"Industrian ere ingurugiroarekiko sentiberatasuna handitu da"


2007ko otsailaren 21ean
IHOBE ingurugiro elkarteak konferentzia bat antolatu du
"Industrian ere ingurugiroarekiko sentiberatasuna handitu da"
Jose Luis Aurrekoetxea, IHOBE ingurugiro elkarteko zuzendaria
IHOBE Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren menpe dagoen ingurugiroaren kudeaketarako elkarte publikoa da. Hilaren 23rako Lehiakortasuna eta Ingurugiroaren konferentzia antolatu du
Zer balorazio egiten duzu IHOBEko aurreko zuzendariak egindako lanaz?
Positiboa. Herritar moduan esango nuke IHOBEk gizartean irudi ona duela.
Datorren legealdi honetan zeintzuk dira IHOBEren lan ildo nagusiak?
Orain olioak, disolbenteak eta taladrinen kudeaketan murgilduta gaude eta horretarako Zamudion 600 milioi pezetako (25 milioi bat libera) inbertsioko instalazioa eginda da; abuztuan bukatuta egongo delakoan gaude. Halaber, XUME, Xumetze Bulego teknikoaren bidez, zenbait eremutako industriek ekoiztutako hondakinak xumetzeko. Arlo honetan Urdaibaiko eremuko industriekin esperientzia zehatz batekin ari gara. Tratamendu galbanikoen xumetzerako ere lanean ari gara, pinturaren eremuan eta, horrez gain akaso gure artean ezagunenetakoa den lana, hots, kutsatutako lurren tra- tamendua, batez ere herentzia historiko moduan jaso dugun lindanoz kutxatutakoak.
Orain arte, nahiz eta batzuetan indarrean ere jarri dituen, IHOBE batez ere ikerketak egitera mugatu da.
Hori ez da IHOBEren lana, praktikara eraman dituen proiektuak normalean beste enpresa batzuekin batera eraman ditu. IHOBEk ez du hondakinen kudeaketzeko ahalmena, hori normalean beste elkarte pribatu batzuen eskuetan dago. IHOBEk elkarte horiekin parte hartzen du, gobernuaren parte hartze ekonomikoa edo soziala behar dela ulertzen duenean, horrela proiektua dinamizatu eta fiskalizatu egin dezake.
Konpetentzia `berdea' benetazkoa da industria munduan edo marketing hutsa?
Gai hori industria sailetik eramaten ari dira, baina nire ustez industria ahalegin handiak egiten ari da herri hau ez zikintzeko. Hain zuzen 23an hasten diren jardunaldietan, 50 enpresek ingurugiroarekiko beren begirunea azaldutko dute eta ekitaldi zehatz batean enpresa hauek hondakinen xumetzea lortzeko konpromezua adieraziko dute.
Zer asmo zehatz darama IHOBEk konferentzia honetara?
Lehiakortasuna eta ingurugiroa bat etortzea ezinezkoa dela zabaldua dago eta, jardunaldi hauetan irudi hori apurtu eta garapen sostengatua posible dela, ekonomi garapena eta inguruaren begirunea posible dela. Orain arte, Europan bederen, partehartzea prozesuaren amaiera aldera eman izan da eta orain horri aurre hartu gure zaio, xumetzean.
Hondakinen Xumetze bulegoak, hondakinak % 25ean jeitsi gura ditu hemendik eta 2000 urtera artea. Helburu hori lortzeko moduan zaudete?
Bai. Helbura Hondakin Berezien Kudeaketa Plana betetzea da, industri hondakinak % 25ean gutxitzea. Hamar proiektu berri dauzkagu eta horietan 30 ekoizpen enpresa daude, guztira 450 bat milio pezeta inbertituko dira hiru urteetan. Hauetatik % 30 EBk eta Jaurlaritzak jarriko lukete eta gainerakoa enpresek.
Zure ustez, gaur egun non jarri behar da indarra, xumetzean ala erreketan?
Nire iritzia emango dizut. Hirietako hondakin solidoez ari bazara, Europako ingurugiroaren 5. agiria onartzen dugu, eta honen arabera lehenbizi xumetzea da, ondoren berrerabilpena eta azkenik, berziklaia. Baina, halaber, berrerabilgarria edota berziklatzeko modukoa ez dena teknologia garbiez suntsitu behar dela dio agiriak; eta, energi balorazioarekin edo gabe egindako erreketa eta zabortegi kontrolatuak garbitzat jotzen ditu.
Gaiaren inguruan dagoen eztabaidan, erreketan gasak eta zenbait partikula solido ekoizten direla esaten da, eta nik esan behar dut zabortegian ere sortzen direla, eta erreketan baino gehiago hondakin erretegi ona jarrita badago. Alemaniako Dormuneko altzairutegi trinkoak, esaterako, 125 RSU erretegik sortzen dutena baino kutsadura handiagoa sortzen dute.
Horrez gain, dioxinak ez dira sortzen, egon daude, beraz egin behar dena da horiek ahalik eta ondoren kontrolatu. Azken berrien arabera, gainera, badirudi erretegi horiek ez dutela minbizi gaitzik sortzen.
Espainian, dena den, badirudi hondakin erretegiak albo batera uzteko joera bide dagoela.
Hondakin erretegiak jartzearen aurka dauden zeinbaitzuk, Greenpeace Espainia zehatz mehatz esateko, batzuetan aurka daude baina beste batzuetan isildu egiten dira. Nik dudan informazioaren arabera Greenpeacek Katalunian Hondakin Toxiko eta Arriskutsuen planta bat jartzea onartu du.
LETONA, Xabier
Aurrekoetxearen ustez, hondakin-erreketa beharrezkoa da.
18,19

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Besteak
Pertsonaiaz\AURREKOETX1
Egileez\LETONA1\Gizartea

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude