan. Euskal arazoa ez da besterik gabe desagertuko, ezta polizialki konponduko ere, beste zerbait sortuko bailitzateke. Iritzi, planteamendu eta balore batzuk argi izanda, arazo politiko baten aurrean bide politikoa urratu beharra dago.
ZUBIRIA, Pello / JAUREGI, Mikel
8-9,10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazEGIBAR2
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


2025-04-29 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Soldadu ipar korearrak Europan: zergatian datza koska

Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.


“Energiaren %60 galdu dugu bost segundoan, ez dakigu zergatik”

Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]


Yemenen 68 hildako eragin ditu AEBen bonbardaketa batek

Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.


Igor Peñalver (ELA Volkswagen): “Jarritako garraiatzaileekin osasun arazoak sor daitezke”

ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]


2025-04-29 | Antxeta Irratia
Lakaxita: beste Irun posible baten erresistentzia 20 urtez

Beste bizi eredu  baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]


2025-04-28 | Amanda Verrone
Lurrerako giza eskubidea: gaudenen eta eraman gaituztenen alde

Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]


Argindarra itzuli da Euskal Herriko lekurik gehienetara, baina normaltasunera itzultzeko “orduak edo egunak” beharko dira

Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.

Sare elektrikoa erabat erori da... [+]


Lizarrako Udalak txosnei jarritako debekuaren aurka protesta egin zuten 27 gazte epaituko dituzte maiatzean

Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]


Iparretarrak taldeko militanteen omenezko margolana aurkeztu dute Baigorrin

Felipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


Eguneraketa berriak daude