«Liburua askatasunari buruzko erreflexiotzat jo daiteke»


2021eko uztailaren 19an
Iñigo Aranbarri idazleari elkarrizketa.Bere azken liburua kaleratu du
«Liburua askatasunari buruzko erreflexiotzat jo daiteke»
Iñigo Aranbarrik «Emon biar yako» eleberria kaleratu du
Orain artean poesia idazten jarduna, Iñigo Aranbarri azkoitiarrak eleberrira egin du salto. Hirurogeiko hamarkadan gertatzen den istorioari jarraiki, editore eta zentsore baten artekoak ispilatzen ditu liburuak batetik, eta bestetik, pertsonaia nagusien barruko kezkak eta bizipenak. Errealitatea eta fikzioa eskutik hartuta aritu da idazlea, berak dioenez askatasunaren inguruko erreflexioa eginez.
60ko hamarkadan lekutu duzu liburua. Errealitatearen hainbat aztarna aurki daitezke bertan, fikzioarekin uztarturik.
Errealitatea agertzen bada ere, ez dago dokumental bat bezala ikusita. Agertzen diren keinuak, izpiak, ez dira objetiboak. Beti ere subjetibitate eta fikzioaren munduan jokatzen dut; ez da eleberri historikoa.
Eleberri zabala da, interpretazio anitzekoa. Nik sarea osatu eta sare horren baitan gauza asko iradoki baino ez ditut egiten, eta irakurleari lan bat eskatzen diot, memoriaren bitartez liburuan dauden zuloak bete ditzan. Jolasa dago.
Editorea eta zentsorea pertsonaia nagusiak garai hartako hezur eta haragizko pertsonak al dira? Antzik badute.
Oso elementu bakanak izan ziren euskarazko literatura argitaratzen zutenak, eta zentsore euskaldunak, eta agian, jende batek, kontuok biografiak bailiran hartuko ditu, baina ez da hori asmoa.
Zentsura bera izan daiteke liburu honetako ardatz nagusietako bat.
Bi ardatz nagusi dira: batetik, 60ko hamarkadako giro hori. Julen Azkue, edizioaz gain inplikatuta dago ezkutuko lan batean ere, eta hor lantzen dut jokoa, zentsura eta klandestinitatea baliatuz.
Honezaz gain, editorearen arazo pertsonalak daude, hil zaion anaiaren oroimena dela, betetzen ez den maitasun istorioa, bere gaixotasuna... Eleberria oso itogarria da alde honetatik.
Erresistentzia eta existentziaren inguruko kezkak, beraz, elkarren artean korapilatuta.
Oso mugara eramandako pertsonaiak dira, zalantza eta arazo asko dituztenak. Editoreak berak, bere militantzia ez du oso garbi ikusten, baina halaber, ikusten du egoerak horretara bultzatzen duela, ezin duela beste jarrerarik hartu.
Liburuan, zuri eta beltzen arteko gerra izan beharrean, gris asko dago. Pertsonaiak ez dira antagonikoak.
Eleberri soziala? Existentziala?
Ez bat ez bestea. Elementu ezberdin asko ditu eredu batetik eta bestetik.
Forma aldetik, beharbada, beste errealitate bat planteatzen dut liburuan. Atzera-aurrera asko dago, denbora aldaketak, gogoetak... Ematen diodan itxurarekin nabarmen geratzen da, nahiz eta errealista kutsuz, fikzioa dela.
Elementu asko baliatu dituzu. Liburu laburra egin duzu, ordea, jorratutakoak jorratuta askoz ere orrialde gehiagorako ematen zuenean.
Poesian eta prosan asko ezkutatzen dugu, beti. Liburua biren kontua da, eta nik ardatz nagusiak eman eta interpretazioa nondik joango den nahiko garbi adierazi dut, eleberri oso sujerentea egiten saiatu naiz, irakurleak berak bete dezan asmoz.
Aipatzen duzun errealitatea abiapuntu harturik egin al daiteke gaur egungo alegoria bat?
Gerta daiteke antzeko egoerak errepikatzea egun, baina ez da alegoria bat.
Zerk eraman zaitu Lauaxetaren zita titulurako baliatzera?
Julen Azkue zerbait izatekotan askatasuna maite duen pertsonaia da, eta eleberri hau zerbait izatekotan astatasunari buruzko erreflexioa da. Askatasuna nahi aske ez izanda edo aske izan eta askatasunik nahi ez... hor dago. Lauaxetaren zita hortik dator.
Zergatik jardun duzu gai honetaz?
Aspaldian nerabilen buruan, beste ezeren gainetik kontatu beharreko istorioa dela uste dut. Hain zuzen ere, badago hutsune handi bat, 60. hamarkadako garai hori ez da ezagutzen, eta alde horretatik heltzeko egokia iruditu zait.
J.J. PETRIKORENA
40-41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARANBARRI1
PertsonaiazARANBARRI1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude