«Elkarri bezala erdian jartzea Estatuaren estrategia indartzea da»

  • Joxe Mari Olarra, Herri Batasunako parlamentaria


2021eko uztailaren 12an

Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta azken hauteskunde hauen ondoren Gasteizko Legebiltzarreko partaidea, ezker abertzalearen aurpegi gogorra erakusten du Olarrak. «Behar bada garbi hitz egiteko dudan moduagatik ezarri didade komunikabideek fama hori» erantzuten du berak. HBn abenduan hasi behar duten barne eztabaidaren prestaketan harrapatu dugu eta bere erantzunetan azaltzen dira prozesu horren hariak... eta seguruenik polemikarako esaldiak ere bai.
Ardanzak ez zaituzte deitu gobernu osaketaren kontsultetara.
Kanpainan mezu bat landu du EAJk, denon artean lan egin behar dugula normalkuntza garatzeko. Hauteskundeen ostean, baina, HB zokoratu asmo zutela argi geratu da. Nahiz eta ondo iruditu ez, pozten gaitu ez deitzeak. Deituta ere ez ginatekeen joango. Alderdiek jasotako botoekin trafikatu egiten dute, eta gu horretan ez sartzea balore politiko garrantzitsua da. Guk beste proiektu bat defenditzen dugu, nazio eraikuntzarena.
Parlamentuan aurreko politika bera mantenduko al duzue?
Oraingoz interbentzio maila bera planteatuko dugu. Gure ildo politikoaren eztabaidaren ondorioek kokatuko dute gure politika instituzionala.
Ildo politikoaren eztabaida hori zertan da?
Lau urtean behin geure zilborrari begiratzen diogu, eta gure ildo politikoek azken lau urteetan nora jo duten eta hurrengo lauretan nora joan behar duten aztertzen dugu. Europako hauteskundeen ondoren, irakurketa kritiko baten beharra ikusi genuen: proiektu taktikoari begira, gure masa borrokaren baldintzei eta programari begira...
Azterketa hori ez du zuzendaritzak soilik egingo, baita base guztiak ere. Orain epe horretan sartzear gaude. Ildo politiko hori egin arte, HBren politika orain arteko berbera izango da.
Zuk zeuk zer aldaketa egingo zenuke?
Lan egiteko era aldatu beharra dago, zuzendaritzatik hasita militantziaraino. Kalera begira lan gehiagoren premia dago. Komunikabideekiko politikari dagokionez, komunikabideek jauzi koalitatibo handia eman dute gure aurkako jarreran eta guk ere jarrera aldatu beharko genuke.
Iparraldeko ezker abertzalearekiko politika ere gehiago jorratu beharko genuke batasunaren aldeko proiektuan. Bestetik, HB gure proiektu independentistarekin identifikatuta dago, baina ez hainbeste gure proiektu ezkertiarrarekin. Hori ere gehiago jorratu behar dugu.
Komunikabideekin zer egingo duzue, bada?
Komunikabideekin xaloegiak izan gara. Gizarteari adierazi behar zaio argi eta garbi komunikabideek une honetan herri honen proiektua eta politika baldintzatzeko jokatzen duten zeregin faktikoa.
KASek HB harrapatuta daukala dirudi...
HBn HBk agintzen du soilik, KASen agintzen du KASek eta ziur naiz ETAn ETAk agintzen duela. HBn KASek agintzen duela esatea oso iritzi interesatua da.
Ajuria Eneko Hitzarmena mezu bat garatzen ari da, nola zatitu HB `gogor' eta `biguinen' artean. HBn KASeko kideak badaude, baina hemen ez du inork inor dominatzen. HBko zuzendaritzan zerbait nagusi bada, hori aniztasuna da.
Baina egon badago ikuspegi ezberdinik funtsezko gaien aurrean. Posible al da HBren barruan kontsentsua mantentzea?
Batzuek alderdi politiko bat eta herritar batasuna zer den nahastu egiten dute. Alderdi politiko batean, teorian bederen, halako homogeneitate bat egotea normala da, baina herritar batasunaren kontzeptua argi izanez gero, sentsibilitate ezberdinak daudela esan behar da. Batzen gaituzten jarrera eta nahiak asko dira zorionez, eta horregatik gaude denok Herri Batasunaren barruan. Eta HBn gaudenok, funtsean, proiektu eta planteamendu taktiko berdinak ditugu.
Zergatik dago ETA isilik?
Horri ETAk erantzun beharko lioke. Orain bezala, azken hamar urteotan ETAk teknikoki isilune luzeak izan ditu. Ez dut uste tregua taktikoa dagoenik. Azken komunikatuetan argi azaldu zuen ETAk fronte guztiak zabalik dituela, eta Espainiako Gobernuak ez badu aurrerapausoa ematen negoziazio prozesua irekitzeko, ez dago tregua bat dagoela pentsatzeko arrazoirik.
Gainera, treguaz hitz egitean, beti gauza bera diot: zergatik ez diogu tregua Estatu espainiarrari eskatzen? Treguaren aldekoa naiz, baina Estatuaren treguaren aldekoa. ETAren borroka beste bortizkeria baten aurkako defentsa da. Estatua da herri honen aurka borroka armatua inposatzen duena.
HB barrutik Patxi Zabaleta ETAren treguaren aldeko agertu da.
Gai honi dagokionez, Patxirekin ez nago ados. ETAri tregua eskatuz hemen ez dago distentsiorik. Estatuak berdin jarraitzen baldin badu, zertarako behar da ETAren tregua? Hemen zerbait egiteko borondatea azaldu behar da. ETAk adierazi zuen borondate hori, eta hor da bere interlokutorea, beraz oso erraza da Santo Domingora joan eta hitz egiten hastea.
Ni bakearen alde nago, eta bakea modu batera ulertzen dut: herri honen oinarrizko eskubideen alde egunero borrokatzea, herri honen autodeterminazioaren alde eta lurralde batasunaren alde.
Horrela lortuko da distentsioa. Bestela errenditzea da. Eta errenditzearen alde ez dago inor ezker abertzale barruan.
Zer gertatu zaizue Elkarri-rekin?
Elkarri-rekin arazoak egon dira eta egongo dira, ikuspegi ezberdinak baitauzkagu. Azken urteotan, sasibakezale gehiegi sortu da. Elkarri ez dut Gesto eta Bakea Orainekin parekatzen, badakit ezberdina dela, baina sekulako hankasartzea egin dute. Bakearen nahia edukiz hustu eta desideologizatzen ari dira.
Ez dut ulertzen nola den posible herri honetako subjektu aktibo bat, Elkarri alegia, bitartekari moduan erdian jartzea. Ematen du borroka ETA eta Estatuaren artekoa dela, eta hori ez da horrela. ETAk errepresentatzen du ezker abertzalearen erronka eta defentsa bat, eta jakin badakigu Estatuak zer errepresentatzen duen. Hortxe erdian kokatzea, Estatuaren estrategia indartzea da.
Elkarri enfrentamenduaren erdian jartzen ari bada, horrek zuei zer pentsatua emango dizue.
Guk ahalegin handia egin beharko dugu jende hori ideologizatzeko. Elkarri-k bakea nahi baldin badu, eta ziur naiz nahi duela, Estatua presionatu behar du, eta ez gu.
Zer espero duzu EAJtik?
Zoritxarrez, epe laburrera inolako aldaketarik ez. Estatuak EAEn duen morroi nagusiena da. Estatuaren kolaboratzaile baino, Estatuaren parte da. Erdian jartzea edota beste estrategia batekin ezker abertzalearen aurka egotea errespetagarria da, baina beste bestelakoa da Estatuarekin bat egitea. Estatuak dituen ahulezia guztiak EAJk osatzen ditu. EAJk bere beso armatua den Ertzaintza legeztatu eta Estatuarekin batera ezker abertzalearen aurka jo du.
Zuen bakardade hori ikusita, ezker abertzaleak eutsiko al dio?
Zalantzarik gabe. Ezker abertzalea borrokarako grina berreskuratzen ari da. Azken urte t'erdian gazteria barra-barra sartzen ari da ezker abertzalean, eta ez soilik borrokarako, baita egituretan ere. Ezker abertzalea sendotzen ari da.
PELLO ZUBIRIA / MIKEL JAUREGI
8-10

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\HB
Pertsonaiaz\OLARRA2
Egileez\ZUBIRIA2\Politika
Egileez\JAUREGI5\Politika


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude