"Ikusten ez den argia era eder batean erakusketa da olerkarion egin- kizuna".


2021eko uztailaren 19an
Joxean Artze idazleari elkarrizketa
"Ikusten ez den argia era eder batean erakusketa da olerkarion egin- kizuna".
Joxean Artze
Mundua gizonarentzat egina da, baina gizona ez da munduarentzat» izeneko ikuskizuna estreinatu berri du Joxean Artze olerkariak Donostian. Aspaldian ez du ezer argitaratu, baina orain azken zazpi urteotako lana bilduko duten bi liburu hasi da prestatzen. Bere liburu bat frantsesera itzuli du Edurne Alegria lehengusuak. Azkenik, Jean Schwarz musikari akustikoa, Beñat Axiari eta bere anaia Jesusekin Goñiko zaldunaren ipuina eskaintzen du. Ez da gutxi.
Zein da zure ustez ikuskizun horren berrikuntza handiena?
Aspaldidanik talde batekin lan egiteko gogoa nuen, iruditzen zitzaidalako beste posibilitate batzuk ematen zituela olerkiak irakurtzeko eta koroak errezitatzeko. Bila hasi ginen, baina koroek ez zuten nahi, zuzendariei interesgarria iruditzen zitzaien, baina koroei ez, lan asko izango zela eta. Zumarraga eta Urretxuko kultur taldea edo poeta gazteak ezagutu eta burura etorri zitzaidan beraiei proposatzea. Lana latz egin zuten. Gero Ines Elorza ere sartu genuen. Nahi nuen lanbide tradizionalen sinbolismoa erabili eta hori agertzearren sartu genuen ehule bat, irule bat. Ehungintzan alde batetik daude hari zutak, mugitzen ez direnak, eta bestaldetik hari mugikorrak, zeharrak, eta bien artean osatzen dute oihala. Kosmosean ere lege finkoak, aldaezinak daude alde batetik, eta bestetik halako askatasun bat, gauza aldakorrez eta koloretsuz egina. Eta hari finko horiek ez dira ikusten, baina irazki horiek eusten diote oihalari. Ikusten dena kanpokoa da, bilbea deitzen zaiona, kanpoko estalia. Horiek dira berrikuntzak. Eta olerki guztiak berriak dira aurreko ikuskizunetik.
Kandelak erabiltzen dituzu emanaldi guztietan.
Erdiko olerkiak poemarioaren izenburutik abiatzen dira normalean. Horiek oso erdiguneko olerkiak direla esango nuke. Eta horiek irakurtzea gustatzen zait, eta jeneralean dira gainera mikrokosmosa eta makrokosmosaren edo mundu txikia den gizona eta gizon handia den munduaz hitz egiten duten olerkiak. Hori adierazteko kromletx bat egiten dut, kromletx unibertsal bat, eta harriekin egin beharrean egiten dut izarrekin. Orduan horren sinbolismoa bestea baino unibertsalagoa da oraindik. Nolabait esan zerua eta lurra bat egingo banitu bezala da eta horregatik egiten dut kromletxa eta horren erdian irakurtzen dut zerbait beti. Hori eta arrosa loratua, bihotz loratuaren seinale bezala ere. Eta olerki hori aurrekoaren jarraipena da («Gizon handia da mundua eta mundu txikia gizona»).
Nola ikusten duzu euskal poesiaren osasuna?
