"ETAn nork agintzen duen jakin nahiko nuke, berarekin hitz egiteko".


2021eko uztailaren 19an
Eli Galdos Gipuzkoako diputatuari elkarrizketa
"ETAn nork agintzen duen jakin nahiko nuke, berarekin hitz egiteko".
Eli Galdos Gipuzkoako diputatu nagusia
Oñatin duela 60 urte sortua, 1979an alkate izendatu zuten. Eusko Jaurlaritzan Barne sailburuordea izan zen Ertzaintzaren hasierako urteetan eta azken lau urteotan Gipuzkoako Foru Aldundian EAJ alderdiak duen diputatu nagusia da. Datorren maiatzean utziko du kargua, eta duela gutxi kazetari batek galdetu ziola aprobetxatuz, `bakearen enbaxadore' izatea gustatuko litzaiokeela dio, instituzioek protagonismoa gutxitu eta mugimendu sozialei herrigintzan parte hartzeko bidea ireki behar zaiela.
EAJko hiru diputatu nagusiak aldi berean zoazte. Inork pentsa dezake alderdiak berak erabaki duela hirurak kentzea.
Ez, horrela balitz beldurrik gabe esango nuke, alderdiak erabaki bat hartzen duenean azalpena eman ohi duelako. Kasualitatea izan da. Bizkaia eta Arabako diputatuek bizitzako etapa bat pasatu dutela ikusten dute eta familian edo lanbidean murgildu nahi dute orain.
Ni 1986tik gaurdaino politikan aritu naizenez, ez dut besterik ezagutzen. Politikagintza ez nuen lanbide gisa hautatu, herri honek jasaten duen egoerak kezkatuta baizik. Baina urte asko dira karguetan. Autobidearen auzia eta aurrekontuena konpondu zirenean, Joseba Egibarri legealdi hau azkena izango zela jakinarazi nion.
Nolako sentsazioarekin bukatu duzu legealdia?
Interesgarria eta gogorra izan da. Gogorra egoera politikoagatik batez ere. Garai hartan, Gipuzkoan EAk eta guk elkarrekin lan egitea normalena izan arren, ez zen posible izan. Gipuzkoan, diputatu nagusia EAJk izatea eta Donostiako Udala -HBk koalizioa egiteko aukerarik inoiz eman ez digunez- berea izatea eskaini genion EAri. Biak nahi zituenez, ez ginen adostasun batera iritsi. Araba eta Bizkaia kontuan izanda egin genuen koalizioa PSErekin.
Lau urteotan banaketa argia egin dezakegu. Lehenengo biak askoz ere gogorragoak autobidearen auzia hor zegoelako, eta azken biak lasaiagoak. Autobidearena oso esperientzia baikorra izan zen niretzat, batez ere demokratikoki konpondu zelako.
1992ko aurrekontuak egin eta ondorengo bi urteak patxadatsuak izan dira. Lau urtetan zehar, krisia izan da nagusi, baita Diputazioan bertan ere. Badirudi orain gauzak konponduz doazela apurka. Alde horretatik lasai noa Diputaziotik.
Norbaitek esango dizu Diputazioa zorretan itota utzi duzula.
Nik ez dut zorretan utzi. Sartu ginenean, 92ko aurrekontuak aurkeztu genituen 8.000 miloi pezetako zorrak aurrikusiz. Aurrekontua zatika egin zen ondoren Batzar Nagusietan denon artean erabakitzeko. Orduan ere -eta askok orain hori gogoraraztea nahi ez arren- HB, EA eta EUEk, hiruren artean 3.000 milioi baino gehiago igo zuten zorra. Ordutik hona zorra murrizten ahalegindu gara, nahiz eta murrizketa handirik ez lortu.
Ez dugu ahaztu behar krisi baten ondorengo garaia dela. Aurrikusitakoak baino sarrera txikiagoak izan genituen eta Espainiako aurrekontuak ere hiru halakotu egin dira. Gure aldetik, defizita murrizteko gogoa eta ahalegina argi geratu da.
Egin beharreko guztia egin dela iruditzen al zaizu?
Foru-pagare edo ordaintzekoak jarri zirenean, Estatukoak bezalaxe, diru beltza ordaintzeko hauetara bideratu zen. Honi Estatu espainiarrak batetik eta Araba eta Bizkaiak bestetik, izugarrizko errentagarritasuna atera zioten. Bizkaia eta Araban 600-700.000 milioi pezetako pagareak kaleratu ziren, eta Gipuzkoak berriz, beste jarrera bat hartu zuen eta 100.000 besterik ez zituen atera.
Hau sarritan aurpegiratu izan diot Imanol Muruari. Niri esango balit «oso puroa naiz eta ez dut bekaturik egingo», onartuko nuke. Baina, «nik bekatu arinak bakarrik egingo ditut» esateak ez dit balio. Bekatua egin behar baduzu, egizu, baina egizu bekatua osorik bestela besteekiko atzeratua geratuko baitzara.
95ean Diputazioaren aurrekontuak %12 jaitsiko omen dira.
Gure gestio aurrekontua bai. Gastu korrienteak murriztuz gero, geratzen den diru hori inbertsioetara bideratu beharra dago eta Europako beste herrien maila lortzeko oraindik inbertsio handiak egin beharrean gaude. Gu bide honetatik ahalegindu gara, ez dugu erabat lortu baina horretan darraigu.
Murrizketa horrek udalen finantzaketan ondorioak ekarriko ditu.
Sarreretatik Estatuari eta Jaurlaritzari ematen zaiona kenduta, geratzen denetik %53 udalei banatzen zaie eta %47 Diputazioan geratzen da. Arazoa %53 hori udaletan nola banatu izaten da. Honen aurrean ponentzia bat egin da eta alderdi guztiak ados jarri gara banaketa nola burutu erabakitzerakoan. Banaketa zuzena izan dela iruditzen zait.
Gipuzkoako diru sarrerak %5 baino gehiago igoko dira, 12.000 milioi. Estatuari eman beharreko kupoa 1.000 milioitik gora handitu egin da. Eusko Jaurlaritzari eman beharrekoa beste 4.000 milioi, Osakidetzako gastuen handitzea dela eta abar. Bankuei, amortizazioak gorantz doazenez, 4.000 milioi gehiago eman beharko dizkiegu. Bankuetara eta Jaurlaritzara joango da diru gehiena.
Diputazioan %12 jaitsi dugu gure gestio propioa. Kulturak, diputatuen gabineteak -hauteskundeak direla eta-, eta hirugarren munduko %0'7ak gastuei gorakada eman diete. Zerbitzu sozialek sortutako gastuak ahal den neurrian murrizten joan gara, oporrak, ongizatea eta abar murriztuz. Udalei, gutxi gorabehera, %3 jaitsiko zaie.
Politikan jarraitu behar omen duzu: zer egin daiteke politikan kargu publikoa utzita?
Politikan herri hau hobetu asmoz sartu nintzen. Bakea ere lortu beharra dugu eta hori ez da pistolak eta bonbak isilduz bakarrik lortuko, gorrotoak eta ezin ikusiak ere alde batera utzi behar dira. Ildo honetatik jarraituko dut lanean oraindik nola jakin ez arren.
Aurrera begira, EArekin zer egin? CiU sistema?
Epe laburrean funtziona dezake baina ez epe luzera. EArekin kontu zaharrak utzi eta gure arteko harremanak hobetu behar ditugu. Familia barruko borrokek uzten dituzte aztarnarik gogorrenak, baina egoera leunduz -eta Gobernu batean elkarrekin arazoak konpontzen hasten bagara- aurrerapauso bat ia emana dugu.
HBrekin ere hitz egiten hasi beharko genuke baina errespetuz, irainik gabe. Badakit ideologia ezberdina dugula baina puntu bat edo bitan ados egongo gara, ziur. Horietan oinarrituta has gaitezen bada hitz egiten.
Iñaki Esnaolak Gobernua HB, EA eta EAJk eratu beharko luketela dio.
Horretarako indarkeria alde batera utzi behar da. Madrilek Gasteizen abertzalez osatutako gobernua ikusiz gero, zenbait alorretan jokaera aldatuko luke. Une honetan ETAk armak bide egokia ez dela komentzituta utziko balitu, berehala hasiko ginateke hizketan. Denbora gutxi barru eta gutxieneko batzuetan oinarrituz aurrera jarraitzeko moduko egoera lor daiteke.
95erako posible ikusten al duzu?
Gure esku balego, gaur bertan hasiko ginateke elkarrizketan. Nik ETAn nork agintzen duen jakin nahi nuke berarekin hitz egin eta zer nahi duen jakiteko, ez baita gauza bera komunikatu batek dioena eta pertsona batek pentsatzen duena.
Aspaldiko elkarrizketa batean, Garcia de Andoain ertzainburuaren hilketa zuk istripu moduan ulertzen zenuela adierazi zenigun.
Hala ulertzen dut gaur ere, baina Goikoetxearena eta Loiukoa hartatik desberdinak dira. Ertzaintzaren aurka -eta gure alderdiaren aurka- joatea geroz eta gorputz gehiago hartzen ari da HB inguruko jendearen artean. Hauek nahi dute polizia bat konpetentzia guztiekin, baina ETA Goardia Zibilari utziko diona. Konpetentzia guztia duen polizia lortu dugu eta orain ezin diogu mugarik ipini. Polizia gizarteak autoritatea eman dion pertsona den heinean, pertsona arrunt bati baino gehiago exigituko zaio.
GAL auziak zenbaterainoko eragina izango du zuen eta sozialisten arteko harremanetan?
Justizia soseguz ibiltzen da lanean, baina PSOEko kargu publikoak inplikatuta daudela frogatzen bada, dena aldatuko da.
GALez Ertzaintzak eta EAJk azaldu dutena baino gehiago ez al dakite?
Ez dakit orain zenbaterainoko informazio duen, baina 1983an Ertzaintza hasi berria zenez, inolako informaziorik ez genuela, hori seguru. Alderdiari dagokionez, beti dago konfunditzeko aukera, baina nik ziurta dezaket ezetz. Hori nondik atera duten ez dakit.
ZUBILLAGA, Arrate/ZUBIRIA, Pello
Lehen bi urte trumoitsuen ondoren, legealdiaren bigarren zatia barea izan duelakoan dago Eli Galdos.
Kargu publikoak utzita ere, politika odolean darama Eli Galdosek eta aurrerantzean ere ez du bazterrera utziko azken hogei urteotako jarduna, bake mugimenduekin zerikusia duen zerbaitetan agian.
Garcia Andoainen heriotza istriputzat juzkatu zuen, baina Goikoetxearen hilketa eta LOiuko tiroketa ETAk Ertzaintzari eta EAJri egindako erasotzat dauzka Galdosek.
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazGALDOS1
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezUBILLAGA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude