"Oso erraz inposatzen dute haurrek beren diktadura".


2021eko uztailaren 19an
Natxo de Felipe musikariari elkarrizketa
"Oso erraz inposatzen dute haurrek beren diktadura".
Natxo De Felipe
2 urte pasatu dira Natxo de Felipe Oskorri taldearekin batera oholtza batera igo zenetik. Euskal folkaren dinosauruak bilakatu dira. Euren azken diskoa, «Katuen testamentua», etorkizunerako inbertsioa dirudi, haurrengana eta haurrentzat jo baitituzte Bizkaiko kantu zaharrak. Hogeitabi urte hauetan soinu eta doinu pertsonala sendo mantentzen jakin dute, eta oraindik ere Oskorrik eta Natxo de Felipek badute zer esanik. Zalantza barik, ez da gutxi.
Zein da «Katuen Testamentua»ren filosofia? Ez al da zaila haur diskoa egitea ohiturarik ez duen talde batentzat?
Oso esperientzia freskagarria izan da, bakoitzak barnean daramagun haur txikia deskubritu dugulako. Umeak ez dira gizaki tontoak eta egunero informazio asko jasotzen dute, baita informazio musikala ere. Gure filosofia izan da umeak gizaki inteligente moduan tratatzea eta ez gizaki tonto moduan. Ahalik eta lan sakonena eta serioena egin dugu eta, nik uste dut umeak ere horretaz ohartu direla azken urtean 30.000 kopia eta 4.000 bideo saldu baititugu. Umeek oso erraz inposatzen dute beren diktadura.
Honelako arrakasta eta gero, haurrentzako musika gehiago egiteko asmoa izango duzue.
Argi dago kontuan hartzeko gauza dela, baina ez dut uste Oskorriren lerroa aldatuko denik. Hala ere, orain arte ezagutu gabeko esperientzia izan da eta berriro errepikatzea ere ez nuke baztertuko. Baina argi dago, Oskorri ez dela honetara dedikatzen.
Nolakoa izan da Kukubiltxorekin egindako lana, kontzertua baino ikuskizuna eskaintzea?
Abestiak oso dinamikoak ziren eta berehala konturatu ginen alde plastikoa garatu behar genuela. Kukubiltxorekin «15 urte eta gero... hau» lanean izandako esperientzia oso aberasgarria izan zen eta berriro eurengana jo genuen «Katuen testamentua» egiteko. Zoragarria izan da umeak ordu t'erdiz liluratuta ikustea. Ikuskizunaren zama osoa Kukubiltxokoek eraman dute, eta oso ondo gainera. Umeen eta gurasoen partehartzea bultzatu dute, bazterrak nahasten ibili dira taulatutik kanpo eta eurek ezarri dute umeen eta eszenatokiaren arteko harreman zuzena.
Haur mundua eta euren fantasia ezagutu dugu, guretzat izugarrizko deskubrimendua izan da. Helduentzat egindako kontzertuetan baino berotasun handiagoa antzeman dugu umeen aldetik eta kariño handiz egindako kontzertu eta ikuskizunak izan dira.
Badirudi kantutegi zaharrak altxor txikia bilakatu direla euskal folk musika berriarentzat. Ildo honetatik jarraitzeko asmoa duzue?
«Katuen testamentua» ez da bilketa soila izan baizik eta proposamen berri baten berlantzea. Hasieran duda asko genituen: nola hartuko lituzke egungo herritar batek nekazari giroan sortutako abestiak? Baina umeentzako egindako abestiak oso atenporalak eta unibertsalak dira. Guretzat oso positiboa izan da eta gure proposamen musikalen barruan kokatzen da erabat, baina ikusiko dugu noiz eta nola itzultzen garen atal honetara. Oskorrik bere bidea jarraituko du.
Nola hartu dituzte Bizkaitik kanpo, bizkaieraz abestutako kantu zaharrak?
Batua eta bizkaiera edo beste euskalkien arteko aferak helduen kontuak dira. Egia da, Gipuzkoan batez ere, horrelako iritziak jaso ditugula, bizkaieraz kantatzea ez al da oztopo izango? Baina umeek, iparraldekoek zein gipuzkoarrek, nafarrek zein arabarrek, oso ondo hartu dute. Umeei gipuzkoarrekin daramagun gerra bost axola, aurriritzi horiek helduen kontuak dira. Gainetik, lan hau aurkeztu eta gero, Ruperrek «Hiru Truku»ren lan bikaina aurkeztu du eta oso harrera ona izan du baita ere.
22 urte pasatu dira Oskorriren «Aita semea tabernan daude...» entzuten zenetik; eta aldaketa asko jasan ditu folk musikak ordudanik. Zer deritzozu rocka eta folka fusionatzen dituzten taldeez?
Guk ere fusioa egiten dugu. Oskorri ez da inoiz folk garbia egiten duen taldea izan eta hasieran oso kritika gogorrak jaso genituen alde horretatik. Guk ez dugu inoiz folk garbia egin nahi izan, jakin badakigulako inguru itsusi, kutsatu eta herritarretan bizi garela eta horregatik gure musika ere horrelakoa da. Gu dibertitu gaituena beti musika literario eta poetikoa egitea izan da, baina jaso ditugun kultur errefentziak moldatuz. Oskorriren musika ildo honetatik garatu da eta gainera oso aberasgarria iruditzen zaigu norberak bere planteamenduetatik abiatuta nahi duen musika mota egitea.
Ez Dok Amairu taldearen eragina jaso genuen guk, baina egungo gazteek katea apurtu dute, belaunaldien arteko apurketa jazo da. Jende askok bere proposamen musikalak eskaintzen dituenean, erreferentzia asko kontuan hartu barik egiten dituzte. Egungo taldeen eraginen artean askotan sumatzen dut Irlandako musikaren eragina euskal kantagintza zaharrarena baino. Eta hau ez zait hain interesgarria iruditzen, kopia edota klitxe hutsa baita. Ez dut oso interesante ikusten Hondarribian blues taldea sortzea; horretarako nahiago dut beltzak musika beltza egiten entzutea.
Behin eta berriro kritika aipatzen duzu, Euskal Herrian ba al dago fundamentuzko kritikarik euskal kulturari dagokionez?
Ez behar beste. Zerbait berria egiten denean, prentsan agertzen diren aipamenak, aipamen edota kronika hutsak baitira, kritikaz mozorrotuta daude baina ez dira sakontasunean oinarritutako kritikak. Herri txikia garenez, badirudi denak lagunak garela eta kritikak egiteko beldur direla kazetariak. Askotan aipamenak edo laudorioak egiten dira baina oso kritika gutxi dago eta hori oso interesantea izango litzateke gauza guztiak ezin baitira ontzat hartu.
Asko aldatu dira Oskorriren kontzertuak hogeita bi urte hauetan?
Inguruak markatu gaitu. Hasierako kantaldiak edota futbol partiduak oso desberdinak ziren. Jendeak ihes-bide bezala hartzen zituen kantaldiak, ez ziren kontzertu soilak, ekitaldi sozialak baizik, eta elkarganako sentimenduak eta indarra sentitzeko elkartzen ginen. Orduan bazirudien kantariok paper mesianikoa genuela, mezuak botatzeko beharrean sentitzen ginen. Baina euskal gizartea zeharo aldatu da eta neurri handi batean gauzak bere onera itzuli dira. Egungo kantaldiak ondo pasatzeko aitzakia besterik ez dira eta guk ere nolabaiteko askapena sentitu dugu zama hori gainetik kendu dugunean.
Gainera, garai horretan aldarrikapen kutsu nabarmena zuten kantariak ez dira gauza izan egoera berrira egokitzeko. Gu gorriak ginen eta gorriak gara gaur egun ere, eta batzuen ustez lehen españolistak ginen eta gaur egun esaten ez badute ere, horrela hartuko gaituzte.
Egungo gizartean ba al dago tokirik horrelako aldarrikapenentzat?
Asko aldatu da euskal gizartea, are gehiago, esango nuke azken urteotan gure miseria propioak azaldu direla. Gure ezintasunaren errudunak gu geu gara eta euskaldunak gara garena gehiago izateko gauza ez garelako. Nazionalismoak joera hori dauka, hau da, besteei gauzak egozten dizkiegu kontuan hartu gabe gu geu oso jende alferra eta ezina garela gure gauzak aurrera eramateko. Eta euskara horren lekuko dugu, euskararekin zabarkeriaz jokatzen baitugu. Euskaldunok ez gara gehiago ez dugulako nahi. Historiak oso txarto tratatu gaitu eta zorigaiztoko herria izan gara, baina gaur egun beste ikuspuntu bat izateko arrazoiak egon badaude.
Gure etorkizuna gidatzeko gauza baldin bagara, oso egoera polita aurki dezakegu: geure hizkuntza dugu eta beste bi hizkuntza menperatzeko gai izango gara, zeren eta frantsesa Euskal Herriko hirugarren hizkuntza baita. Ezin dut ulertu nola euskal eskola nazionalean inork ez duen ahotsa jaso frantsesaren alde, oso tresna baliogarria delako, ingelesa bezala. Hain herri txikia izanik, lau hizkuntzaren jabe izan gaitezke munduan zehar ibiltzeko.
Javier Gurrutxagak botatako proposamena hartu duzue? Gregorio Ordoñezen omenaldian parte hartuko zenukete?
Prentsaren bidez jakin dugu, baina guri inork ez digu ezertxo ere esan. Nik ulertu dudanaren arabera, proposamen horrekin bakearen aldeko kantaldia egin nahi da. Horrela bada, nik uste dut guztiok egongo ginatekela prest bakearen alde abesteko. Dena den, jakin nahiko nuke zein inplikazio sozial dituen eta bakearen aldeko erakundeak parte hartzen duten ala ez, baina ez dut uste arazorik izango genukeenik honelako kantaldi batean parte hartzeko. Autopromozioko kantaldia baldin bada, ez dugu parte hartzeko asmorik, baina bakearen aldeko bada argi dugu, gu bakearen alde gaude.
GARTZIA, Myrian
22-26

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOSKORRI
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakDE FELIPE1
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
PertsonaiazDE FELIPE1
EgileezGARTZIA3Kultura

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude