«Oso gutxi daude Euskal Herrian Arzalluz eta Oteiza bezalakoak»


2021eko uztailaren 19an
Xabier Santxotena sukaldari eta eskultoreari elkarrizketa
«Oso gutxi daude Euskal Herrian Arzalluz eta Oteiza bezalakoak»
Xabier Santxotena
Ostalari, eskultore, bakarti, Oteizazale, jeltzale... Hauxe da Xabier Santxotena. Beti arbasoen aztarnen bila dabil Gasteizko El Portalon ostatuaren nagusia den hau. Baina eskultore ere bada, eta lanak kaleratzeko ordua iritsi zaio.
El Portalon zure jatetxea berezia da, egunero ez baita XV. mendeko etxe batean jaten.
El Portalon orain dela hamalau urte hartu nuen. Estreinako ikustean harrituta uzten zaitu. Jatorrizko egitura du, egurra, zorua, keramika... Izugarrizko etxea da. Niretzat santutegia. El Portalon museo bat da.
Aurten aldatu diot izena. El Portalon ez dago aldatzerik, noski, baina niri jatetxe hitza ez zait batere gustatzen, orduan garai batean ostatua zenez, orain ostatu izena jarri diot, eta ni ostalaria naiz. Bazkaria egin arren, bezeroak etxean bezalatsu sentitzea da nire helburua.
Beraz, ostatuaz mintzatuko gara. Zure ostatua Gasteiz hiriko historiaren lekuko ezin hobea izan da.
Gasteizko etxerik zaharrenetarikoa da, historia izugarria dauka. Garai batean merkatari etxea zen eta orduan gurdiz etortzen ziren. Eguraldi txarra egiten zuenean, barruan sartzen zituzten gurdiak, eta bertan egiten zuten salerosketa. Hortaz, etxe honek ondare izugarria dauka. Gaztelatik Euskal Herrira igarotzen zen jende gehiena hemendik pasatzen zen.
Anekdota gisa, batzuek diotenez, Adriano VI aita santua izan zenari El Portalonen iragarri zioten Aita Santu izan behar zuela. Oso etxe bikaina da, jende asko ibiltzen da.
Hala ere, El Portalon erosi baino lehen, errepideko jatetxe baten nagusi izan zinen. Aldaketa handia izan al zen zuretzat?
Ez hainbestekoa, han sukaldea ere aldatu genuelako. Errepideko jatetxe hartan pikatzeko menua asmatu genuen, «largo y estrecho» deitutakoa. Orain menu hau Estatu osoan duzu, guk asmatutakoa. Menu horri «sukaldeko menua» deitzen diogu, «largo y estrecho» itsusia da eta.
Zein abantaila ditu menu horrek?
Denetarik dastatzen duzu, eta konbinaketak ere egin ditzakezu. Sukaldaritzan usaina, zaporea eta kolorea funtsezkoak dira. Pixkanaka hasten zara gauzak ateratzen, hemengo janariak, jakina!
Ni sukaldaritza amari ikasitakoa naiz, Euskal Herriko sukaldaritza tradizionala alegia. Gaur egungo osagai berriak tarteka gehitzen baditut ere, antzinako moduan egiten ditut sukaldeko lanak.
Euskal Herria sukaldari handien sehaska da.
Baina ez soilik sukaldari ospetsuen sehaska. Euskal Herrian edozein etxetako andrea sukaldari handia da. Hemen jendeak badaki ondo jaten, ez da tentela, eta ez du edozer gauza eskatzen mahaian jatera esertzeko garaian.
Zeintzuk dira Xabier Santxotenaren idoloak sukaldaritzan?
Nire idolorik handiena ama izan da. Beste batzuk aipatzearren, Azaldegi eta Luis Irizar. Azken honi, sukaldaritzan gabiltzanok eta oro har denek garai batean egindako lan izugarria eskertu behar diogu.
Sukaldarien artean badago inbidiarik?
Ez dakit, oso bakartia naizelako. Bakarrik ibiltzen naiz. Nik neure mundua dut eta hor egoten naiz.
Zure ostatuan gosez geratuz gero, bazkaria amaitu ondoren babarrunak eskaintzen omen dituzu.
Ez, ez... zaila da gure etxean gosez geratzea. Zenbaitetan jendeak gauzak handitu egiten ditu. Geure sukaldeko menu horrek hamaika bat plater ditu, zizka-mizkak, itsaskia, urdaiazpiko ona, gero babarrunak jaten dituzu, lau edo bost arrain mota, eta azkenean haragia eskaintzen dugu. Atera kontuak! Bezeroak normalean ez dira haragia jatera iristen.
Honez gainera, postreetan aukera izugarria izaten da, hiru gutxienez beti. Ez al da nahikoa?
Eskultorea ere bazara. Zer bilatzen duzu eskulturgintzaren bidez?
Tailatzen hasi nintzen aitak egiten zuen bezala. Kutxak, ordulariak, harmarriak... egurrezko gauzak beti. Hori egiteko beharra sentitzen nuen. Ondoren, Jorge Oteiza Arantzazun lanean ari zela ezagutu nuen, eta hauxe esan zidan: «Aizu! Zuretzako tailu hauek txikiegiak dira. Zuk eskulturak egiten hasi beharko zenuke». Eta halaxe hasi nintzen eskulturgintza munduan.
Beraz, Oteizazalea...
Bai, izugarri.
Eta Txillida?
Baita ere. Baina nik asko diot Oteizari eskertzekoa. Jorgek nire lan guztiak ikusi ditu. Maisu ezin hobea eduki dut. Maisu izateaz gain, lagunmina ere badut.
Zer deritzozu Oteiza eta Txillidaren arteko tirabirari?
Hori ez da tirabira. Tirabira horiek komunikabideek asmatzen dituzte.
Xabier Santxotenaren ustez, zer eman dio Jorge Oteizak Euskal Herriari?
Dena. Oteizak eskultura laga, eta idazten hasi zen filosofo gisa. Euskal Herriarentzat Jorgek egin duen lana inork ez du egin.
Bestalde, Jorge berez oso zaila da, oso berezia. Bereak diren bitxikeriak baditu, baina jeinua izan da Euskal Herriarentzat. Egun ez diote jaramonik egiten, baina, etorkizunean egingo diote, honen idazkiak oso interesgarriak baitira. Oteiza futurista da. Oteizaren eta bestearen munduak erabat ezberdinak dira. Besteak lan egin, eta kanporatzen du. Komertziala da. Oteiza, ordea, ez da komertziala.
Komertziala hitza aipatzen duzunean, Txillidaz ari al zara?
Alde batetik, Txillidak zortea izan du, eta bestetik, lana merkaturatzen jakin du. Tailerrean gelditzen bazara, inork ez dizu ezer erosiko. Zuk irten egin behar duzu, derrigorrez.
Txillida mundu osoan ezagutzen dute; Oteiza, aldiz, ez. Jorge Oteiza etxean geratu da idazten azkenengo urteetan, zientzi gizona da. Aurrerantzean Jorgeren lana agertuko da. Ez dakit zenbat, baina milaka lan eta zirrimarra dauzka. Izugarria da.
Oteiza eta Txillida alde batera utziko ditugu. Zure lanean egurrak eta Euskal Herriko gaiek funtsezko papera betetzen dute.
Beti. Gure mendiko hezurra egurra da, gure lurraren hezurra. Gaiak beti izaten dira Euskal Herrikoak. Gainera, antzinako gaietan, geure aiton-amonek egiten zituzten gauzetan, gero eta gehiago murgiltzen ari naiz. Nik ez daukat diru beharrik, hau bizioa baino ez da. Hori bai, egunero tailerrera joan behar dut, lanak ikustera behintzat. Enborren aurrean eseri... Nire lana erakustekoa dela konturatzen naiz; hori dela eta, aurten irtetzea erabaki dut.
Orain urte pare bat Gasteizen eskultore batek, Santos Iñurrietak, beste eskultore baten lanari eraso egin zion, Ibarrolaren lanari hain zuzen ere. Zer pentsatzen du Santxotenak gertaera honi buruz?
Ez diot galdera horri erantzun nahi.
Ez?
Ez.
Santos Iñurrieta ezagutzen duzu, ez?
Bai. Hori lelokeria izan zen. Zergatik eman diote horrenbesteko garrantzia? Zertarako? Nire iritziz, ez dauka garrantzirik.
Sukaldaritza eta artea alde batera utzita. Politikagintzan ibilitakoa zara? Alderdiren batekin harremanik izan duzu?
Egundaino ez. Ni jeltzalea naiz, baina afiliaziorik gabe. Ni bertako gizona naiz.
Alderdi Egunean Xabier Arzalluzek konstituzioari buruz esandakoa gogoan edukiko duzu. Zer deritzozu alderdi espainiarrek sortutako iskanbilari?
Iskanbila? Nortzuk esan dute hori? Zeintzuk ari dira zabaltzen gauza horiek? Espainolak. Baina hemengo jendea... Zuk hemengo jendeari zeozer entzun diozu?. Ez. Arzalluz hemengo gizona da, jakintsua. Garai batean ikasteko, kanpora joateko eta espezializatzeko gauza izan zen. Hori jesuita bezala lasai asko egon da ikasten, pentsatzen... Eta hor daude emaitzak. Gizonezko bezala izugarria da, hori halaxe da.
Zenbat daude Arzalluz bezala Euskal Herrian? Oso gutxi. Oteiza bezala, Arzallus pentsalaria da.
Zeure ustez, zein da gure herrian indarkeria arazoa desagertzeko irtenbidea?
Elkarrizketa, derrigorrez, da irtenbidea. Horiek gure herrikoak dira, herriko semeak. Horiek bide hori hartu dute, eta Euskal Herria konpondu behar dugu hitz eginez. Elkarrizketa ezinbestekoa da.
Araban hainbat gizarte sektore eta alderditatik euskararen aurkako erasoak anitzak dira. Zer esango zenieke «Euskarak Arabako kulturan ez du inoiz lekurik izan esaldia» ahoan dutenei?
Gasteizen ikastolak orain 25 bat urte hasi ziren. Hemen euskara hazi da, indartzen hasi da. Gazteengan ikusten duzu, euskaraz hitz egiten entzuten diezu. Gero eta gehiago.
Euskara bultzatzea guztion betebeharra da. Lan egin beharko dugu, baina Araban euskara ez dago kentzerik. Egindako lana ez dute 50 urtetan suntsituko. Euskararen aurka dagoen jendea beti egongo da, baina gutxi dira.
Orain oso zaratatsua da, baina zer ematen dute horiek? Zer eskaintzen dute? Espainola? Nik tailerra Arabako Erentxun herrian daukat. Zer esan nahi du Erentxunek? Herri hartan ikastola dago, Franco garaian eraikitako ikastola gainera.
Orain urte batzuk euskararen arazoa kezkatzeko modukoa zen; egungo egoera ez da kezkagarria. Multzo hori hor egongo da beti; alabaina, ez dute ez behera ez gora egingo.
ISMAEL DIAZ DE MENDIBIL
28-32

GaiezGizarteaIharduerakSukaldaritz
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakSANTXOTENA1
PertsonaiazSANTXOTENA1
EgileezDIAZ DE2Gizartea


Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude