"Hiruko jaurlaritza porrotera doa, interes batuketa baizik ez da".


2021eko uztailaren 19an
Jose Maria Gorordo politikariari elkarrizketa
"Hiruko jaurlaritza porrotera doa, interes batuketa baizik ez da".
Jose Maria Gorordo, Bilboko alkate ohia
Bilboko alkatetza buruan eta maiatza gertu, «ezina ekinez egina»rekin ari da adoretsu «Plentziako bakeroa». «Deia»ko sorrera, EITB eta Bilboko alkatetzarekin borrokan jardun ondoren etxeko paretarekin egin zuen topo, EAJrekin.
Gorordoren Bilboko Udalerako hautagaitza aterako al da?
Ez dakit, jendeak esan beharko du hori. Gure proiektua herritarra da, zelanbait ohizko alderdien alternatiba ere badena, udaletxea herritarrengana hurbildu nahi duen proiektua. Herritarrek, mugimendu sozialen bidez, arazo askori erantzuna eman diezaiekete.
Alderdiek herritarren arazoen ehuneko ehun erantzun gura dute. Guk, azken batean, demokrazia `handiagoa' egin baino ez dugu nahi eta hori gaitz samarra da, desoreka-elementurik nahi ez duen estatus quo-a hor dagoelako, burokrazia eta goi mailako botere guneak sortuz.
Alkatetza lortu guran, zerrendaburu joanez gero edozein alderdirekin joango zinatekeela esaten da.
Ez dut horrelakorik entzun, eta izan guztiz alderantziz da. Postua utzi duen gutxietakoa naiz. Alderdiarekin nituen desadostasunak medio, hauteskundeak baino sei hilabete lehenago alkatetza utzi nuen. Ikusten da, ostera, 15 urte agintean daraman jendea, edota alderdi bat utzi eta beste batera pasatzen dena. Dimititu ondoren, bestalde, 70.000 sinadura bildu ziren nire alde, eta hala ere ez nintzen berriro aurkeztu.
Kanpaina hartan, Bilbontzat ekimena mugiarazi ondoren, ez zinen aurkeztu. Ez zenien zure jarraitzaileei huts egin?
Ez dut uste; aitzitik, egoera ikusirik une haietan ez aurkeztea erabaki genuen. Ona da denbora pasatzen uztea, denborak gertatutakoak hozten baititu, eta une hartan hori egin genuen. Hauteskundeen biharamunean alderdiak ni kanporatzeko prozesuari ekin izanak harritu ninduen bereziki.
Une hartan postu ugari eskaini zitzaizkidan: europarlamentari, senadore... Pertsona batek politikan `funtzionari' izan nahi badu, baiezko botoa eman behar dela esaten diote, baiezko boto hori eman eta kitto, milioi bateko soldata jaso hilero... Baina hori inoiz ez zait gustatu. Askatasunaren prezioa oso garrantzitsua da niretzat, alegia, une bakoitzean zuk pentsatzen duzuna esatea. Hori, herri honetan, garestia da, balore handiena da eta ni gustura ari naiz hori ordaintzen. Ni oso diziplinatua naiz, baina «nik agintzen dut eta zuk bete», hori ez da diziplina. Diziplina programa zehatz batekiko mantendu behar da, eta orduko hartan Eusko Jaurlaritzak, EAJren zuzendaritzak, ez zuten bilbotarren borontatea errespetatu.
Bilbontzat ekimenak atzera egin zuen, Maastrichtekiko erreferenduma bultzatzen jardun zenuen, Athleticeko lehendakaritzan hirugarren geratu zinen... Ez al da Gorordo galtzen nekatzen?
Bilbontzat-ekin nik ez nuen atzera egin. Ez dut inoiz esan alkategai aurkeztuko naizenik, hautagaitza zenbait jendek bultzatu zuen eta baldintzak ikusita ez genuen aurrera jarraitu. Nik ez ditut porrot moduan hartzen, politika sozialen aldeko herritarren borroka moduan baizik. Maastrichtekoan, adibidez, porrota herriari iritzia ematen utzi ez diotenena da. Partehartzearen logikatik ikusita, borroka horietan jardun izanaz oso harro nago.
Udal kudeaketan zer egin du gaizki Ortuondok eta zer ondo?
Ez dute ezer egin: herritarrei udaletxea itxi diete, ez da botere politikoaren banaketarik eman eta hori ere demokrazia arazoa da. Suedian, esate batera, udaletxeek baliabideen % 50 kudeatzen dituzte eta hemen % 15 besterik ez. Hemen, euskal nazionalismo historikoak borrokatu duen Frantzia eta Espainiako eredu jakobino eta zentralista gailendu da, eta udalek eskean jardun behar dute. Ez dugu botere handiegirik _botere ekonomikoa eta abarrekoak falta zaizkigulako_, baina lortu dugun botere apurrarekin lehengo bera eraiki dugu. Bilboko Udalak 35.000 milioi pezetako aurrekontua du eta Eusko Jaurlaritzak 600.000 milioikoa; horrek erakusten du erabateko eredu zentralistan bizi garena.
Udalean ez da inoiz egungo lan gatazka mailarik egon, alkatearen koinatua urteko hamar milioiko zuzendaritza postuan jarri dute oposiziorik egin gabe... Nire koinatua langabezian egon zen ni alkate nintzela. Nepotismoa egiten da, baina hori esateko askatasuna eduki behar da.
Nolakoa behar du antolaketak?
Nazionalismoa zentralizazio horren ondorioa da, nazionalismoak nor bere konpetentzien eremuan burujabe dela esan gura du; eta konfederaltasuna eta subsidiaritatea dira bi oinarri nagusienak. Bere burua nazionalistatzat jotzen duen politikari batek duela gutxi zioenez, berari ez zaio axola nork egiten dituen gauzak, egitea baizik. Axolarik ez badio, egin ditzala gobernu zentralak. Kontua da guk egin behar ditugula, txarto ala hobeto, baina guk.
Behin printzipio hori onartuta, gure lurraldean ere berdin funtzionatzen du, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeek hartu behar dituzte erabakiak. Suedia edo Finlandiako ereduan, zerga guztiak udalari ordaintzen zaizkio eta ondoren udalak zati bat gainean duen erakunde hurbilenari ematen dio. Administrazioa behetik gora egin behar da, eta ez alderantziz.
Hirukoa diputazio eta udaletara eramango al da?
Ez dakit. Nire ustez hirukoaren etorkizuna porrota da, hor ez dago egitaraurik, interesen batuketa baizik. Hauteskundeen ondoren aldaketak izan daitezke, eta errealagoa iruditzen zait hori hirukoa udal eta diputazioetara zabaltzea baino.
Zer iruditzen zaizkizu alkatetzak kentzeko izaten diren itunak?
Sistemak baimentzen du, eta horrexegatik hauteskunde-legea eta alderdien finantzaketarako legea aldatzea proposatzen dugu. Udal hauteskundeetan zerrenda itxiak baztertuko nituzke eta zerrendak zabaldu, herritarrak aukera handiagoa izan dezan eta botoa txeke zuria bihur ez dadin. Sistema proportzionalak alderdietako aparatuei ematen die indarra, alderdien itunak eta trikimailuak samurtzen ditu eta herritarren borondatea lapurtzen. Horregatik behar da aldaketa.
Ajuria Eneko Itunaren inguruan ere ika-mika ugari daude. Nola dakusazu gaia?
Ajuria Eneko hastapenak ezagutu nituen. 1986an erakundeetan HB baztertzeko politika hasi zen eta orduan, jada, publikoan zein pribatuan, jarrera horrekiko nire desadostasuna agertu nuen. Irudimen handiagoa behar dugu, ezin gaitezke uneoro horrelako bilera eta kontuekin ibil. Elkarrizketaren aldeko mugimendu sozialetan gehiago sinesten dut. Blokatuta gaude eta, orain inoiz baino gehiago, guztiekin berba egitearen aldekoa naiz. Herri bat ezin da eraiki batek bestearen borondatea kontuan hartu barik.
LETONA, Xabier
12-14,15

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazGORORDO1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude