"Bake prozesua geldo doala esatea iragana ahaztea da"


2007ko otsailaren 21ean
Israel eta Palestinaren arteko bake prozesua aurrerantz pausoz-pauso
"Bake prozesua geldo doala esatea iragana ahaztea da"
Natan Lerner, Tel Aviveko Unibertsitateko katedraduna
Gaur egun Ukrainiakoa den herritxo batean jaiotakoa, berehala Argentinara abiatutakoa eta bertan bizitza erdi egindakoa. Beste erdia Israelen, hara jo baitzuen 1966an. Lerner jaunak 69 urte ditu eta azken hogei urteetan Tel Aviveko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publikoko katedradun gisa ari da. Halaber, hiri hartako Juduen Mundu Kongresuaren Bulegoko zuzendari izan da. Sabino Arana Fundazioak ekarrita Bilboko hotel batean mintzatu gara patxadaz.
PAE eta Israelen arteko bake prozesua une larria iragaten ari da, nola ikusten duzu bere etorkizuna?
Alde bietatik aurrera jarraitzeko borondatea ikusten dut eta hori da garrantzitsuena. Orain Palestinako Kontseilu Nazionalerako hauteskundeen data eta hauen inguruko xehetasunak negoziatu behar dira. Alde bateko zein bestekoak kexu dira zenbait gauzaren inguruan.
Prozesu hau epekakoa da, lehenbiziko bi epe hauetan autonomia palestinarraren oinarriak finkatu behar dira, eta hirugarren tarte horretan, 1996ko maiatzean gai arantzatsuagoei helduko zaie: Jerusalen, errefuxiatuak, muga zehatzen kokapena...
Eta palestinarren diru arazoak? Azkenean horiek konpontzen ez badira prozesuaren aurkako osagai bihur daitezke.
Hori batez ere palestinarren arazoa da, baina Israelek ordezkaritzak bidali izan ditu Europako estatuetara Gazako palestinarrei diru laguntzak eman diezazkieten. Gaza txirotasun egoera larrian bizi da, baina orain arte emaitza nahiko kaskarrak lortu dira.
Ez al doa geldo preso palestinarren askatasun prozesua?
Akaso bai, baina hori beteko da, ez da arazo handirik izango. Geldo doa, batetik Israelgo oposizioak Gobernuaren aurka erabili ez dezan, eta bestetik, beste aldearen aurrean ere gehiegi ez lasaitzearren.
Zer gerta liteke datozen hauteskundeetan Likudek irabaziko balitu?
Arriskua hor dago baina zenbait gauza dagoeneko atzeraezinak dira: Gaza eta Jeriko, esate batera. Zenbait gauza estatuaren betebeharrak dira eta ez alderdi batenak edo bestearenak.
Teorian behintzat, nazioarteko hitzarmenak bete egin behar dira, gobernuan edonor egonda ere. Likudek akordioak beteko ez balitu nazioarte mailako Israelen posizioa oso kaskar geratuko litzateke, ez baita ahaztu behar Estatu Batuek eta Errusiak babestu zutela akordioa.
Hemen dagoen inpresioaren arabera, Israelgo agintariak prozesuari oztopo gehiegi jartzen ari zaizkio.
Arabiar eta juduen arteko gatazkak ehun urte dauzka, Israelek, 45 urteko bizitzan gerra mordoa izan ditu... Duela hiru urte norbaitek esan izan balit atzo bertan Rabin eta Iasser Arafat bilduko zirela, zorotzat joko nukeen.
Gaza eta Jerikok autogobernua dute, Israelgo Armada handik kanpo dago, hauteskundeak egingo dira laster, Jordaniarekin bakea sinatu da. Guztia urte t'erdian pasatu da; beraz, geldotasunaz berba egitea iragana ahaztea da.
Duela hiru, lau, bost urte, talde terrorista zela eta, PAErekiko elkarrizketa ukatzen zen. Gaur egun zer iritzi dute horretaz, oro har, herritar arruntek?
PAEren zati batek oraindik terrorista izaten jarraitzen du. Ez da lehenbiziko aldia historian gobernuek lehen talde terroristatzat jotzen zituzten taldeekin negoziatu dutena. Israelen, aspaldidanik jada, jende askok esaten zuen bakea etsaiarekin sinatzen dela eta ez lagunarekin. Negoziaziorako oinarria behar zen, PAEk Israel ezagutzea; behin hori egin ondoren guztia arrapaladan etorri da. Kontua da zein eskubidetan eman behar dugun amore eta zein gauzatan mantendu behar dugun gogor, eta pentsatzen dut beste aldeak ere antzera pentsatuko duela.
Zisjordania noizko egon daiteke Autonomia Palestinarraren barruan?
Zisjordania? Pentsatzen dut Judea eta Samariaz arituko zarela, Jordaneko mendebaldeko aldeaz. Teorian zenbait transferentzia egin dira jada, baina espero da Gaza eta Jerikoko hauteskundeen ondoren izango dela. Indar armatuen birredatzeaz lotuta dagoenez, elkarrekin erabaki behar da, baina batez ere Arafaten esku dago.
Asentamenduak egiten jarraitzen da.
Ez, dauden asentamenduetan etxebizitak eraikitzen uzten da, baina berririk ez da egiten.
Ez al da asentamenduekin jarraitzeko ezkutuko modu bat?
Ez, hori bigarren mailakoa da. Berdin da asentamendu batek 105.000 biztanle izatea edo 110.000. Asentamenduak egon badaude, nola bizi behar diren da gainditu beharreko zailtasuna. Asentamenduen aurka egon naiz beti, baina han dagoen jendea kontuan hartu behar da, eta arazoa mapa eskuetan konpondu behar da.
Noizko Siriarekiko bakea?
Ez dakit, baina oso arazo desberdina da, arazo arrazionalagoa da, erlijioa ez dago tartean. Arazo militarra da gehiago, enbaxadoreak eta buruzagi militarrak elkarrekin bildu dira eta, geldo baina gauzak aurrera doaz.
Dena den, akordio ugari egon arren, erregio mailako ekonomi integrankuntza barik etorkizuna beltza da, baita Israel berarentzat.
Ez ezazuela pentsa Europako Batasunaren antzeko zerbaitetan. Proiektu komunak dauden erregio bat imajina liteke: ura, argindarra, industria mailako taldeak... Jordania eta Egiptorekin samurra izango bide da, baina nazioarte mailako laguntza behar dugu.
LETONA, Xabier
14-15

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\ISRAEL
Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\Palestina
Pertsonaiaz\LERNER1
Egileez\LETONA1\Politika

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude