«Langileekiko harremanak eta inbertsioa izan dira beti gure lehentasunak»


2021eko uztailaren 19an
JMA enpresako Jose Antonio Altuna arduradunari elkarrizketa
«Langileekiko harremanak eta inbertsioa izan dira beti gure lehentasunak»
Alejando Altuna S.A., munduko hirugarren giltzagile nagusia
Altuna anaiak, Jose Antonio eta Jose Mari, dira Arrasateko JMA giltza enpresaren arduradunak. 650.000 giltzatik gora egunero, Espainiako merkatuaren % 95, eta azken lau urteetan 1.400 milioitik gora pezeta inbertitu dituzte. Jose Antoniok azaltzen dizkigu 1947an aitak hasitakoaren ondorengoa.
Non dago arrakastaren giltza?
Beti izan nuen oso harreman ona Jose Maria Arizmendiarretarekin, eta berak esandakoa gogoratzen dut: «Zer egin behar duzue, giltzak? Ez dezala inork irabazi giltzak egiten, ikas ezazue giltzak ondo egiten». Samurra da. «Giltzak egiten badituzue dirua irabaziko duzue, dirua zabaltzeko orduan, kontuan hartu akzionistarik garrantzitsuena enpresa bera dela. Kontuan hartu gero pertsonekiko harremanak, langileak nola hartu...».
Langileekiko harreman zabalak eta inbertsioa izan dira beti gure lehentasunak. Banaketa alaiak behar dira, esnea ematen dizun behiak pentzu ona behar du, ez altruismoagatik, berekoikeriagatik baizik. Langileak zurekin badaude bide erdia egina duzu, bestela oso gaitza da. Gure inbertsioak gutxiago izan zitezkeen eta gure dirutza handiagoa, baina guk luzera jokatu gura dugu. Ez dugu kapitalista-langile ohizko estiloa, ezta edukiko ere.
Ez duzue sindikatorik enpresan, hori ere bitxia da.
Sindikatuak beharrezko ikusten ditut, sindikaturik ez balego langilea askoz zapalduago egongo litzateke eta. Badirudi demagogia egiten ari naizela baina, «nor bere ekintzen arabera ezagutuko duzue». Nik ez ditut sindikatuak langileen alde ikusten, beren interesak defenditzen baizik. Arrasaten, adibidez, enpresa handietan bai, baina ezer gutxi egin dute txikien alde.
Zera esaten nion Arrasateko sindikalista bati: «Beti berdin ari zarete, diru apur bat ematen dizuete eta hurrengo borrokara arte konforme. Zergatik ez duzue inbertsioa eskatzen, enpresa modernizatzea... Horrela enpresak erre egiten dira». Benetako sindikalismoa guk egiten dugu. Ateak beti daude zabalik edozein unetan gerentearengana, niregana edo gura dutenarengana jotzeko, ez dute bitartekorik behar.
Joaten al dira?
Oso gutxi, baina segituan ulertuko duzu zergatik. Iaz, lehenbiziko aldiz, langileei _boto sekretu eta demokratiko bidez_ soldata igoera erabakitzea utzi genien. % 0ko igoerak samur irabazi zuen, horrek zerbait esan gura du. Guri esaten ziguten: «Noski, zuek ondo ordaintzen duzue eta horregatik ez duzue arazorik, ikusiko duzue mozten duzuenean zer gertatuko den». Mamu hori kendu gura nuen. Soldatak igo barik, irabazi horiek guretzat balira, lotsabako batzuek ginateke, baina enpresan inbertitzen baditugu guztion mesederako izango da.
Zein da zuen inbertsioen norabidea?
Gure banaketa biltegia dugu Ingalaterran eta Errusian ere hasi gara sartzen; Alemanian bagaude eta 1996rako Mexikon lantegia zabalduko dugu. Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadak akordio ekonomikoa sinatu dute eta aurrerantzean munduan zerbait izan gura baduzu, hango merkatuan egon behar duzu.
1981n buelta bat egin genuen Ameriketan, gogaituta etorri ginen eta pentsatu genuen uretara harri bat botatzen denean legez egin behar genuela, gure ingurunea apurka zabaldu. Horri ekin genion: nagusi ginen Espainian eta hasi ginen Portugal, Frantzia, Marokko, geroago Ingalaterra, Alemania... Baina ez ginen Amerikarekin ahantzi, eta orain heldu da.
Zergatik Mexikon eta ez Estatu Batuetan, lan-indar merkeagatik?
Apur bat bai, baina eragile gehiago ere badaude, hizkuntza adibidez. Hemengo enpresa ugari dago han eta haien esperientziaz baliatuko gara. Urte bukaerarako % 40 inguru esportatuko dugu ia eta etorkizunean askoz gehiago oraindik.
Zuen enpresa politika hemen eraman izan duzuena izango al da?
Guk hango merkatura moldatu behar dugu, ezin gara joan apurtzera, hori akatsa litzateke. Baina horrek ez du esan gura Mexiko zapalketa mundu batean bizi bada gu ere zapaltzera goazenik. Guk hemengo lan estiloa eraman gura dugu hara, baina astiro.
Emakume gutxik dihardute enpresan
Historikoki ez dugu emakumeak hartzeko ohiturarik izan. Ez dakit nondik datorren hori. Orain zortzi bat izango dira, % 10 inguru. Dena den, onartu behar dut hori gure kontraesana dela. Hemen, baldintzei dagokienez, emakumezkoak eta gizonezkoak tratu berdina dute; baina aitortu behar dut, halaber, ni neu ez naizela emakumeak hartzearen oso aldekoa izan. Dena den, honen atzean beste galdera bat dator, berriro kontraesana sortuz: zertarako dabiltza orduan horrenbeste emakume gogor ikasten eta prestatzen? Dena den, ohitura hori, zorionez, apurtu egin dugu.
XABIER LETONA
18-19

GaiezEkonomiaIndustriaMetalurgiaMakina erra
PertsonaiazALTUNA10
EgileezLETONA1Ekonomia

Azkenak
2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eguneraketa berriak daude