Zail da erantzutea. Nik uste dut euskal poesiarena eta mendebaldeko poesiaren osasuna, eta artearena oro har, berdintsuak direla. Alde batetik euskal poesian hizkuntzak beste hizkuntzetan baino inportantzia handiagoa dauka, gure egoeragatik, eta hizkuntzaren aldetik, zenbait gauza hobeto erabiltzen dira. Orain, zer esate aldetik, mendebaldeko poesiaren zuloan sartuta gaude. Alegia, zer esan ez dakigula. Nola beharbada, nahiz eta ematen du kontraesan bat, nola esan zer ez baldin badakizu? Iruditzen zait zer esan ezinean gabiltzala. Eta hor jotzen dugu bakoitzak bere txokokeriak, eta bere bazterkeriak, gauzarik bitxienak. Mendebaldeko artearen noraeza tankera horretan dago. Osasuntsu esango nuke baldin eta mendebaldeko olerkiaren egoera osasuntsua baldin bada, euskaldunarena ere hala dela, eta alderantziz, ez bada osasuntsu, hemengoa ere ez dela. Gauza nahiko orokorra da, mendebaldean behintzat. Sortaldean ez dakit.
Poesia beti sintzeroa izaten al da?
Nik uste dut behar lukeela behintzat, baina ez sintzeritate psikikoa, baizik eta sintzeritate ontologikoa esango nuke, gure izaerarekin zerikusia duena. Alegia, garenak izaten erakutsi behar lukeela edo nor garen erakutsi beharko lukeela. Eta horrek egiten du bere arte hori hain kaotikoa izatea, hain ulertezin izatea. Autismo lan batera iristen gara. Batek egiten du, eta bai, polita edo arraroa da eta horrekin konforme. Pinturan eta eskulturan hori ikaragarria da eta abangoardiako musikan iristen zara puntu batzuetara.
Zein da, beraz, poesiaren funtzioa?
Gizarte bakoitzean bakoitzak izaten ditu bere lanak: nekazariaren lana lurra lantzea da, arotz batek edo zurgin batek zura lantzea, eta oihalgintzan dagoen batek oihalak egitea, eta eltzegile batek eltzeak egitea. Nik uste dut bakoitzak betetzen duela bere eginkizuna, bere nortasunaren araberako lanbidearen bidez. Abereak ikusten duena bakarrik ikusteko, gizonak ez luke behar adimenik. Orduan adimenduen artean, olerkariaren eginkizuna dela uste dut, besteek ikusten ez dutena edo ikustezin hori ikustera ematea, edo esanezin den hori esatea, olerkien bidez, bere olerkietan. Ikusten ez den argi hori erakustea era eder batean. Ez da erraza, baina lanbide guztiak dira zailak, sakonean egiteko. Axalean egiteko dena da erraza.
Euskara ederra erabiltzen duzu zure lanetan. Nola ikusten duzu normalizazio prozesua?
Alde batetik interesgarria da euskara batuaren zera hori, bide hori eta egin behar hori; baina beste aldetik euskalkiak bazterturik daudela iruditzen zait, alegia, beste euskalkien aberastasuna ez dela baturako bide horretan sartu. Eta batez ere bizkaierarekin ikusten dut e! Bizkaitarrek beti gipuzkerara edo sasibatura jotzen dute. Eta bizkaieraren aberastasuna handia da. Alde batetik uste dut euskalkiak gehiago zaindu behar direla. Nola eta hori ez dakit, badakit zaila dena; euskalkien itxitasun hori eta... Nik uste dut batuan txertatu behar dela nolabait, bere euskalkitik abiatuta lan egin behar du bakoitzak. Batua bai, baina batu forma anitzekoa izango litzateke, alegia, bereiztea nongoa den, ukitu hori izatea. Nik uste dut ikastoletaneta euskalkiak ere erakutsi beharko liratekeela. Bestela arriskua dago sekulako altxorra hor bidean galtzeko, eta gainera hizkuntza motela eraikitzeko. Hizkuntza pobretzen ari da. Jiroak, esateko erak, doinua galtzen ari dira. Besteen euskalkiak zerbait jakinez eta interes piska bat jarriz, konturatu gabe musikook erabiliko genuke bata bestearen ondoan, konturatu gabe joango ginateke batua aberatsa eginez.
Guggenheim, Kursaal, Euskalduna jauregia martxan daude. Kultura horrelako leku erraldoietan kontzentratu behar da ala barreiatzearen aldekoa zara?
Zentro horiek gehienbat politikoen amets txar batzuk dira, handikeria txar baten fruitu. Horiek ez dira kulturaren beharrak eragindakoak, inongo herri bateko errealitatearekin ez daukan muntai handia, negozioa, turismoa, kanpoko indar batzuk eraginda. Hortik kanpo nik uste oso subertsiboa dela hori, hain xuxen bertakoak garenok eta bertan zerbait baldin badaukagu, hori garatzeko posibilitaterik ez dio utziko, horrek aginduko duelako zer egin behar dugun. Hori da subertsiboa. Kolonialismoa da, kultur kolonialismoa. Guggenheim bat eduki eta unibertsal bihurtuko gara, ez gara izango baserritar eta artzain herri eskas bat, baizik eta Bilbon izango dugu eta kanpotarrei erakusteko. Herria zapaltzeko eta bere nortasuna desitxuratzeko ekarritako zerbait izango da.
Zu kultur arduraduna izango bazina, zein alternatiba proposatuko zenuke?
Era apalagoan behintzat, garenak izanik eta geure neurria emanez, barrura begira lan eginez. Eta kanpokoek ikus behar bagaituzte, gure barreneko gauzak agertuz. Adibidez, herrietako lanbide tradizional horiek guztiak. Gauza bizi eta beharreko bezala hartu eta makinari muga jarri, herri batean bizitzeko ez dago horren beharrik, bestela antzutu, moteldu, hil. Hemen artea luxu bezala ulertzen dugu, ez artea gauza beharrezko bezala. Gure kutxak halako apaindurarekin egiten bazituzten, ez zuten egiten politagoa egiteagatik, ez. Edertasuna beharrezkoa delako, gorputzak jan behar duen bezala, arimak edertasuna behar du. Adimena egiaz bazkatzen den bezala, gauza beharrezkoa da edertasuna, eta hori eskulanez bakarrik lortzen da. Hori salbatu eta hortik etorriko da kultura. Hori beharrezko bihurtzen badugu eta beharrezko baldin bazaigu, gauzarik ederrena izango litzateke. Gure zibilizazio industrial eta mekanizista, automatiko, robotizatu honetan etorriko da hori. Herri bat desegiteko, jakinez ez nuke esango, baina oharkabean hori egiten dute, herri bat desegin.
Euskal gizartean gero eta gehiago aipatzen den enfrentamendu zibila nola ikusten duzu?
Hor diruari zer interesatzen zaion ikusi behar da, diruari interesatzen bazaio enfrentamendu zibila izango da eta interesatzen ez bazaio ez. Honekin badirudi dirua absolutizatu egiten dudala, ez? Baina dirua agintzen dutenak nahi balute, gauza hau aspaldi bukatu zen. Eta dirua esaten dudanean ez dut esan nahi bakarrik kapitalista handiak, agintea eta boterea ere bai. Herria bera enfrentamendurako ez dago, herriaren gehiengoa espektadore gisa dago.
Orain kanporatu diren ustelkeria kasuak?
Ez dute gauza berririk esan; agintean dagoen partiduari komeni zitzaiolako kanporatu dute orain. Ez dut ikusten zuzentasunaren kontura edo justiziaren izenean hainbeste urtetan isilpean eduki dituzten gauzak kaleratu dituztenik.
Herritar guztiak ez dira espektadore. Hainbat herri mugimendu hor ari dira lanean.
Hori da herriaren aldetik alderdi aktiboa, gehiena era pasiboan dago, baina kokoteraino dagoen jendea badago gatazka honekin eta nolabait ere parte hartu nahi du buka dadin. Elkarri-n jatorki jokatu nahi duen jendea badago. Talde euskalduna da, beste batzuk ez nuke esango euskaldunak direnik, ez ditut ezagutu ere egiten, baina usainagatik esaten dut.
SAIZAR, Joxemi
28-32

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARTZE1
PertsonaiazARTZE1
EgileezSAIZAR2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude