Lutxi Arregi: «Gertuko informazioa eskaintzea da gure helburu nagusia»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lutxi Arregi Arrasate Telebistako arduradunari elkarrizketa
Lutxi Arregi: «Gertuko informazioa eskaintzea da gure helburu nagusia»
Arrasate Telebistan programazioaren ardura du Lutxi Arregik. 1989an mamitzen hasi zen proiektuak urtebete geroago ikusi zuen argia. Gertuko informazioa eskaintzea da bere xedea eta hortik segitzen du egun, garai berrietara egokitu eta asmo zaharrak betetzen.
ARGIA. Zertan oinarritzen da Arrasate Telebistaren eskaintza?
LUTXI ARREGI.Herri Telebista guztiak gertuko informazioa eskaintzeko jaio ziren. Gure kasuan, komunikabideen munduan genuen esperientziatik abiatu eta alor honetan euskarak izan beharko lukeen presentzia bermatzeari eman genion lehentasuna.
A. Arrasatek sortu duen komunikabide-azpiegituran zein leku betetzen du telebistak?
L.A. Arrasate Komunikabideak edo Arko taldearen atala gara. Teoria eta praktikan batera lan egiten da, helburuak berberak direlako. Gaiak eta hauen tratamendua aldizkari eta telebistan antzekoa da, komunikabide guztiz desberdinak izan arren. Garai berrietara egokitu behar izatetik sortu zen Telebista. .
A. Nola ziurta daiteke langileen profesionaltasuna herri telebista batean?
L. A. Gure kasuan ilusioa eta gogoak ordezkatzen dituzte momentuko gabeziak. Lantaldearen osaketan oreka lotzea funtsezkoa da horretarako. Ilusioa da, gure kasuan, profesionaltasunaren giltza.
A. Etorkizunean iraun ahal izatea zaila izango al da?
L. A. Gertuko informazioa eskaintzean datza gakoa. Hori kalitatez egin behar da eta teknikoki gauza izatea hil edo bizikoa da. Bestetik, babes ekonomikoa izatea erronka handia da, dirulaguntzak publizitateaz osatzen direlako. Bi eremuetan egingo diren saioek bermatuko dute etorkizuna.
PILI KALTZADA
63

GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebATB
PertsonaiazARREGI8
EgileezKALTZADA2Komunikabid

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude