«Egungo botere mekanismoak sakontasunean biziatuta daude»


2021eko uztailaren 19an
Jesus Arpal EHUko irakasleari egindako elkarrizketa
«Egungo botere mekanismoak sakontasunean biziatuta daude»
JESUS ARPAL
Hizketarako gogotsu topatu genuen unibertsitateko bulegoan jarri genuen zitan. EHUko irakasle, luzatutako galderak arrapaladan erantzun zizkigun Jesus Arpal soziologoak. Ez, nonbait, behar hainbateko azkartasunez, ustekabea ondoren izan baikenuen. Gaueko 8.30ak jota, fakultatea itxirik, ordu erdira erreskatatu bitarte luze eta patxadaz hitz egiteko aukera suertatu baitzitzaigun fakultateko sarrerako ataria ere.
Orain dela gutxi, Donostian, hiria ardatz zuenmintegi bat zuzendu duzu. «Hiria: bizigune eta errepresentaziogune». Luze aztertuko zenituzten gaurko hiriaren funtzioak.
Artelekuk ematen zuen aukera bailatu nahi genuen, eta honela hiriaren inguruan egon daitezkeen kontzepzio desberdinen arteko topaketa bat antolatzeko beharra ikusi genuen. Zehazkiago, hiriak duen esanahia aztertzen dabiltzan pertsonen artekoa bereziki. Izaera interdiziplinarra eman nahi genion topaketari, eta artistak, arkitektoak, literaturgileak, filosofoak, soziologoak... oso jatorri desberdinetako jendea bildu genuen.
Arazoa, oinarrian, bizi garen mundua den hirian, ea zein puntutaraino zentzuz bizi daitekeen jakitea da; azken batean, erosoa, gratifikantea, aberasgarria izateko, pertsona denaren gainetik onartuko den ingurua ote den ala ez. Bestetik, kontzepzio honekin batera jendea batetik bestera dabilen gunetzat ere har daiteke hiria. Zentzu honetan, mugarik gabeko espazio bezala ulertuko litzateke, pertsonak mugitu bakarrik egiten diren gunea. Bikoiztasun honen inguruan sakondu dugu mintegian.
Euskal Herriko hirien artean halako oinarrizko egitura aldeko desberdintasunik dagoenik ikusi al duzue?
Euskal Herriko hiriek oso pisu, esanahi, presentzia intentsoa dute, ez biztanle kopuruaren ondorioz edota okupatutako espazioaren ondorioz, herri honen eraikuntzan duten pisuaren ondorioz baizik. Zentzu honetan, kanpoko hiriekin konparatzean, inpresio faltsua eman ohi dute. Gaurko euskal gizartearen artikulazio guneak dira hiriak, eta hortik jaso dute herri honetan daukaten esanahi eta pisu berezia.
Hiriaz gutxi hitz egin da, eta gehiago mitoen inguruan aztertu da Euskal Herria historikoki. Askotan horrela azaldu ez bada ere, Euskal Herriko hiriak beti izan dira erreferentzi gune bereziak. Tentsio aldi garrantzitsuenak beti hirien inguruan gertatu dira. Beraz, biztanle kopuru aldetik oso txikiak izanda ere, Euskal Herriaren estrukturazio aldetik beti artikulazio elementu nagusiak izan dira. Bakoitzak baditu berezitasun nabariak. Industrializazioak Bilbo markatu zuen, eta finantza, errekurtso eta industria gune bihurtu. Gasteiz, berriz, prozesu honek bertan eraginik izan ez zuenez, 50eko hamarkadara arte ia, hiri oso probintzianoa gelditu zen, oso merkatal izaera tradizionala zuena, eta 60-70eko urteetatik aurrera bereziki garatu zen. Donostiaren kasua bereziagoa da, tradizio turistikoa, industriala eta arrantza munduak batzen direlako bertan. Ondorioz, periferiara begira garatu da Donostia. Iruñeak garrantzia historikoki markatuagoa izan du, eta beste euskal hiriekiko erreferentziak bere kasuan ugariak diren bezala, Baionaren kasuan, azterketa zaildu egiten da, mugak historikoki halako etena ekarri izan duelako.
Desberdintasun hauek euskal espazio kolektiboan tentsioaldiak eragingo dituzte, mentalitate kolektiboan beti bakoitza funtzio konkreturen batekin lotu nahiko delako, eta horrek horien arteko lehia ekarri ohi du. Hori normala izaten da edozein gizarte egituratu nahi izaterakoan. Gurean, hori bai, bestetan ez bezala, historikoki halako desberdintasun nabari eta funtsezkorik ez da izan, esate baterako, Katalunian hirien artean izan diren bezala.
Hiriaren ezaugarriak, oro har, laburbildu al litezke?
Lehendik genuen hiriaren eredua Mendebalderako genuen. Ikuspegi horrek hondoa jo du. Munduan zehar dauden bilakaerak izugarri desberdinak dira, areago Hirugarren Munduan. Zehaztu daitekeen gauza da, azken batean, hiriak elkartruke gune bihurtu direla. Bereziki gaurko produkzio sistemak antolatzen joaten direna, eta honen harian, hiria inplosio gunea dela esan daiteke, non hainbat faktore elkartu eta beren artean erlazio intentsoa ezartzen duten. Hiriek arlo ekonomikoa, politikoa, erlijiosoa... harreman estuan elkartu dituzte. Gerora mugimendu oso zabala aurrikus daiteke, estatuen gainetik hirien arteko komunikazioa eta interdependentzia areagotuko duena, eta hemendik datoz Europan gero eta sarriago ematen ari diren hirien arteko laguntza akordioak, hiriak, merkatu zabalago baten konexio puntutzat ulertuta.
Donostiako Arteleku edota Koldo Mitxelena bezalako kultur zentroen garrantzia hiri batean neurtu al daiteke?
Kultur politikak dira hiriak dinamizatzen dituztenak. Politika ekonomiko-industrial hutsek, dagoeneko, ez dute hirian eragiten. Horien ondorioz, hiriak kongestionatu egiten dira, eta ondoren arazo bihurtzen. Ikuspegi honetatik, kultur zentro irekien garrantzia hiriaren garapenean handia da, eta gero eta beharrezkoagoak dira.
Beste gai batera joz, ikuspegi soziologiko batetik, gizartean ustelkeriaren fenomenoa nola azal daiteke?
Klase politikoak boterea nola gauzatu behar duen aztertzerakoan oraindik ere arazoak daudela ikus daitezke, azken batean frankismoaren erreferentzia, maila honetan ere, oso determinantea izan delako. Aginte taldeak aldatzea ez da nahikoa izan, eta ez dira konturatu botere mekanismoak sakontasunean biziatuta zeudela, eta horiek aldatzeko beste kultura behar da. Kultura politikoaren arazoa da oinarrian dagoena, eta aberastu nahi izanez gero politikagintzara dedikatu behar deneko ustea ezabatu.
Bestalde, alderdi politiko nagusiek behar dituzten diru iturriak, legeriak ezarrita dauden bideetatik oso urriak zaizkienez, bestelako maniobrak egiteko makineria burokratikoak bihurtu dira kasu askotan, eta horrek ere oso eragin negatiboa du.
Eta HIESaren arazoa?
Gure gizarteak osasunaren inguruan gehiegi ideologizatu duela uste dut, bai edozein gorputz eskasiaren inguruan eta osasun fisikoan oro har. Gorputzarekiko kezka obsesiboa dela deritzot. HIESaren inguruan, berriz, arazoa horren gainean eraikitzen da. Bestalde, nola aurre egin ez jakitea askotan suertatu da beste gaixotasunetan ere. Baina HIESaren definizioan bertan ere alde negatiboa nabarmentzen da: zerbaiten gabezia sistematikoa da. Gainera, mundu garatuan eboluzio ikusgarria du, eta historikoki izan diren izurriteei egotzi zaizkien arrazoiak -elikadura txarra, ezjakintasuna...- alde batera utzi behar dira.
Ez da, beraz, herrialde garatugabeen gaixotasuna. Azken aldian gure artean izan du eragina, baina gogoratu behar da Afrikan, Europarekin alderatuta, adibidez, askoz egoera kezkagarriagoa bizi dutela. Gaixotasuna izugarria da, baina ez dagoeneko gureganaino ere iritsia delako, kanpaina batzuek diotenaren arabera hala ematen badu ere. Perspektiba honetatik abiatuta, teknologiak helburu sozialetan izan dezakeen eraginaz hausnartu behar da. Ikerketak bultzatu behar dira, baina ez autofinantzatu daitezkeenean bakarrik, eta ez da kasu asko izan arte zertan itxaron behar. Gaixotasun guztiak kontrolpean eduki daitezkeen ustea faltsua dela onartu behar da. Maila handi batean moralitate arazoa da. Ez hiltzea konpontzen ez den arte behintzat. HIESaren kasuan ez dago errudun talderik zergatik bilatu behar.
Azken aldiko gertakariek eraginda, gure gizartea enfrentamendu zibilari atea irekitzen ari deneko ustea gero eta zabalduagoa da.
Herri honek bizi duen indarkeri giroa azaltzea ez da erraza. Transformazio prozesu handia dago. Hasteko, giza-tentsio sozial eta politikoak eragiten dituzten faktoreak beti aldatu eta transformatzen direla gogoratu behar da. Herri honek transformazio desberdinak ezagutu ditu, eta horrek konfrontazio desberdinak eragin; esate baterako, industrializazioak, populazio hazkundeak edota ideologia politiko desberdinen formulazioek eragindakoak, eta askotan ia aldaezinak dira.
Ikuspegi honetatik, gaur egungo baldintza sozial, kultural eta ideologikoak zeintzuk diren aztertu behar dira, egun nola ematen diren eta aurretiko historikoak ere aztertuz; izan ere, Espainiako Gobernua ere ez da lehengo -orain 25 urteko- bera, ETA ere ez, ezta EAJ ere. Definizio ideologiko berriak formulatu behar dira aldaezintasun horretatik ateratzeko, jarduera politikoaren oinarria ere horixe baita, eztabaidarako artea denez. Herrialde demokratikoenetan ere erakundeen aurkako konfrontazio ugari izan ohi dira. Gurea ez da halako kasu berezia. Fenomeno politikoa, lehen esaten nuen bezala, beti ere aldakorra da, eta horretara jo beharko luke hemengo klase politikoak.
Unibertsitateko irakasle zaren aldetik, EHUn irakasle kaleratuekin ematen ari den gatazkak nola jotzen zaitu?
Labur esanda, azken urteotan unibertsitatea asko burokratizatu eta teknifikatzen ari da, eta horren akatsak nabariak dira; bi maila bakarrik daude, titularrak eta katedradunak. Zentzu honetan, oso mugikortasun eta malgutasun txikia dago. Aurrekontuak, bestalde, oro har murrizten ari dira, eta bai pertsonal, lan zientifikoa eta ikasleen formakuntzaren hobekuntza aldetik urte gogorrak datoz.
Honen harian, irakasle despedituena arazo pertsonal handia da, eta garapen burokratiko handi horren barruan kokatzen da. Sorkuntza eremua bultzatu behar duen unibertsitaterako eredu hori ez da ona. Irakaskuntzaren kalitatea hobetze aldera jo behar da, eta ikasle eta irakasleen jarduera gogobetetze aldera; eta horretarako eredu hertsiek ez dute batere laguntzen.
PATXI SARRIEGI
28-32

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUIrakasleakBesteak
GaiezGizarteaBesteak
PertsonaiazARPAL1
EgileezSARRIEGI1Gizartea

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude