"Sakoneko arazo politikoak ezin dira alderdi politikoen artean konpondu


2021eko uztailaren 19an
Floren Aoizekin elkarrizketan Euskal Herriko egoeraz
"Sakoneko arazo politikoak ezin dira alderdi politikoen artean konpondu
Floren Aoiz, Herri Batasunako bozeramailea
Jarraiko koordinatzaile izandakoa, Nafarroako Parlamentuan parlamentari eta Herri Batasunako bozeramaile eta Mahai Nazionaleko kide dugu tafallar gazte hau. Floren Aoizek `filiak' eta `fobiak' pizten ditu, sekula ez indiferentziarik, bere adierazpen zorrotzak direla medio.
GAL afera dela eta, ezer aterako al da garbi?
GAL Estatu espainolak antolatutako talde terrorista izan zen, eta horren ardura politikoa segurenik zigorrik gabe geratuko da. Bestelako kontua da une honetan zer gerta daitekeen hainbat botereren arteko liskar horretan. Hor edozer gerta daiteke, gobernuaren erorketa barne. Baina Euskal Herriko ikuspegitik eta GALen biktimen ikuspegitik ez da zigorrik egongo.
Lehen ez bezala, orain mundu guztiak dio: «Jakina zen GAL Gobernuak antolatu zuela».
Denok galdetzen dugu zergatik ari den gertatzen hori guztia orain. Azken urtetan ezker abertzaleak, eta bereziki Herri Batasunak, salatu zuen hori guztia. Orain zergatik egiten den? Batetik, Garzonen joera pertsonalagatik. Baina elementu garrantzitsuena da Estatu aparatuan dagoen egitura errepresiboan gauzak aldatzeko dagoen borondatea. Eta hor zenbait sektoreren arteko gatazka dago.
GAL afera aprobetxatuz, sektore batzuek PSOEren desgastea bilatzen dute, eta horretarako informazio bila dabiltza. Informazio hori soilik Estatu aparatuaren barrutik lor daiteke. Informazio hori, ordea, bazuten orain hamar urte, baina ez zuten ateratzen. PSOEren gobernua bota nahian, orain plazaratu egin da.
Beltzak idatzi berri du ARGIAn GALen auzia aprobetxatu behar zuela ETAk borroka armatua gainditzeko borondatea agertarazi eta behin-betiko tregoarako baldintza errealistak ezartzeko.
GALen aferarekin argi geratu da Estatuak legeztatutako indarkeria eta legezkanpokoa erabiltzen dituela. Estatuak biolentzia erabiltzen du, eta ondorioz, Euskal Herria erabiltzera behartzen du. Oraingoz ez du bide hori baztertzeko asmorik azaldu, gerra zikina berriro ere agertu egin baita. Herri hau hainbat borroka mota erabiltzera behartu dute, borroka armatua tarteko. Galdera hau da: duela hamabost urte baino bide demokratiko gehiago al dago Euskal Herrirako benetako demokrazia defenditzeko? Proiektu independentista defenditzeko bide demokratikorik ez zen egon, eta oraingoz ez dago.
Patxi Zabaletak su-etena eskatu du.
Ez da lehenengo aldia berak eta beste zenbaitek hori eskatzen dutela. Baina une honetan, borondatean eta ekintza mailan Estatuan dago hutsunea. Estatuak nahi izango balu, posible izango litzateke negoziaketaren bidea desblokatzea.
Impasse egoera hau gainditzeko modurik ikusten al duzu?
Euskal Herriaren eraikuntza nazionala eta gizartearen aldaketa helburu duen gure proiektutik egoera zaila dela ikusten dugu. Hain zuzen, «Oldartzen» prozesua horregatik sortu da, egoera honi aurre egin eta iraultzeko. HBrentzat eztabaida baliogarria izango da, eta hortik aterako dira hainbat ideia eta gako egoeraren eboluzioa eragiteko eta bultzatzeko.
Laster sasi-elkarrizketak eta irtenbide faltsuak etor daitezkeela esan duzue. Zeren beldur zarete?
Bi bide posible ikusten ditugu. Bata, borondatearen bidea. Alegia, Estatuaren jarrera aldatu eta konponbide politikoaren beharra onartzea, norabide horretan beharrezko urratsak emanez. Eta bigarrena da gure proiektua suntsitzeko estrategian kokatzea sasi-elkarrizketak edo irtenbide faltsu bat. Zorigaitzez, ez dugu uste lehenengo eszenatoki horretan gaudenik.
Benetako atea ireki behar da, eta horretarako ate faltsuak itxi egin behar dira. Herri honek autodeterminazioaren eta helburu horien inguruko konponbide politikoa behar du. Borondaterik ez badago, espektatiba faltsuak sortuko ditugu, eta hori ez da ona. Negoziaketaz gehiegi hitz egiten denean, negoziaketaren eta helburu politikoen aurkakoa bihur daiteke.
Lehenengo bidea itxita ikusten duzu.
Bide hori itxita dago Estatuaren aldetik borondaterik ez dagoelako, baina era berean hainbat alderdik jarrera hori txalotzen dutelako. Ezker abertzalearen negoziatzeko borondateaz hitz egiten da, baina gobernuak behin eta berriro negoziazioari ezetza ematen dio.
Zergatik zarete hain kritiko Elkarri-rekiko?
Elkarri-k, batzuetan, HBren oniritzi eta txaloak jaso ditu, eta bestetan kritikak. Elkarri-ren eboluzioan elementu kritikoak ikusten ditugu, orain txostenean agertu direnak. Badirudi Elkarri-rekin Gesto por la Paz-ekin baino kritikoago garela, eta hori gezurra da. Elkarri-ren aldetik, bakearen inguruan eta hainbat kontzeptu ideologikoren arabera, hustutzea gerta daiteke. Baina hori kritika politiko arruntaren esparruan kokatzen dugu.
Zer espero duzu Elkarri-k antolaturiko Bake Konferentziatik?
Handinahiegia iruditzen zaigu une honetan bake konferentzia planteatzea. Gainera, konferentzia hori hainbat alderdi eta agente politikoren arteko elkarrizketa bihurtu da. Hori ez dago gaizki, behin baino gehiagotan defenditu izan dugun gaia da. Gu borondate onez joango gara. Hala ere, ezker abertzalea mugatuta dago, kasik alferrikakoa baita ahaleginetan jardutea beste aldeak urratsik eman nahi ez duenean.
Sakoneko arazo politikoak ezin dira indar politikoen artean konpondu, ez baikara demokrazian bizi. Ezinbestekoa da ETA eta Estatu espainolaren arteko elkarrizketa. Bitartean, indar politikoek ezin dugu inor engainatu.
KAS eta HBren arteko harremanak berriro ere guztion ahotan dabiltza.
Eguneroko praktikan harreman horiek komunikabideek islatzen dutena baino askozaz ere normalagoak izan dira. Egia da joera ezberdinak eta desadostasunak azaltzen direla, baina hori ona da.
Estatua eta hainbat komunikabide, ordea, ezker abertzalean eta HBn zatiketa eragin nahian dabiltza. Sektore bat kriminalizatu egin nahi dute, KAS kasu honetan. Horrek azaltzen du hemen askatasun demokratikoak ez direla errespetatzen. Aukera politiko bat kriminalizatzen dute. Baina ez da KASen edota HBren aurkako ekimena, ezker abertzalearen eta bere proiektu politikoaren aurkakoa baizik.
«Oldartzen» prozesuaren ondoren, plazaratu diren jarrera kontrajarriak uztartzea lortuko al duzue?
Halako eztabaida luze eta sakona egitea ez da kalterako izango. Azaltzen diren joerak maiz kontrajarriak izan arren, hori ez da txarra. Ezker abertzalea, eta partikularki HB, une garrantzitsuan dago. Denok dakigu fase bat agortu dela eta beste bat ireki behar dela, nahiz eta fase berriak nolakoa izan behar duen planteatzen dugunean desadostasunak agertzen diren. Eztabaidaren ondoren, erabaki batzuk hartuko dira eta ondoren integrazio prozesua emango da, HBn proiektu batek bateratzen baikaitu. Eztabaida baliogarria izango da, barruko homogeneitatea zein aniztasuna indartzeko.
«Oldartzen» txostenean Nafarroako parlamentarien eta Gipuzkoako biltzarkideen zentsura ikusi du zenbaitek.
Zentsurarik ez da planteatzen. Hor esaten da gure borroka instituzionalari dagokionez hainbat tokitan eta mailatan oker ibili garela. Borroka instituzionalaren betebeharrean erratu egin gara akaso. Zeregin deslegitimatzailea agertu behar dugu, instituzio horiek zergatik ez diren bidezkoak argudiatuz. Horretan huts egin dugu. Borroka instituzionalak asko eskain diezaioke gure proiektuari, eta orain arte ez bezala aprobetxatu egin behar dugu.
Instituzioetako partehartzea beti izan da eztabaidagai HBn. Berdin, gutxiago ala jarraipen osoz parte hartu behar da?
Aukera guztiak zabalik daude. Beti eztabaidagai izan da HBn instituzioetako partehartzea. Mota guztietako iritziak azaldu dira eta bakoitzak berea defendituko du. Herri Batasunak hartuko du erabakia eta ziur erabakirik egokiena hartuko duela.
JAUREGI, Mikel
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazAOIZ1
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Eguneraketa berriak daude