"Legebiltzarreko batzordeak ez luke funtzionalitaterik GALen aferan"


2021eko uztailaren 19an
ETA, GAL, Gobernua, autodeterminazioa Joseba Arregiren hitzetan
"Legebiltzarreko batzordeak ez luke funtzionalitaterik GALen aferan"
Joseba Arregi, Eusko Alderdi Jeltzaleko parlamentaria
Hamar urte Kultura sailburu izan ostean, Joseba Arregi politikagintzatik apur bat urrundu da. EAJko parlamentaria, politikariek «gizarteari askozaz gehiago begiratu» behar diotela esan digu elkarrizketan.
Gregorio Ordoñezen hilketa urrats koalitatiboa izan al da ETAren estrategian?
Urrats koalitatiborik badagoen ala ez ETAren barruan jakingo dute. Hala ere, hilketen aurrean kualitateez hitz egitea arriskutsua izan daiteke: kualitate politikoen gainetik, Morcillo eta Ordoñez pertsonak ziren. Parlamentari bat hiltzeak badu bere esanahia. ETArentzat esanahi hori zein den, ETAk berak jakingo du.
Duela 11 urte Komando Autonomoek Enrique Casas hil zuten eta HBk gaitzetsi. Norena da gauzak okerrera joan izanaren erantzukizuna?
Gregorio Ordoñez hiltzeak egoerak itxura txarra duela azaltzen du. Horrelako ekintzak aurrera eramateko zenbait prest daude eta horrelako ekintzak politikoki justifikatzeko prest dagoenik ere badago. Horrek Euskal Herriaren etorkizuna laino beltzez estaltzen du.
ETArekin konponbide batera iristeko egin zitekeen guztia egin al da?
ETAren arazoaren konponbidea, ETAk armak uztea da. Gero hitz egingo dugu hitz egin behar denaz, hitzegitekorik baldin badago. Baina horrelako ekintzak egiten jarraitzen duten artean, ez dirudi posible denik armak uztea. Maiz entzuten da HBren mundutik, «beno, hori gertatu da baina, orain aztertu behar da hurrengoa ez gertatzeko zer egin behar den». Planteamendu hori ez da zilegi. ETAk zein eskubide eta arrazoi dauka jendea hiltzeko?
ETA eta bere ingurua bakartzeko politikak ez al du urteotako gogortzearekin zerikusirik?
Gogortzea nondik norakoa izan den aztertu egin beharko litzateke. Baina ETA bakartzeko politikarik ez da egon, gizartea indartzeko politika baizik. Ajuria Eneko Itunaren bitartez, alderdi demokrata guztiek politika bateratua eramateko ahalegina egon da. Ondorioz, baliteke gizarteak berak nolabaiteko bazterketa eragin izana. Aipatutako gogortzea, ez du inolako zerikusirik horrekin, ETA berarekin baizik.
Zer egin behar du orain arte egin ez duenik Ajuria Eneko Mahaiak?
Gizartearen nahiak eta gizartearen gehiengoak erabakitako bideak eta bere barruan dituen balore eta sinesmenak sendotzen jarraitu. Gizarteari askozaz gehiago begiratu behar zaio.
Gizartea sendotzearekin zer esan nahi duzu?
Borrokarekin zerikusirik izan nahi ez duenari, demokraziaren eta Estatutuaren bidea hartu duenari, Euskal Herriari etorkizuna aurkitu nahi dionari, hori guztia nahi duen gizartearen gehiengoari bere indarrak sendotzen eta bere buruaren jabeago eta bere buruarengan konfiantza gehiago edukitzen lagundu behar zaio.
Elkarri-k martxorako bakearen aldeko nazioarteko jardunaldiak antolatuko ditu.
Horrelakoak egitea ona da. Elkarrizketaren bitartez konpontzen den oro izan daiteke ona. Hala ere, ez dut uste errezeta mirakulosorik dagoenik. Jardunaldi horiek beharbada argi izpiren bat ekarriko dute, baina arazoak ez dira egunetik egunera konponduko.
Ikusten al diozu Jaurlaritza berriari aurreko hiruko hura bezala amaitzeko arriskurik?
Ez dut uste. Eskarmentuak zerbaiterako balio izaten du, aurrekoan egindako akatsak ez errepikatzeko batipat. Gainera, aurrekoak ordezko gobernua izan zezakeen, izan zuen bezala. Oraingoan ez dut horrelako aukerarik ikusten.
Senadorearen aukeraketaren arazoa hor dago.
Hori hasieratik zegoen arantza da. EAJk bere biei eusten die, eta sozialistak eta EA ez dira ados jartzen geratzen den senadorea beren artean partitzeko.
Atera den bigarren arantza Arabako hauteskunde legea da. Hauteskundeak baino lehen alda al daiteke?
Ikusi egin behar nork proposatzen duen, zer tramite behar duen, gehiengoa nola osatzen den eta zenbat denborako prozedura eskatzen duen. Hauteskundeak maiatzaren 28an dira, eta lege baten arabera deitu behar dira. Eta lege horrek zenbait egun lehenago onartua egon behar du.
EAJ ikusten al duzu Araban UArekin agintzen?
Ez dut uste hori gertatuko denik. EAJk, zenbakiek ematen badute, gobernu berriko hiruko formula bera Arabarako mantentzearen aldeko apustua egingo du.
GALen aferako batzorde ikertzailearena da hirugarren arantza.
EAk batzorde ikertzailearen aldeko botoa ematen badu, ez du erraztuko hiruko gobernuaren funtzionamendua. Ez da akordioko beste biekiko leialtasun osoz jokatzen ari, eta horren ondorioak zeintzuk izango diren ikusteko dago.
Zergatik ez da interesgarria Legebiltzarrean GAL ikertzeko batzordea osatzea?
Baliabide guztien jabe den eta auzia bere esku duen epaile batek, afera argitu ahal izateko Legebiltzarrean ikerketa batzordea behar al du? Gainera, alderdi bakoitza begiratuz, GALi buruzko balorazio politikoa zein den ez dago dudarik. EAJk zer pentsatzen duen ere argi dago. Legebiltzarreko batzorde horrek ez luke funtzionalitaterik izango.
Inoiz jakingo al dugu GAL zer izan zen?
Demokraziarentzako eta zuzenbidezko estatuarentzat ona izango litzateke argitzea. Espero dut Garzon epailearen bitartez, ahalik eta argitasun gehiena ekartzea kasu honetara.
CiU eta EAJ ari dira sostengatzen Gonzalezen Gobernua...
Ofizialki CiU. EAJk batzuetan laguntzen eta sostengatzen du. Gure botoak beharrezkoak ez direnez, beste askatasun bat daukagu. CiUren botoak Parlamentuan gehiengoa osatzeko ezinbestekoak dira.
Kalean galdetuz gero Gonzalezek jelkideak ere lagun dituela esango lukete.
Gonzalezek, arazoak eta zalantzak daudenean, CiUri galdetzen dio ea beren laguntza duen ala ez. Pujol lagun duen bitartean jarraitzeko aukerak badituela pentsatzen du. Argi dagoena da EAJk ez duela desestabilizazioaren alde jokatuko.
Gonzalezen aroa amaitu dela esan eta idatzi da.
Hori ikusi egiten da. Ez dago proiektu eta ideia berririk. Ez dago orain 10-12 urte zegoen aldaketarako gogoa; orain badirudi egoera honi eusteko gogoa baino ez dagoela. Dauden proiektuak ere hainbeste istiluren artean itzalpean geratu direla egia da.
Autodeterminazio eskubidea eta Espainiarentzako eredu konfederala aipatu ditu Sanz zuen senadoreak.
Hitz bakoitzak bere garai eta lekuak izaten ditu. Legebiltzarrean autodeterminazio eskubidearen inguruan onartu zen akordioak ezin hobe adierazten du nire borondate eta pentsamendua. Akordio hark euskal gizartearen bilakaeraren une konkretu batean gauzaturik ikusten zuen autodeterminazioaren kontzeptua. Autodeterminazioa gisako kontzeptuak oso arriskutsuak bilaka daitezke abstrakzio eta hitz formal huts bihurtzen direnean.
Eredu konfederala?
Zertarako balio digu urrezko kaiola bat eraikitzeak, azkenean barruko txoria hil egiten bada? Azken batean, eredu politiko-juridiko horiek une batean beharrezko izaten dira, baina nire iritziz garrantzitsuagoa da Euskal Herriarekin eta euskal gizartearekin zer egiten dugun: euskal gizarteak bere nortasuna gorde eta garatzea eguneroko bizitzan. Gure barruko `indar izpiritualak' nola bermatzen diren da nire kezkarik nagusiena, gure buruaren nortasun minimoa izan dezagun.
JAUREGI, Mikel/ZUBIRIA, Pello
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazARREGI5
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


Eguneraketa berriak daude