Iñaki Zarraoa: «Banatzaileekin ez dugu harreman handirik izan orain artean, oso zailak gertatzen zaizkigulako»


1994ko irailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskarazko filmeei buruzko elkarrizketa Iñaki Zarraoari
Iñaki Zarraoa: «Banatzaileekin ez dugu harreman handirik izan orain artean, oso zailak gertatzen zaizkigulako»
ARGIA. Zer nolako garrantzia ematen diozue egitasmoari?
IÑAKI ZARRAOA. Garrantzi handia du. Gauzak martxan jartzea kosta egiten da, baina behin martxan jarriz gero, askoz errazago lotzen dira hurrengo pausoak. Jada badakigu filmea aurkeztu duen Sogadesa etxeak besterik ere merkaturatu nahi duela.
A. Proiektu zabalago baten barruan kokatu behar da, beraz.
I.Z. Honekin lanean ari ginela beste proiektu batzuk sortu dira. Sogadesak baditu hainbat marrazki bizidunen bildumak, eta horiek erosi ditugu telebistan emateko. Hala ere, merkatuan jarri nahi ditu enpresa banatzaileak, eta babesa emango diogu.
A. Harremanik landu al duzue banatzaile eta zinema aretoetako jabeekin?
I.Z. Banatzaileekin ez gara harremanetan jarri, oso zaila gertatzen zaigulako. «Alargunen gailurra» filmearen zabalkundea kasu, berez sortu da, Abrak hartu nahi izan duelako.
Guk ETBrako pelikula bat euskaraz bikoiztua eduki arren, ezin dezakegu bideo mundira jo, ezta zinema aretoetara ere. Azken finean, eskubide horiek banatzaileek dituztelako. Orain hala ere, badirudi mundu hori aldatzen ari dela.
A. Ez al da kontraesankorra honelako ekimena sustatu eta ETBn euskaraz hain filme gutxi eskaintzea?
I.Z. Kanpoko produkzioak orokorrean ez dauka guk nahiko genukeen harrerarik eta ikusle kopururik. Beste produktu batzuk ikusiagoak dira, etekin handiagoa eskaintzen dute, eta euskararen mesedetarako onuragarragoak dira.
Telebista erabat kanpoko filmeez beteta baino mesede gehiago egiten diogu euskarari gure produkzioa sustatuz.
J.J. PETRIKORENA
49

GaiezKulturainemaFilmeakBesteak
GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazARRAOA1

Azkenak
2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


2025-07-30 | Ahotsa.info
Eskuin muturreko talde sektario batek ‘Nabarro’ren omenaldia oztopatu du Abarzuzan

Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Eguneraketa berriak daude