«Irlandako bake prozesuak sekulako eragina izan du Euskal Herrian»

Jonan Fernandez-i egindako elkarrizketa
«Irlandako bake prozesuak sekulako eragina izan du Euskal Herrian»
Jonan Fernandez, Elkarri-ko koordinatzailea
Elkarri-ko burua eta arima da Jonan Fernandez, mundu guztiaren ustean. Begiradan igerri zaio tolosar gazte honi argia dela. Bere gorpuzkera sendoak lagunduta, arriskatzen eta bultzatzen dakien gizona da. Politika gertutik eta barrutik ezagutuz, zuhurtzia hartu du urteekin. Marketin politikoa eta komunikazioa trebeziaz erabiltzen ditu. 94ak azken egunak erretzen dituen honetan, udaberrirako Bakearen eta Elkarrizketaren aldeko Konferentzia berotzen dihardu.
ETAren paperetan ageri omen denez, ezker abertzalearen eszisioa omen zarete.
Ezker abertzalearen parte izan ez garenez, ezin eszisio izan. Lehen unetik mugimendu soziala izan gara, autonomo eta independentea. XXI. mendea gainean dugula, mugimendu sozialak guztiz autonomo eta independenteak direla asumitu ezean, gaizki gabiltza.
Arazoa da adostasun eta desadostasun handiak daudela gai garrantzitsuetan gu eta ezker abertzalearen artean. Hortik abiatuta, logikoa da liskarrak gertatzea. Eta hori da arazo bakarra. Baina Estatuaren estrategia bultzatzen ari garela esaten zaigun bezala, era berean ETA salatzen ez dugun artean ez direla gutaz fio esaten digute beste aldetik.
Enfrentamenduaren erdian kokatuz Estatuari jokoa egiten diozuela irakurriko zenuen...
Gu ez gaude erdian, ez gara ekidistanteak eta ez dugu neutraltasunean sinesten. Erru bat da elkarrizketa eta bitartekaritza soziala jorratu nahi izana erdian jartze gisa interpretatzea. Elkarrizketaren eta akordioaren alde egiten dugu lan, bitartekaritza soziala jorratzen dugu.
Egiten diguten beste kritika bat bakearen gaia edukiz hustu izana da. Ene ustez, guztiz alderantzizkoa da. Duela bi urte Euskal Herrian bakearen gaia nola jorratzen zen eta egun nola jorratzen den aztertuz gero, bakeak eduki aldetik asko irabazi duela irizten diot. Bakea elkarrizketarekin lotzen hasia da jendea, eta baita arazoaren sustraiekin bateratzen ere. Lehen ez zen horrela. Beraz, Elkarri-k bakearen helburuari edukia eman dio.
Denok dakigu ETAk hiltzeari utzi arren, hemen ez dela bakerik. Bakea liskarraren oinarri diren arazoen konponbidearekin bateginik dago. Elkarri-k bakearen kontzeptu koherentea du, edukiz beterikoa.
HBk eta EAJk elkar ulertzea posible al da, asteotakoak ikusita?
Baiezkoan nago. Aukera asko dago etorkizunean hala izateko. HBk eta EAJk ere hori argi dute. Kontua da zenbait egoera eta koiunturatan elkarrengandik aldentzeko eta diferentziak markatzeko beharra dagoela, eta horixe gertatu da orain.
Gertatutakoari garrantzia eman behar zaio, baina ez duena baino gehiago. Tentsioa sortarazteko aproposa den herri batean bizi gara, eta ziklikoki tentsio handiko uneak bizi ditugu. Baina ondoren guztia normaltasun erlatibo batera itzultzen da. Une hau ez da besteak baino tentsio handiagokoa.
HBk eta EAJk, lehenago edo beranduago, elkar ulertzea ezinbestekoa da. Hortaz, horretarako aurrerapausoak lehenbailehen eman behar dira, herri honi denbora eta oinazea aurrezteko.
Aurreko esperientzien arabera, akordioa zehazteko garaian sor daitezke arazoak.
Gutxi hitz egin izan da hemen. HB eta EAJren arteko elkarrizketa saio bat izan zen, Algerrekoa ere hor da, arrakasta handirik gabeko saio txikirik ere bai, baina askoz gehiagorik ez. Ordea, liskarrak zeuden beste zenbait tokitan elkarrizketetan ordu askotxo egin dituztela ikusi ahal izan dugu. Akordioa ez da egun batetik bestera lortzen. Aurreko esperientzietan arrakastarik ez izateak ez du esan nahi guztiak gaizki irtengo direnik.
Baikorrak izateko elementu eta faktorerik ba ote dagoen? Batipat bi: enfrentamendu ziklo bat amaitu dela eta arazoari konponbidea bilatzeko ziklo batean sartzea beharrezkoa denaren perzepzioa batetik, eta Irlandako esperientzia bestetik.
Irlandako prozesuak sekulako eragina izan du gure herriko politikagintzan. Orain ez da Hego Afrika, ez da Ekialde Erdia, Europako Batasunaren barruan dagoen auzia baizik. Euskal Herrian bizi dugun egoerarekin sekulako antza duen arazoa da, diferentziak ere badiren arren. Irlandako konponbide eredua hemen aplika daiteke, eta horretan badu zeresanik abertzaleen arteko elkarrizketak. Teorian, falta zen aurrerapauso hori asumitu egin da, hitz egiten hasi behar dela alegia. Orain gauzatu egin behar da.
ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketa ere bermatu beharko da prozesu horretan.
Noski, Irlandan ere hala egin zen. Beharrezko kontaktuak egon ziren konfiantza eta konpromezua jorratzeko. Lehenengo fasearen helburua, konfiantza giro minimo bat piztea; eta etorkizunerako, hitz egiten jarraitzeko konpromezua lantzea. Garrantzitsua da euskal alderdi politikoek ekimena izatea, baina ETAk eta Gobernuak ere harremanetan hasi behar dute.
Gainontzeko agenteenganako mesfidantza eta errezeloa gainditu behar da. Sinn Fein eta SDLPren arteko harremana ez zen HBk eta EAJk egun dutena baino hobea hizketan hasi zirenean. Inork ez dezala Irlandako prozesua idealizatu, egoera berdina baitzen.
Ez da, baina, ETA eta Gobernuaren arteko desblokatze handirik nabari.
Etena gainditzeko bidea ez dela oraindik ireki uste dut. Desblokatzerako modua ematen bada ere, ez dugu jakingo azken unera arte badagoenik. Inork ez du aurretik bake prozesu baten berri emango. Adierazpen publikoei, beraz, ez zaie kasu handiegirik egin behar.
Enfrentamendu egoera hau mantentzearen aldeko sektorerik bada?
Madrilen badira egoera hau orain _agian beranduago bai_ konpontzea nahi ez dutenak. Hemen PPko, Goardia Zibileko, «ABC»ko eta beste zenbait taldetako sektore batzuk koka litezke.
Gehientsuenengan eragina duen inertzia politikoa dago gainera, aurrerapausoak ematea baino egoera honetan jarraitzea erosoagoa dela, alegia. Egungo egoeran denek dakite zer dagoen eta nola jokatu, baina elkarrizketaren bidea irekiz gero, ezezaguna den zerbaiti atea irekitzea da. Eta hor zalantza asko sortzen dira.
Eta tregua?
Tregua lortzeko ezinbestekoa da hitz egiten hastea. Askok uste dute ETAri tregua bat eskatuz dena egina dagoela, eskaerak zein emaitza izango duen axola gabe. Elkarrizketan hastea ezinbestekoa da, konfiantza berreskuratu eta emaitza gisa tregua bat edota distentsio giroa lortzeko negoziaketetan jarraitzeko. Irlandako eredua horixe da: tregua ez irteerako ez amaierako puntua ez dela erakutsi du.
Elkarri-ren konferentziari dagokionez, zer aurreratu dezakezu?
Bake konferentziari «Autogobernua, subiranotasuna, autodeterminazioa: akordio batetarako proposamenak» izenburua ipini diogu, gatazkaren sustraia horretan datzalako. Gai horretan alderdi politikoek kontsentsu eremu jakina zehaztea da gure helburua.
Bestalde, konferentzia ez dago aurretiko tregua deklarazio batek baldintzatua. Edozein elkarrizketa esperientzia aurretiko tregua deklarazio batez baldintzatzeak, elkarrizketak liskarrak konpondu eta eraldatzeko duen ahalmena mugatzea dakar.
PELLO ZUBIRIA / MIKEL JAUREGI
8-10

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakElkarri
PertsonaiazFERNANDEZ7
EgileezUBIRIA2Politika
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude