«Demokratek erabaki dute herri honek bihotzik ez izatea»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Pablo Cabeza Kazetari eta musika kritikariari elkarrizketa
«Demokratek erabaki dute herri honek bihotzik ez izatea»
PABLO CABEZA
Hamar urte beteko ditu urtarrilean «Egin»ek ostiralero argitaratzen duen «Bat, bi, hiru...» gehigarriak. Argitalpen hau bertako taldeen erreferentzia bilakatu da. Pablo Cabeza dugu asmakizunaren buru, eta inork baino hobeto ezagutzen du Euskal Herrian egindako rock musikaren historia. Kazetari, kritikari, irrati lokutore, argazkilari, margolari... Pablo Cabezak baditu milaka aurpegi.
«Bat, bi, hiru...» al da Euskal Herriko taldeen «berrogei nagusiak»?
Ez, «berrogei nagusiak» asmakizun komertziala delako. Gazteei zuzenduriko ideia alienantea da soilik. Eskema baliagarria izan daiteke, baina ez orain bideratua dagoen moduan.
Egia da, bestalde, «Bat, bi, hiru...»n toki nagusia talde ezagunenek edo diskodunek betetzen dutela, baina horrela izan ez dadin saiatu arren, ez da posible. «Bat, bi, hiru...» jasotzen duen «Gaztegin» gehigarri osoa beharko nuke, toki bat izan beharko luketen talde zerrenda amaitezinari irtenbidea emateko. Nire kezka bertako industria txikia -disketxeak, kontzertuak, aretoak, gaztetxeak, fanzineak...eusten duen guztia laguntzea da. Hori guztia gabe atzera itzuliko ginateke. Garrantzitsuagoa da disketxe bat talde bat baino. Kanpoko edo bertako musikaz baliatuz arriskatzen den enpresari txiki bat egotea, talde bakar baten bizitza baino. Beharrezkoagoa da grabaketa estudio bat maketa bakan bat baino.
Urteotan zehar musika azpiegiturak bilakaera izan du. Orain beharbada gauzak hobe egiten dira, baldintza tekniko eta ekonomikoak hobetu egin dira eta ondorioz kalitate handiagoa dago. Ez duzu uste atzean utzi direla hasierako izpiritu eta freskotasuna? eta taldeak enpresa hutsa bihurtzen ari direla?
Denboraren poderioz sistemak elikatu eta heldu egiten zaitu: hazi egin nahi duzu, lehen baino gehiago zarela erakutsi nahi duzu. Era berean egonezina sortzen da, aukera berriak aurkitzen dituzu... Denak, oro har, freskotasuna ahultzen du pixkanaka. «Bat, bi, hiru...» ez da orain hamar urte bezain freskoa. Harrotasun apur bat galdu dugu, lotsagabekeria. Serioagoak gara. Baina nola ez zara serioa izango sistemak behin eta berriro zapuzten zaituenean, zure ideiak apurtzen dituenean? Nola ez gara serioagoak izango itxurakeria, zikoizkeria eta norberekeria... mendebaldeko gizartearen helburuak direnean?
Bai, taldeak lehen baino nabarmenago dira enpresa. Bizitzak erakusten dizu lehenago edo beranduago dirurik gabe ez duzula duintasunik, eta pertsona bat duintasunik gabe ez da ezer. Taldeak gainerako pertsonak bezala dira, baina musikariak. Enpresa bat dira eta beren lan jarduera merkatuak bezala beren ideiek gidatzen dute. Utopia, gauzen ontasunaren eza sentitzen dut. Ados egoteko moduko gauza gehiegi falta dira. Ez da porrota, baina sistemaren alperra zitala da. Izpiritua eta izpiritualtasuna falta dira, baina gaur egun izpirituak iraupen laburra du, gorputzak irauten du eta oso inperfektoa da.
Benetako kritika egiten da Euskal herrian?
Hemen eta oraingoz denok amateurrak gara. Kritika gogorra industria finkoa, talde dirudunei buruz egin daiteke. BBHk ez die krititika gogorregirik egiten taldeei, maketei, fanzineei... baina koherentziaz dihardu. Bikaina denari edo ezaugarri onak erakusten dituenari loreak, erdipurdikoa denari aipamena edo informazioa. Bertako rock-and-rollak 15 urte besterik ez ditu. 25 urteko atzerapena daukagu. Dena asmo onak dira.
Ez da gupidagabeko kritika egiteko momentua. Kaltea askotan konponezina da, eta herri honek ez ditu sekulako aukerak eskaintzen. Imajinatzen duzu grabaketa estudio bati kritika gogorra egin eta bere etorkizuna pikutara bidaltzea? Edo disketxe bati, edo talde bati? Kritikarik gabe asperraldia sor daiteke. Oreka bilatzen dugu.
Duela hamar urte gaztetxe eta irrati libreen boom-a hasi zen. Mugimendu honek beherakada nabarmena izan du.
Bizitza ziklo bat da: sortu, hedatu eta hil edo lotan geratzen da. Denbora pasatu ahala berpiztu daiteke, forma berarekin edo gizartea edo pentsamenduaren bilakaeraz eragindako egitura hartuz. Gaztetxeak ez daude sasoi onean, baina denborak esango digu berkokatze epe logikoa den edo ohitura aldaketa.
Ezer ez da izango lehen zen bezala, batez ere musika alorrari dagokionez heldutasuna lortzen ari delako, nahiz eta baliabide gutxi izan, eta taldeen ugaritasunak emanaldiak antolatzen dituzten taberna gehiago eskatuko dituztelako agian, eta ondorioz ohitura aldaketa dago. Espero dezagun batzuek eta besteek borrokan jarrai dezaten. Kontzientzia ez bada lo geratzen musika garapenaren alde lan egiten jarraituko dute. Baina ez dezagun ahaztu beren existentzia toki askotatik mehatxatua dagoela.
Noraino iritsiko da intsumisioa?
Militarrak ezin ditut jasan. Espero dut intsumisioak hazten jarrai dezan. Egia da sistema planteatuta dagoen bezala norbaitek jantzi behar duela uniformea, baina nahi duenak jantzi dezala eta ordain dezatela. Utopiak atsegin ditut, baina nire alde pragmatikoak esaten dit mugek, gorrotoek eta norberekeriek beti beharko dutela uniformeren bat.
Pepe Reik 90 egunetik gora egin ditu espetxean, askatu duten arte.
Boterearen zanpagailua gero eta indartsuagoa da, nahiz eta itxuraz soilik izan. Pepe espetxean egon izanak inkisizioa ekartzen dit burura.
Zein izango da EAEko gobernuaren doinu berria? Erritmo aldaketarik egongo da edo melodia berarekin jarraituko al dugu?
Ez da aldaketarik egongo. Espainiako Gobernuan PPk PSOE ordezka dezanean ere ez. Ideologiak eta printzipioak ez dira ia existitzen. Demokrazia hau amarrua da, ados ez daudenak jaten ditu, komeni zaiona bereganatzen du eta etengabe erosten ditu animak. Betekada iritsiko da, baina bitartean, askatasunean sinesten dutenek, oraindik balore eskala umila, zintzoa dutenek gorriak ikusiko dituzte.
Nola ikusten duzu euskal arazoa 2000. urtean?
2000. urtea hor dago. Orain dela hamar urte bezala gaude eta hemendik hamar urtera duela hogei bezala egongo gara. Kontua ez da arrazoia nork daukan ikustea, ez da kontua herri bat bera den bezala izaten uztea, bere inguruarekin armonian. Demokratek erabaki dute zein den patuaren bidea, hautestontziak dira tresna. Demokratek erabaki dute herri honek ez izatea ez bihotzik ez sentimendurik.
Athletic al da Euskadiko selekzioa?
Futbola atsegin dut baina ezin ditut futbolariak jasan. Denek nahi dute dirudunak izan. Ni ez naute ordezkatzen herri bezala, ez Athletic, ez Reala, ez Osasuna, ez Alaves, ez selekzioren batek. Nire herria hamaika dirudunek ordu t'erdiz guri adarra jotzea baino zerbait serioagoa da. Futbolak intsumituak behar ditu, intsumitu asko. Antzeko zerbait esango nizuke rock izarren inguruan.
IMANOL UBEDA
22-26

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakBesteak
PertsonaiazCABEZA1
EgileezUBEDA3Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude