"EAJ da Euskal Herriko ezker nazionalisten klase etsaia".


2021eko uztailaren 19an
Tomas Goikoetxea, IU/EBko militanteari elkarrizketa
"EAJ da Euskal Herriko ezker nazionalisten klase etsaia".
Tomas Goikoetxea, EB-IUko militantea
"Flanagan" ezizenaz ezaguna, urte asko daramatza politikagintzan 46 urteko hernaniar honek. Egun EB-IUko kide, berriro ere `gorri' izateko beharra nabarmendu digu Tomas Goikoetxeak.
Zer egiten du «Gaurhuts» eta Garikoitz Zabalak Ezker Batuan?
Nire ibilbide politikoa Alderdi Komunistan hasi zela ez da ahaztu behar. Ondoren nazionalismorako bilakaera egin nuen, ETA pm-ren garaian. Orduan agertu zen «Gaurhuts» pertsonaia. EEren proiektuak huts egin ostean, zenbait Ezker Batuan sartu ginen, bi aspekturekin bat geundelako: bata, erradikaltze berri baten beharra zegoela egun bizi dugun egoera politiko-ekonomikoa zela eta. Berriro ere gorri izan behar dugu, komunista.
IU Estatu federalaren alde serio lan egiteko prest dagoela ikusi genuen, Autonomien Estatuak eman beharrekoa eman baitu. Estatu federalaren marko horri IUk autodeterminaziorako eskubidea gehitzen dio, eta nazionalismo ezkertiarraren ikuspegitik nahikoa da.
Zergatik egin zuen porrot EEk?
Estatu espainiarrean ezker guztiari gertatutako estankatze bera gertatu zitzaion: sozialdemokratizatu egin zen. Politika ekonomiko posible bakarra liberala dela onartu zuen. EEko zati bat PSOEra joan eta besteak EUE osatu zuenean, ea nazionalista espainol edo euskal nazionalista zinen besterik ez zen eztabaidatzen. Horrek jendea eskuindar bihurtzen ari zela estaltzeko balio izan zuen. Inork ez zuen gizarte ereduaz eztabaidatu. Ezkertiar nazionalista izatea, nazionalitate eta gizarte gaiak bateratzea da, nazioa klase borrokarako marko gisa hartuz.
Berriz jatorrira itzuli zara, PCEra.
Euskal Herrian Partidu Komunista berreraiki behar da. Gizarteak berak behar du, hurrengo belaunaldiak ez baitauka inolako irtenbiderik ez sozialki ez ekonomikoki. Horri politika neoliberalaren porrota gehitu behar zaio. Eta porrot hau nazionalismo espainolak, PSOEren aldetik, eta euskal nazionalismoak, EAJren aldetik, koartada gisa aurkeztu dute Euskal Herrian. Paper politikoak berdefinitu behar dira: eskuindar nazionalismoarena, EAJ eta EArena, PSOE eta espainolismoarena, HB eta KASena, eta borroka armatuarena.
EUEko zure lagunak EAJra hurbildu dira...
Oso talde txikia da, eta lagunak ditudala aitortu behar dut. Erabaki pertsonala izan da. Politikoki, baina, asko harritu nauen erabakia da. EEren azken garaian eskuinera jo zuten askok, eta azkenean EAJra hurbildu dira. Horixe bera gertatu zitzaion ezker marxista espainolari: eskuinera jo zuen sozialdemokraziaren bidez.
Ez al zaitu tentatu Onaindiak PSE-EEn sartzeko?
Ez, nahikoa ezagutzen dugu elkar horrelakorik saiatzeko. EEko oso jende gutxik hartu zuen PSOErako bidea, gehienak etxera joan baitziren. Eta horiexek dira ondoren IUri botoa eman diotenak, hain zuzen gure botoen %60. IUren eraiketa Euskal Herrian hautesleen mandatuz egin da, hemen jatorriz apenas izan baitu sustrairik.
Ardanzari lekua kentzeko zein litzateke zure koalizioa?
EAJ da ezkertiar nazionalisten klase etsaia. Horretaz ohartu ezean, ezker abertzaleak ez du ezer egingo. Arazo hori ez planteatzeko hamaika aitzakia eta koartada jartzen dituzten artean, EAJk agintzen jarraituko du. EAJ, nazionalismoaren koartadak itsutzen ez bagaitu, eskuindar alderdia dela ikusiko dugu, eta guk ideia hori indartzeko jardungo dugu.
Nazionalismotik betidanik begirunea izan zaio beste nazionalistari. Mili zaharren jokaera horren lekuko. Gauza bat da hitzezko erradikalismoa, eta bestea ez dagoela eguneroko jarrera politiko sistematizatua EAJ behera botatzeko. Tankera honetan daramatzagu hogeita bost urte.
Mili zaharrak sarri aipatzen dituzu. Nortzuk dira eta zergatik kritikatzen dituzu?
Mili zaharrena kontzeptu politiko bat argitzeko erabiltzen dut. Horren oinarria zera da: ezkerrak irabazten duen artean, eskuinak agintzen jarrai dezala. Eta hori maltzurkeria politikoa da. Nik sekula ez dut egingo ezker heldu bat nire eskuinarekin gogorra ez banaiz, eta horixe gertatzen zaio ezker abertzaleari. Mili zaharrak `eskuin koltxoi' bat osatzen joan dira urtetan.
Hauteskundeotan Hernanin aurkeztera zoaz.
Alkatetza HBri itzultzeko asmotan gabiltza, baina programa baten baldintza normaletan, ez soilik kontzientzia demokratikoagatik, alegia, irabazleari zor zaiona itzultzeko. Udaletan gastu publikoaren dinamika biziatuta dago oso. Espekulazio guztiak ahantzi, eta dirutza bera beste modu batera gastatu behar da, udaletxea beste modu batera enfokatuz. HBrekin gai horien inguruan hitz egiten hasi gara, eta sintonia ona dago. Politika ezkertiarragoa egin behar da, oraingoa eromena baita.
Zutik-eko jende batekin zerbait antolatzen ari omen zara.
Ezker Batua oso anitza eta irekia da, hori da topatu diogun gauzarik politenetako bat. Honek IU Europa osoko ezker interesgarrienetakoa izatea ekarri du. IUk proposatzen duen Estatu federalaren eta autodeterminazioaren markoaren inguruan ari gara hitz egiten Zutik-eko jendearekin, EEkoak izandako batzuekin ari garen bezala.
Zer proposatu beharko luke IU-EBk Ajuria Eneko Mahaian?
Ajuria Eneko Mahaia hilotz politikoa da. Bere garaian arrakasta politiko eta soziala izan zuen. Baina EAJk eta PSEk politika partidistarako tresnatzat hartu zutenetik, edukiz hustu da. Partaidetako bakoitzak ez daki foru hori -azken batean argazki soila- zertarako nahi duen.
Ajuria Eneko Ituna ala irtenbide negoziatua ETArentzat?
Barne Ministerioari sekula ez zaio interesatu ETArekin negoziatzea, poltsikoratzeko dirurik dagoen artean. Hor dira diru bereiziak. Eugenio Etxebesteri deitzen zioten esanez: «Begira, CESIDeko teniente bat bidaltzen dizugu eta hitz egin ezazue». «Aizu, orain halako teniente-koronela joango da, aurrekoa baino garrantzitsuagoa»... Halako batean, «begira, oso garrantzitsua zen bat hil duzue, eta orain urtebetean ez dizuegu inor bidaliko». Horri deitu zitzaion negoziaketa. Poltsikoratzeko diru gutxiago duen Barne Ministerio batekin, negoziaketa laster planteatuko litzateke.
Hemen inork ez du nahi bi egunetik behin jeneral bat hiltzea. Negoziatu egin behar da eta kitto. Ajuria Eneko Itunaren erreferentea liskarra denez, Itunak liskarra ulertzeko beste modu bat planteatu beharko du edota ez du inolako zentzurik.
Autodeterminazio eskubidearen aferan, zein da zure proposamena?
IUn autodeterminazio eskubidea doktrina gisara asumituta dago. Azken batzarrean zuzenketa bat egon zen, egon zitekeen edozein erreforma konstituzionaletan, Estatu federalari dagokionez, autodeterminaziorako eskubidea gehitzeko eskatuz. Bozketan ezezkoak irabazi zuen, baina baiezko botoak abstentzioari gehituz gero, parean geratzen ziren. IUn oso aurreratuta dagoen gaia da. Euskal Herriko IUko orok hori defenditzen badute, IUn zeharo asumituta geratuko da autodeterminazio eskubidea eskubide konstituzionala dela.
ZUBIRIA, Pello/ JAUREGI, Mikel
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakIU/EB
PertsonaiazGOIKOETXEA1
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude