"Euskaldunak ez gara ilustratuak izan, ez gara hain modernoak"


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Axular saria jaso zuen Jon Sudupen Alberdanian publikatutako obraz
"Euskaldunak ez gara ilustratuak izan, ez gara hain modernoak"
Jon Sudupek "Ilustrazioaren kriseilupean" errepasoa egin dio arrazionalismoari
Axular saria jaso zuen azkoitiarrak Alberdanian publikatu duen obraz. Bere burua pesimista teoriko eta optimista praktikotzat duen Sudupek Ilustraziora jo du arrazoiaren argi eta itzalen bila.
PARIS `iraultzaile' hartan filosofiari lotua, Zumaiako ikastola sortu berritik deia jaso zuen, «irakasleak behar ziren hasiera hartan». Orain lankide duen emazteak ere erabakian pisurik izan zuen: «Zirkunstantziek agintzen dute askotan» esan digu arrazoiaz luze mintzo den Sudupek. Patxadaz heldu dio gaiari, Kandinskiren erreprodukzio baten gerizpean, beti ere liburua altzoan. Eskuen imintzioez arrazoituz azalpena, denbora hartzen du erantzunak emateko.
Liburua berak irakurri nahi izandakoa omen, eta inork idatzi ez duenez, berak idatzi du. Azkenekoa izkiriatu zuenetik urte batzuk, presarik ez du hurrengorako. Afizioa baitu berak pentsamentuarena.
Esaerak dio filosofia baino hobe dela oilozopia.
Herri honetan egon den kultura beti izan da, industrializaziotik hona, teknika aldetik jo duena; humanistika aldetik ez dago tradiziorik, ez da egon unibertsitaterik; ez da landu.
Landu ez izanagatik ere, euskaldunek `pentsatzen' al dute?
Badirudi ezetz. Ez dakit, publikatzen dena behintzat oso gauza urria da. Alde horretatik izan dugu hutsune handi bat eta horrek badauka zerikusia liburuan aipatu dudan gaiarekin. Euskal Herrian saio bat egon zen XVIII. mendean Azkoitiko Zalduntxoekin Ilustrazioaren ideiak hemen sartzeko, baina ahalegin hura hutsean geratu da. Tradizio ilustratu hori faltatu izan da hemen. Hemengo modernitatea ez da ilustratua izan, nolabait erromantikoa izan da, hizkuntzaren eta nazionalismoaren inguruan. Ez da egon jende ilustratua. Unibertsitaterik eza eta aipatutako hutsune horiengatik.
Euskal Herriko egoerak izango du, baina, euskarri ideologikorik?
Euskaldunak ez gara ilustratuak izan, ez gara hain modernoak. Europan Ilustrazioa eta gero nagusitu diren baloreak, pentsakerak -demokraziaren eta parlamentarismoaren kontua, tolerantzia eta pluralismoahemen ez dira inoiz finkatu eta sendotu. Hemen nazionalismoaren sorrerarekin eta gerra ondoren diktaduran garapen bat egon da, lehen esandako nazionalismo aleman horren ildotik.
Uste dut Euskal Herria oso desintegratuta dagoela. Baina, hor zein da irtenbidea? Nik, pixkat Habermasen ideietan oinarrituta, proposatzen dut minimoen abertzaletasun bat, minimoen euskaltasun bat... Zer da hori? Puntu minimo batzuetan, balore komun batzuetan kontsentsu batera iristea.
Liburuan, hala ere, balore horiek garatzeko aukera ageri duzu.
Uste dut euskaldunak, nolabait, oso irrazionalak izan garela eta horretan oraindik pauso handiak eman ditzakegula; eta ari da pixkanaka sartzen. Orain tolerantzia gehiago dago, demokraziaren printzipioa gero eta zabalduago...
Posmodernoek, adibidez, esaten dute dena erlatiboa dela, ez dagoela ezer finkorik. Baina arrazionalismoak aurrera egiteko aukera ematen du. Giza eskubideen aldetik, kasu, denok onartzen ditugun printzipio batzuk daude, sexuen desberdintasunen aurka gaude, natura zapaltzearen aurka... Hor aurrerapena dago.
Hainbeste `arrazoiren' aldamenean zenbateko garrantzia dute sentimenduek?
Liburuan zehar aztertzen dut Horkheimer eta Adornok nola esan zuten Ilustrazioak dialektika bat duela, alde iluna. Berrehun urteko distantzia horrekin, konturatzen gara Ilustrazioak izan dituen akatsez. Ilustratu guztiak, hala ere, ez ziren izan inozoak eta haiek ere konturatzen ziren, Diderot bat adibidez, eta garrantzia ematen zioten naziotasunari...
Dena den, sentimenduen arloan muturretatik ihes egin behar dugu. Horrelako dialektika batean mugitu behar dugu, unibertsaltasuna eta berezitasunaren dialektika horretan.
Gizakiaz ari nintzen, tesi horretan pertsonak duen garrantziaz
Ni ez naiz, eremu horretan, sekula existentzialista izan, eta teoria hauek ere, finean, ez dut uste gizakia dutenik abiapuntu. Gaur egun mundua horrelako sistema konplejoa da, ekonomia eta egiturak, eta hor badago Adam Smithek ekonomiaz hitz egiten zuenean aipatzen zuen `ezkutuko eskua'. Ez dut uste historian gizakia sujetu nagusi bat denik. Orain denok posmarxistak garela eta...
Posmarxistak denok?
Historian zehar eman diren maisu handiak, Galileok esan zuena, Einsteinek esan zuena... egiaren zati handi bat zuten. Horren kontra joatea ez zaio inori okurritzen. Marxek esan zituen gauza askorekin ere berdin. Komunismoa erori denetik ohitura dago Marxi errua botatzekoa, baina gauzak ez dira hain sinpleak. Ez dago halako hausturarik pentsalari handiekin. Ez dago Mediterraneo deskubritzerik.
Munduan ez al da nagusitu demokraziaren eredu liberal, burgesa?
Ilustraziokoak burgesak ziren. Liberalismo burges horrek gero bide bat egin du, sozialismoaren eta marxismoaren eraginez ongizate estatua etorri da, sozialagoa.
Nik uste gaur egun zentro aldera bilatu behar dela oreka. Liberalismoaren eta sozialismoaren puntu onenak hartu, bien arteko balore onenak uztartu. Eklektizismo batera goaz. Sozialdemokrazia da nagusi Europan, estatu eta alderdi guztietan. Erdibide batean.
Eta erdibide horretatik aldentzen dena nahitaez fundamentalista edo dogmatikoa omen da.
Gauzak ez dira horrela. Gaur egun hiru korronte nagusi azaltzen dira: batetik fundamentalismo dogmatiko goitik beherako hori; bestetik, posmoderno erlatibista hauek, eta tartean arrazionalismo hau.. Baina azkenean arrazionalismo hau ere, hau defenditzea ere fundamentalismo modu bat da. Hala ere, nik uste arrazoi gehiago daudela arrazionalismoaren alde egoteko beste fundamentalismo batzuen alde egoteko baino... Nolanahi ere, hor ezin da esan besteak fundamentalista batzuk dira eta gu ez. Nik uste dut egia askoz ere banatuagoa dagoela.
Konponbide horretan zer ekarpen egin dezake kulturak.
Handia. zenbat eta ilustrazio gehiago, zenbat eta eskolatu gehiago dudarik gabe nagusitzen da moderazioa, pluralismoa eta elkarrekiko errespetoa; eta hori azken batean kultura kontua da.
Kultura, bidenabar, hizkuntza dela-eta zenbateraino da bereizgarri.
Bereizgarri da eta batzaile. Beti ere, ilustrazio zaleok edo gehiago azpimarratzen dugu elkartzen gaituena, eta nazionalistek edo bereizten gaituena... Hizkuntza hitz egitea da; entedimendu batera iristea da nagusiki hizkuntzaren egitekoa. Egia da, bestalde, hizkuntzak neurri batean bereizten gaituela. Hain zuzen hurrengo saioa horretaz egin nahi dut, zer den euskal identitatea.
Eta osasunez, produkzio aldetik eta, nola dakusazu euskal kultura.
Nahiko ondo, nahiz saiogintzan urri. Pentsa, Humboldtek esan zuen halako batean euskara desagertuko zela, XIX. mendean-edo. Jakina, ez da hala. Kantitate aldetik agian oraindik urri, baina kalitate aldetik hobetzen goaz. Era guztietako itzulpenak, klasikoak... aurrera goaz.
ELORZA, Mikel
45-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaSariakAxular Sari
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSUDUPE1
PertsonaiazSUDUPE1
EgileezELORZA2Kultura

Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude