«Produktu bera merkeago saltzen duena desagertu egingo da»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Agustin Markaide Eroskiko zuzendariordeari elkarrizketa
«Produktu bera merkeago saltzen duena desagertu egingo da»
Agustin Markaide, Eroski Elkarte Kooperatibako zuzendariorde nagusia
Urtean zehar Eroski koopetatibak 25. urteurrena ospatu du arrakastaz. Elikadura eta banaketa munduan lortu duen arrakasta berberaz. Agustin Markaide 37 urteko arrasatearra eta Eroski Kooperatiba Elkarteko zuzendariorde nagusiak eman digu Eroskiren zabalkundearen berri.
Egingo al diguzu urte berezi honen balantzea?
Balantzea oso positiboa da. Guztion artean, kontsumitzaile eta langile, Euskal Herrian kontsumo banaketa, nagusiki kontsumo kooperatiba baten bidez egin dadin lortu dugu. Banaketa moduko alor garrantzitsu batean, ekonomia sozialak zati garrantzitsua edukitzea, integrazioa, baliabideen norabidea eta, ingurunea eta osasunaren hobekuntza ona da herriarentzat.
Euskal Herriko enpresa handienetakoa izateaz gain, zenbait alorretan aitzindariak izan gara: banaketa munduan bere marka izaten lehenak izan gara --lehenagoko produktu zuriak--, kalitatea bermatzeko laboratorioa... Merkatu eredu berriei heldu diegu, hipermerkatuak, Zentro Komertziala... Honek guztiak lehen lerroan jarri gaitu, edozein alorretan edozeinekin lehiatzeko gai gara.
Kontsumitzaile elkarte moduan ere, «Eroski» aldizkaria medio, kontsumoa, osasuna eta ingurugiroaren ezagutza areagotzen lagundu dugu.
Kooperatiba munduan sarritan entzuten da «merkatuak horrela eskatzen du eta...». Sortzen al dizkio honek kontraesanik kooperatiba bati?
Berba egiteko modu hori fatalista edo determinista da, badirudi ezinbestez merkatuak aurretik jarritako bide bati jarraitu behar zaiola. Enpresaren jokaera da garrantzitsuena, edo pasiboki merkatuaren aldaketa jasatea edo aldaketarako eragile aktibo gisa jardutea.
Merkatuaren kontraesanak, aldatu ezin diren gauzetan norbereganatu egin behar dira (behin-behineko enplegua esaterako, merkatarien alorrean nagusi, teknologia, ekoizpena eta abarrez konpentsatu behar dena) edo kooperatibaren jarduera moduan funtsezkoa ez den eremuetan aldaketak eskatzen ditu, zabaltze ordutegietan adibidez.
Langile asko baldintza eskasetan jarduteaz kexatzen dira.
Estatua eta Euskal Herriko banaketa eremuek, lan hitzarmen ahulenetakoa dute eta behin-behineko enplegua nagusi da, ia % 70etik gora goi mailako enpresa gehientsuenetan. Behe eta erdi mailako postuetan, kooperatibako langileak, gainerakoen batez besteko soldatetatik gora daude, eta hala ere, ekoizpenari esker, gure kostuak beste lehiakide batzuenak baino merkeagoak dira. Horrez gain, lanpostu iraunkorretarako behin-behinekotasunari uko egiten diogu. Dena den, sektorean dugun hedapenak, herri honetako merkatarien eremuko langileak, beste kasu batzuetan baino baldintza hobeagoak eduki ditzan laguntzen dugulakoan nago.
Banaketa eta elikadura munduan, batzeko joera egon arren, Europan baino atzerago gaude.
Merkeago saltzeko lehiakideak baino merkeago erosi behar da, eta hala ere gehiago irabazi; horretarako hornitzailearen aurrean argudioak edukitzeko modua handiagoa izatea da. Bezeroari produktu bera prezio merkeagoan saltzen saiatzen dena desagertu egingo da. Euskal Herrian, Estatuan bezala, prozesua martxan dago, apur bat atzeratuta gabiltza baina adierazle guztien arabera urte gutxi barru Europako biltze tasetara iritsiko gara.
1994 eta 1995a garrantzitsuak dira Eroski Taldearen zabalkunderako. Beteko al dira aurrikuspenak?
Sei zentro berrirekin, hipermerkatuen garapen plana bete da dagoeneko, eta salmenta hazkundea handia izango da, % 20tik gorakoa. Hurrengo urterako, aurrikusitako zabaltzeak egingo ditugulakoan gaude.
Jadanik, Euskal Herriko banaketa eta elikadura merkatuaren % 20 zuen esku dago. Helburu moduan kopururik jarri diozue zuen buruari?
Ez dugu Euskal Herrian helmuga zehatzik. Hazkunde handiena atzerrian egiten ari gara, eta bestetik, bertan ere gero eta lehiakide berri gehiago agertzen ari dira. Guzti honekin oraindik kopuru hori apur bat handituko dugula espero liteke. Dena den, txikia izango da.
XABIER LETONA
16,17

GaiezEkonomiaKooperatibaKooperatiba
PertsonaiazMARKAIDE1
EgileezLETONA1Ekonomia

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude