«Euskal gizartea normalizatu dela dioten arren, gatazka gehiago dago»


2021eko uztailaren 19an
Carlos Garaikoetxea EAko lehendakarigaiari elkarrizketa
«Euskal gizartea normalizatu dela dioten arren, gatazka gehiago dago»
Carlos Garaikoetxea, EAko lehendakarigaia
Kamera aurreko lanetan Arrasate Telebistan hasia, ez zuen denbora askorik behar izan ETBko aurpegi ezagunenetakoa bihurtzeko. Hasiera, ez zen hain erraza izan, hainbat kritika gogorrak izan ziren eta. Orain Tele-5era joana da, bat baino gehiago harritu duen erabakian.
Tirabiren ostean zu izango zara lehendakarigai. Sasoian al zaude borroka politikoaren puntan jarraitzeko?
Beti bezala, Euskal Herriaren nazio nortasunean sinesten jarraitzen baitut, eta uste dut pena merezi duela borroka horretan tinko jarraitzea. Zergatik ez naiz, bada, sasoian egongo? Ez naiz hain zaharra...
Zu ordezkatzeko hauteskunde hauen atarian eman diren arazoak ikusita, politikagintzari uzten diozun egunean, liderrik ezean, alderdia desagertzearen beldur ez al zara?
Inola ere ez. Oso euskal alderdi gutxik dituzte guk adina alderdikide, hauetako asko formazio ederra dutenak, eta esperientziadunak gainera. Batzuk, apropos noski, topiko hori hedatu nahian dabiltza.
Azken hauteskundeetan boto jaitsiera nabaria jasan zenuten, orain ere inkestek hori erakusten dute. UDC joan zen bidetik al doa EA?
Azken hauteskundeetan EAk 40.000 boto galdu zituen, HBk 43.000 eta EAJk 56.000. Hauteskunde horiek oso txarrak izan ziren euskal alderdientzat, estatuko komunikabide handiek estatuko alderdiei eta CiU eta EAJri, PSOEren sozioei, egin baitzieten mesede.
Aurrez zabaldutako inkestek beti ematen dizkigute lortzen ditugunak baino emaitza txarragoak. Inkestetan betidaniko siglak hartzen dute aurre EA bezalako sigla berrien kaltetan.
EUErekin koalizioa apurtu ondoren, alderdi hau EAJra hurbiltzen joan da. Nola baloratzen duzu?
Norberak aldatzeko eskubide osoa du eta hori errespetatu egin behar da. Baina, egia esan, zail da aldaketa hori ulertzea. Aukera konserbadorearen aurrean eta EAJren monopolizazio nahiaren aurrean, EUEk beti alternatiba baten beharra aldarrikatu izan baitu.
Kolaborazio honek ez al du ekarriko hauek abertzaletasun demokratikoaren bandera hartzea eta EA zokoratzea?
Zinez, uste dut inork ez duela seriotzat hartzen hurbiltze hori. Bestalde, ikerketek diotenez, badirudi IUren botoak EE eta EUEren ingurutik datozela.
Espero al zenuen, EUEko buruak ezagututa, EAJra hurbiltzen joango zirela?
Buruzagi batzuen kasuan posible iruditu zitzaidan, baina ez nuen espero aldaketa hain azkar gertatzea.
Aspaldi proposatu zenuten Ajuria Eneko Ituna Legebiltzarrera eramatea. Orain EAJ eta PSE-EE Ituna berritu behar dela esaten ari dira. Itunak bere horretan porrot egin duela adierazten al du horrek?
Ajuria Eneko Mahaiaren gaia oso konplexua da. Nork bere gustura interpretatu du. Gu, han bildutako alderdi guztiak, euskal gizartearen ordezkariak errespetatzen genituelako joan ginen; gure herriarentzako bakea eta adiskidetzea eta gatazkari irteera politiko bat aurkitzen saiatu asmoz. Baina mahai hori propaganda tresna bat besterik ez da izan, liturgia bat, erretorika hutsa, eta gero bakoitzak nahi duena egin du. Bitartean Gobernuak eta alderdi espainolek tresna ezin hobetzat jo dute euskaldunon arteko kontraesanak azpimarratzeko, Madril eta Euskadiren arteko kontraesanak estaliz.
Nola bidera daiteke Ituna horrela joka ez dezan?
Eusko Legebiltzarrera eramatea proposatu genuen, teorikoki ez baitago EAJ eta PSOEren esku, Eusko Jaurlaritza bezala.
Gainera, han ateak irekiak leudeke HBrentzat. Azken batean ateak zabaldu beharra dago; adibidea Irlanda da, han ez baitira bi bloke monolitiko.
Ajuria Eneko Itunaren espirituarekin bat zatoztela diozue, baina Itunak biolentzia salatzen ez dutenen isolamendua aldarrikatzen duen bitartean, zuek esaten duzue kontaktuak ez direla itxi behar.
Itunaren hasierako espirituarekin bat gentozela esan dut: indarkeria eta honek sortzen dituen arazo politikoak gainditzearekin. Horregatik eskatu zuen EAk Itunean «estatua eta Euskadiren arteko gatazka eta gure herriaren autogobernuaren garapenaren beharra» aipatzea. Gero, HBren isolamenduaren aurka azaldu ginen, PSOE eta EAJk proposatzen zuten estrategiaren aurka.
Sinn Fein eta Gerry Adamsen jarrera ikusita, inmobilismoz salatu duzue HB. Baina Gerry Adamsez gain bestelako pertsonaia politiko garrantzitsurik izan da Ipar Irlandan; Carlos Garaikoetxeak John Humeren papera jokatzeko pausoak ematen al ditu?
Nik ez dut Hume izateko asmorik, nahiz eta aspaldian, artean ez Hume ez bere alderdia hemen inork ez zuenean aipatzen, nik Ipar Irlandan alderdi sozialdemokrata oso garrantzitsua bazegoela gogorarazten nuen. Carlos Garaikotxea beti izan da, Hume bezala, negoziaketa eta elkarrizketaren aldekoa. Ziur aski EA eta Carlos Garaikoetxea izan gara jarrera hori beti mantendu izan dugun bakarrak.
Zer esan nahi du elkarrizketa eta negoziaketaren aldekoa zarela?
Gure tesia zera da: biolentzia inoiz ez, helburuak zuzenak izan arren giza eskubideak zapaltzen dituelako. Baina aldi berean, ikusten dugu gizartean dagoen gatazkari irtenbidea bilatu behar diogula elkarrizketaren bidez normalizazioa eta bakea lortzeko. Konsensu berri bat bilatzen saiatu behar gara.
Nola baloratzen duzu Karmelo Landak adierazitakoa, Humeren zeregina EA edo EAJk hartu beharko luketela esan duenean?
Karmelo Landak bere zereginaz arduratu behar du: ETAren su-eten bat lortzea. EAk zer pentsatzen duen behintzat ongi daki: indarkeriaren arazorik gabe, Euskadiren autodeterminazioa eta independentzia lortzeko elkarlanean jarduteko prest gaude. Hori da gaur egun elkarlanerako dugun arazo nagusiena, eta bakarra esango nuke.
Elkarri-k alderdi guztiak inmobilistatzat jo ditu, EA ere bai.
EAren kasuan ez da hala. Inork ez du esan Madrilen, EAk bezain argi, Madrilgo itunaz hitz egiterakoan, su-eten baten beharra ikusteaz gain, autodeterminazio eskubiderako bide legalak irekitzeko elkarrizketa politikoak ere beharrezkoak direla.
Irlandako eredua ekar daiteke hona?
Nahiz eta egoerak berdinak ez izan, adibide ona dugu. Euskadin, berez, errazagoa izan beharko luke: abertzaleok gizarte mailako gehiengoa eratu dezakegu eta horrek, ETA eta Herri Batasuna politikagintzako bideak erabiltzera bultzatu beharko lituzke.
Hauteskunde ostean osatu beharreko gobernuan EA giltzarri izango dela azaldu izan duzu. Gauza bera esan zenuen Espainiako iazko hauteskundeetan PSOE eta PPren arteko orekaren giltza izango zinatekeelakoan, eta ez zen horrela gertatu.
Askoz ere errezagoa da indar erabakigarria Euskadin izatea Madrilen baino, noski. Guk orduan gure herriari paper hori betetzeko aukera ematea eskatu genion, baina ez zion euskal alderdi bati eman, egun CiUk besterik ez baitu botere hori.
Jasone Irarragorrik adierazi du datorren gobernuan nazionalistek egon beharko luketela. Azken legegintzaldiko gobernu hirukoitza gogora ekarrita, zer aldatu da gobernua abertzaleek osa dezaketela pentsatzeko?
Horretarako baldintzak ezagunak dira. Abertzaleok gehiengo soziala dugu, baina gero gehiengo hori ez da gobernuan islatzen. Duela hamabost urte norbaitek gaur egun daukagun egoera iragarri izan balu, inork ez zukeen, inondik inora ere, sinetsiko. Bide honetatik jarraituz gero, gehiengo hori galtzeko tenorean ere egon gaitezke.
Kinielak egiten hasita, zein izan daiteke datorren gobernuaren osaketa?
Utz ditzagun kinielak futbol eta zaldietarako, emaitzak jakin artean ez baitugu kinielarik egin behar. Nahia beste gauza bat da: EAJ-EA-HB izan liteke gobernu posible bat.
Bizi dugun giroa dela eta enfrentamendu zibilera hel gaitezkeela adierazi duzu; zer egin daiteke hau gelditzeko?
Probokazioak gertatuta, ez dugu beste probokazio batekin erantzun behar. Nik hori adierazi nuen, batzuek esaten dutelako euskal gizartea normalizatu dela, baina zoritxarrez gero eta gatazka gehiago ikusten ditugu.
Erronka handia du Carlos Garaikoetxeak bere alderdiari aurrikusten dioten boto kopuru jaitsierari aurre egiteko. Baina etorkizuna ezezik iragana ere aztertu dugu Garaikoetxearekin, eta Ajuria Eneko Itunaz balantze ezkorra egin ondoren, gaur egun euskal gizartean, zentzu guztietan, gatazka gehiago dagoela uste du.
AITZIBER YARZA
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunAutonomi
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazGARAIKOETX1
EgileezYARZA1Politika


Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude