Leitza, Mirarizko Erri Ispillu


2021eko uztailaren 23an
Leitza'ko biztanle bati elkarrizketa

Leitza, Mirarizko Erri Ispillu
Naparru'ko mendi aldear gizaldietabo pakean bizi zan Leitza'ko erria, mirarizko aurrerapenean sartua ikusten degu gaur. Berastegi'tik gora ginoazela, «Orixe» zanaren Euskal Poema genduan go. goan. Uitzi'ko jalak aitatzen ari dala, an esaten digu nola inguratzen ari ziran alboko errietatik jai-usaira:
<Baina Leitzarrak ongi aski erakutsi digute, ez dirala arro, ez dirala ao-putz. Esanetan b a i ñ o eginetan aundiago agertzen ba-dakitela. Eta egun auetan sortu duten erriaren aurrerapena ikusita bildur gabe esan dezakegu, Leitza Euskalerriko ta muniluko errien aurrean, ispillu ta erakusbide gertatu dala egin duanarekin.
Eta sartu gera errian. Guzia egun aundietako usaiz betea dago. Ba-da antse poza ta jendea alde gazietan! Norbaiti galdetu bear eta jo dugu ango gauzetan jakitun dan jaun batengana:
–Jai nagusiren bat ba-dezue gaur Leitza'n, noski?
–Aundia erri txiki onentzako.
–Zenbat biztanle ditu Leitza'k?
–Oraintsu arte bere 1.600' ean geldi zegoen. Gazteak, geroago ta beartuago arkitzen ziran, lan-billa kanpora joateko. Errian etzegoen aientzako lan-tokirik. Oraingoz 2.000 bizilagunetik gora ba-ditugu ta sortu diran lantoki ta eskolak sortuko duten giroan, errisk goraka aundia artuko duala uste degu.
–Nolatan asi zan goraka au?
–Aurrena, Lorentzo Marko Sarrio aitatu bearra dugu. Jaun au industri gizon batzuekin batuta Paper-Lantegi bat jasotzeko asmotan asi ziran.
-Eta ederra jaso ere.
–Asieratik artu genduan lan-bidea, au izan zan. Leitza'ko Lan-Bilduma sortu berria, alde guzietatik erakusbide ta ispillu gerta zedilla. Ta ala gerta zedin aleginak egin genituan.
–Nun arkitu zenduten ortarako bear zan dirua?
–Paper - Lantegiko nagusiak amets aundiak zituzten eta lenbizi, nagusi ta langilleen eguneko orrenbeste gordeaz, bildu zan asierako laguntza. Gero, erriko eliza ta Aiuntamentua sartu ziran asmo berean.
–Gizona! Ikusgarria da diozuna onelako erri txiki batentzako.
–Ta ikusgarriagea, erriko bizilagunen erdia basarritan bizi dalarik.
–Ametsa dirudi!
–Elizako gizonak, Erroma ko Batzarrari aurrea artuaz, erriaren onerako artu zuten aurrenengo pausoa. Goikoen baimena iritxi ta elizari utzitako diru-moltso batetik, 1.200.000 pezeta eskeini zituzten asmo oietarako.
–Begi argia izan zuten eliz-gizonok.
–Urrengo, Erriko Etxeko gizonak beste 1.500.000 pezeta eman zituzten egiteko auetarako.
–Ori da eliza ta erriko agintariak alkartasun ederrean jokatzea.
–Leitza'ko gurasoak, beren seme-alabentzako zetorren ondoren argia ezagutu zuten, eta berak ere bildu ziran Alkartasun batean. Eta orra nola antolatu zan Zaitzago edo Patronato bikaina erriaren onerako. Zaitzago orretan, erriko elizak boto bat du, Erriko Etxeak bi boto, Leitza'ko Paper-Lantegiak beste bi, ta Gurasoen Alkartasunak boto bat.
–Arriturik uzten gaituzu, onelako jaikiera entzunda.
–Ikusten dezuen bexela, gaur zabaltzen dira Leitza'ko Ikastola «Profesionalak». «Bizibideko Ikastetxeak» Lendik genduan Paper-Lantegian 400 langilleentzako lekua. Beraz, len erritik kanpora joan bearrean arkitzen ziran gazteak, bertan gelditzen zaizkigu, ta inguruko errietakoentzat ere, lantoki egokia sortu da.
–Gauza guziak bere bidez eraman dituzue.
-Oraingo Ikastetxe auetan, geroko langille ikasisk moldatuko ditugu. B e r a z, orrela, gure lana ere obetzen ikasiko degu. Eta irakaskintza lana lenengo eskolatik asi gera antolatzen. Bertan biltzen zaiskigu 120 basarrietako aurrak. Beribil bi, automobil bi egunero dabiltz basarri oietako aurrak biltzen eta etxeratzen. Ordu erdi batean egiten dute lan ori. Onela aurrak erreztasun guziak dituzte eskolara etortzeko. Irureun da amalau nexka-matiko biltzen ditugu gure lenengo eskola onetan egunero.
–Ametsetako kontuak kontatzen ari zerala dirudi.
–Bai, baina leitzarrak ametsak egi biurtzen dakite.
–Buruz jokatu dute emen ari izan diranak.
–Izan ere, ez genduan gure alegiña utsetan gelditzerik nai-ta.
–Ez da gutxi egin dezuena!
–Oraindik ba-ditugu esatekoak.
–Kontxo, kontxo! Ez al-da naikoa esandakoa?
–Larogoi ta amabi etxebizitza ere zabaldu ditugu. Langilleak nunbaiten bizi bear bai-zuten. Laster eun da berrogei etxe-bizitzaraiño iritxiko gera. Aterpe gozoa izango dute oietan gure langilleak.
–Bai ederki burutua!
–Zaude, zaude. Industri langilleentzat bakarrik ez gera emen ari. Basarritarrentzat ere Nekazari-Eskola jarri degu, lur-lanean eta ganadu asten gaurko erakuspenak ikas ditzaten. Ortarako, gaiñera, Basarri bat propio jasoko da, bertan nekazaritza ta Abelgorri aziera nola eraman ditezken erakusteko.
–Esku biekin lan egiten dezue leitzarrok, iñolaz ere.
–Ezker-eskuin da gure jokoa. Errian eskola-aurrak beren jan-tokia ere ba-dute. Ta aundientzat OIALDE gizartea jarri degu, denbora pasako lekua ere izan dezagun.
–Benetan Mirari-Erria deitu diteke Leitza'ko erri au.
–Bai AMAZABAL ZAITZAGOAK mirari aundiak egin ditu emen.
–Ta emen egin dana, ezin al-diteke Naparru'ko ta beste Euskalerriko erri a s k o t a n egin?
–Borondateak batera ekarri ezkero ta asmo bikaiñez gogoak bete, beste ainbeste iritxiko lutekela uste degu. Orregatik, negargarria izan da Burgete ondoan, AURITZ onduan, gertatu dana. Erriko onari baino gizon bakar batsuen onari geiago begiratu zieten, eta asmo guziak zapuztu zituzten.
–Erantzupide aundia gerorako orrela beren erria galtzen dutenena.
-Amaika erri zoritxarreko, moldatuko ziran ederki, Leitza'ko eran jokatu izan balute!
–Nolanai, poztekoa da nunbaiten onelako erakusbidea agertu dutenean. Leitza, gaur, erri guzientzat ispillu ta eskola bizi-bizia gertatu da. Ikasi nai duanak ba-du nun ikasi.
–Bai orixe! Gure Lantegia gutxi bezelakoa da ta andik ateratzen diran lan-gelak, oso leku gutxitan bezelakoak dira. Erri osoa jantzi degu, kale ta basarri. Ta Jainkoak laguntzen ba-digu, gure ondorengoak aukera guziak errian arkituko dituzte beren bisibiderako. Illuna gaiñean degu ta Leitza 'ko amets erria utzi bearrean gera. Berastagi aldera jo degu Beterri alderuntz. L e i t z a'k erakutsi digu Euskalerria aunditzen eta bizitzarako antolatzen, gure izatea galdu gabe. Mendia dena sesi da illunetan. Goian erri bat utzi degu ametsetan.
Be-aldean gure erri aundiak esnatu gaituzte gaurko aldaketara. Zenbat erri zoragarri, gaur itxusituta agertzen zaigun! Beren lengo aide ta izatea galtzeke, alako politak zitezkenak, eta buru gabe aunditu ta antz-aldatu diranak. Garesti joan zaigu Euskalerrian aunditze burugabe ori. Bere itsura galizan duan erriak, ondamendi aundia sortzen bai-dio bere buruari.
Gauden lekutik gure zorion betea bialtzen diogu Naparru' ko erri jator eta burutsu agertu dan Leitza zaarrari!

Ona emen Leitzako Eliz Nagusiko dorrea, jai apaingarriekin.
JOSE MANUEL LASARTE, apaiz Jauna, "AMAZABAL" Zaitzagoko Aolkuari edo kontseju_emaillea.
Leitza ta bere inguruko erriak, alkar artu dutela esan genduan lengo ZERUKO ARGIA batean. Emen dituzue alkartu diran errixka oiek
12

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude