«Odoluste izugarria jazoko da herriak gobernua garaitzea lortu arte»


2021eko uztailaren 12an

Amadeo Avendaño,Chiapaseko PRDko hautagaiari elkarrizketa
«Odoluste izugarria jazoko da herriak gobernua garaitzea lortu arte»
Amadeo Avendaño, PRDren hautagaia Chiapaseko gobernadore posturako
Abuztuko hauteskundeetan, Chiapaseko gobernadore posturako herri xehearen hautagaia zen. Alderdiek behar dituzten agiri ofizialak falta eta PRDrekin aurkeztu zen. `Istripua' ere jasan zuen eta larri atera. 56 urteko irribarrea darama ahoan eta garaipenaren ziurtasuna bihotzean.
Hauteskundeen aurretik `istripua' izan zenuen; zuek atentatuaz egin duzue berba. Nola izan zen?
PRIk uztailaren 25ean gainerako alderdiekin gosaria antolatu zuen Tuxla Gutierrezen. Nik, zoritxarrez, azaltzea erabaki nuen, eta abiatu nintzelarik bidean kamioi erraldoia gure aurka etorri zen, zuzen. Nire hiru kide hil eta neu bi hilabetez oso larri egon naiz. Egoera hartan hautagai moduan jarraituko nuela adierazi nuen eta, beraz, atentatuak kalte baino mesede egin zidan.
Datu ofizialen arabera, ez zenuen irabazi.
Gobernuak jadanik ez daki iruzurra nola egin eta erabat lotsagabea bihurtu da. Mahai bati, esate batera, 500 hautesle zegozkion eta, beraz, kontaketan ezin daitezke 500etik gora boto izan. Kontaketarako Estatuko hiriburura kutxa iritsi, Tuxla Gutierrezera, eta hautestontzia zabaltzean 1.500 boto zeuden. Bidean, beraz, PRIko botoak sartu zitzaizkion.
Gertatu al dira horrelakoak beste nonbait?
Chiapaseko herri gehienetan. Hala ere, Estatuko Hauteskunde Batzordeko lehendakariarengana joan ginenean, kasu zehatz horretan soberako 1.000 boto horiek nondik atera ziren galdetu genion: «Ez dakit, niri horrela iritsi zaizkit». Bera alderdi ofizialeko funtzionaria da eta alderdiari komeni zaiona egingo du.
Zer egin du PRDk hau guztia salatu eta plazaratzeko?
Emaitzen aurkako salaketak onar daitezen saiatu da, baina alferrik. Estatuko Hauteskunde Batzordeak emaitzak Kongresua eratzen den hauteskunde mahaira bidali behar ditu. Bidali zituzten, baina kongresistek emaitzak egiaztatu eta hauteskundeak legezkotzat jotzeko 15 egun utzi beharrean bi ordu utzi zituzten. Horrela, emaitzak heldu eta hiru ordura salaketaren bat aurkezten baduzu, ez du balio. Zer aukera duzu? Erresistentziara pasatu edo armak hartzea, ez dute beste biderik uzten.
Chiapasen gainera, lehendakaritzarako hauteskundeez gain, bertako gobernadorea hautatzen zen eta hori medio areagotu zen iruzurra.
Aurrikuspenen arabera, zuk gobernadore kargua eskuratzeko aukera handia zenuen; zer gertatuko da orain?
Chiapaseko nekazarien artean akordioa izan zen guztiek Amadeo Avendaño bozka zezaten. Herria oso haserre dago, eta herriak badaki botoa nori eman zion. Horregatik iruzurra salatzeko bere bideari heltzen dio. Urriaren 12an manifestazio erraldoia egin zen hauteskunde emaitzen aurka eta azaroaren 20an bestea izan da. Gobernuak lehengoari eusten badio, abenduaren 8an, gobernadoreak agintea hartu behar duen egunean, herriak indarra erabiliz aginte hartzea oztopatuko du.
Zer egin dezake Mexikoko mugimendu zibilak?
Chiapaseko gizarte zibila egiten ari dena: errepideak oztopatzen dira, jabetzak hartzen ari dira, ez dira zergak ordaintzen, ezta gobernuak emandako maileguak ere, zerbitzu publikoak _argindarra barne_ ere ez dira ordaintzen... Baina abenduak 8rako, gobernuak iruzur hori geldiarazten ez badu, erresistentzia baketsua indarrezkoa bihurtuko da PRIren gobernadoreak agintea har ez dezan. Gerra izan liteke berriro, armada zapatistak esan zuenez, PRIren goberdoreak agintea hartuz gero, berriro errepideetara aterako baitira gerra egitera.
Orduan, gerra edo zelanbaiteko gatazka ekidin ezina dela esan liteke, eta oraingoan errepresioa basatia izango da.
PRIren gobernuak atzera egiten ez badu bai, baina Marcosek esan du gerra ez litzatekeela bakarrik Chiapasera mugatuko eta Mexikoko beste leku batzuetan ere fronteak zabalduko liratekeela.
Gerra irabaztea oso zaila izanik, zer atera dezakete gatazka horretatik PRIren aurkako gainerako indarrek?
Iragan iraultzan ere herriak irabazi zuen eta Porfirio Diazen gobernua eta armada ofiziala desagertu ziren. Hemen ere antzerako zerbait gerta liteke. Dena den odoluste izugarria egongo da herriak gobernua garaitzea lortu arte.
Baina azken hamarkadetan Hego eta Ertamerikan boterea armez hartzen saiatu diren mugimendu gehienek porrot egin dute.
Egia da. Dena den, txakur bakoitzak arkakusoak hiltzeko bere modua dauka eta ikusi beharko da hemen nola moldatzen garen.
XABIER LETONA
14-15

Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\MEXIKO
Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\Chiapas
Pertsonaiaz\AVENDAÑO1
Egileez\LETONA1\Politika


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude